MARTXAZ EZIN ALDATU
Txoko hontatik nik e nahi nizun
belarrietatik tira
baina egunak nere herrian
launaka pasatzen dira!....
ta konturatu orduko lurrak
be buruai hainbat jira
baina ahaztu ez gera ahaztu
Haitzol hau nere desira:
zure irrifar goxoa beñe
etzazula erretira!
Eta Joseba , Mister Joseba
zuk harrituta gauzkazu!
ingeles gutxi zenekiela?
a ze Pinotxo zeran zu!
teacher-a "embrace" eta "hug"akin
exigentea daukazu
baña igual jeloskor dago
ta badaezpadare kasu!
denbo geixio Australian ta
nor izango noren maisu?
Egun hauetan hainbeste gauza
baten hasi ta bestera
Julen, ekipo honek joan nahi du
Lur-a zu animatzera!
Apirilean berriz nola ez
Xilber jauna txalotzera
Oiartzuarrek erakutsi nahi
digute beren kantera!
non da Ondarru, non da Iruña
non Markiña ta Herrera???!!
Zibertxokoko bazkari egunean patxaran bat ( edo bi...) ostean izan beharko....neri re apirilaren 26an hobe datorkit.
Ta klaro , oaingoan ere, nola ez, bertsuak hamarreko haundian joan dira!..
Jone! zu ta ni neurri kontutan a piñon fijo eh? !....New Zelanders! nola aldatzen da martxaz? lagundu!!!!!!.........
Txintxo , txintxo portau danak ta laster arte!
Itsaso
<< Home