Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/02/19

Picassokeriak

doinua: maixu Ruanda

hau da hau atsedena,
hau une gozoa,
hau da hau gozamena
ta pake osoa
berez egin nahi nuen
saio kuriosoa
kauen pikaso eta
bere pikasoa!
ia sinatu nuen
nire frakasoa!

kartzelakoarekin
gustora benetan
irabaziko nuen
itxaropenetan
baina jeitsi ta bronkak,
denak zeuden ketan
bertso eskola utzi
behar dut bertan
eta matrikulatu
arte ederretan!

aunitzek maiz erran dit:
"julen motza zara"
azkenean egia
izango da hara
ta berez nerbioak
direnean traba
batek egin ditzake
hamaika txorrada
baina nire lapsusa
barkaezina da

ala! gaurkoz nahikua!!!!! ta ze final ostean liada ez?...nola da kontua?lo egiteko lekua hartu behar duzue? ni ere igual apuntzen naiz ta...jeje! ala! egonen gara! ongi segiiiii!!!!

julen

(ei, jefe! ta hau denboraz publikatu e!!!!jeje!)