Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/03/26

Eskerrik asko!

Doinua: mendiluzeren gipuzkoako berria


Lenengo ta behin ESKERRIK ASKO!
eskertzen dizuet harrera
zibertxokoa, izartxokoa
omen, baten arabera
halare ezta hainbertzerako
julen izarra? bai zera!
txapela buru gainera
jantzi ta hortik aurrera...
hola, berandu erantzutea
etzen nik nahi nuen era
baina bidaia luzea izan dut
hodeietatik lurrera

Orain maiatzak hamarra omen
zibertxokoaren xede
bertan nahiko zail izango omen dut
inor ezbaitago berde
Ondarrun egon nahi dut nik ere
ta badaukat nahiko fede
behatzak egin nau bere
ta operatzea lege
nahiz ta datak ez, itxaropenak
egingo al dit mesede
saiatuko naiz bertan egoten
herrena eginda ere!


Joan den urtean opari gisa
liburuekin gustora
zibertxokoko "zita" guztiak
nola genitun gogora
hemengo denak orri artean
gera zitezen gerora
behin onat igoak, gora
denak sartu koadernora
nahiko liburu maldula izan zen,...
baina pasa da denbora
eta martxa hau ikusiz, aurten
triptiko bat izango da!


ongi segi!!!


Julen

2008/03/21

Txapela kaskuan (?!!!!!)

Era guztitako haizeak, bideak, aldapak ta... batez ere, 5001 km ta gero, karakola ta barea transformaturik.

Doinua: zenbat begi zenbat buru

Atzen utziz Hokitika
atzerago ziatika,
eta atzera Australiara
juteko irrika.
Aurreraka doaz ti-ta!
Matxakito ta Bonbita
Besarkada bat guzti guztioi
kaskoa jantzita (bis)

Eta transformaturik egongo dan beste bat: lehen "Super Julen" zena, oain "Super Julen!!!!!!"

Zibertxokoa lehen zela!
Oain "izartxokoa" dela!
Ongi mezia izango al da!
Ta on dagikela!
Segi urtetan horrela!
Burun jarrita txapela!
Baina kontuz ze ez du babesten
kaskoak bezela! (bis!)

Aupa hi!!!!!!!!

Ta aupa zuek!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Joseba

2008/03/18

Nafarrotik...

Aupa hi! Zorionak, ta berez urtebetetzetan esaten badit_e, urte askuan... TXAPELA KASKUAN!

Hoi bai, triste xamarra huke horrekin konformatzia ez?

To desafiyua, M10eako, 10eko ttikiyan,

Nafarroan nagusi
hau duk hau tipoa!
Ederki geratzen zaik
buruan goikoa.
Baña ez baldin baduk
hiretzat nahikoa
Bizkaitar, gipuzkoar
ta hi, ohikoa,
Ondarrun jokatzen duk
Euskal Herrikoa! (bis).

Alberdik honezkero
mila ta bat plaza
Errazkinek omen du
ya maila demasa
Anakabe zertako
ote da kapaza?
Ordurako errimak
ongi errepasa,
Odarrun ez dek eta
hor bezain erraza (bis).

Ta nahiz Gipuzkoa don
orain bertso-bete
Hirutako bakarraz
konforma gintezke
Baña halare kontuz
ibili zaiztezte
Xilber, edo ta Aitor,
edo Etxebeste,
Bat bakarra delako
horko hiru beste! (bis).

- Zorionak berriz, ta behatzak eragozten ez badik, badakik... Ondoarru, M10.
- Bizkaitars! Zeñek prestatuko du marmitakua?
- Xibirura guaz iparraldeko representaziyo billa. Ongi pasa oporrak!!

Haitzol

2008/03/04

M10Z

Doñua: Baxenafarra
_______________
___kursiba____ (bis)
___negrita______
___negrita___
Tralarai lai lai
Tr..
Trlarai larai lai lai
___negrita_____
___negrita___

Boligrafo gorriyaz
egintzagun marra
edo ta borobildu
Maiatzan hamarra

Hamarrean ez egin
hamaiketakoa
bazkaria bai dugu
zibertxokokoa

Nik nahi nun iparraldin
edo ta Naparrun
Mayoriyak ordia
nahi zuen Ondarrun!

Ta dena nahastuta
kantatu beharrin
Bazkariya Ondarrun
Maiatzan Hamarrin!!

Haitzol

2008/03/01

Franz Josefetik

Ba ni re tralarai-tralarai esnatu naiz gaur goizean doinu berri batekin, ez Baxenafarroan... ta doinu berria ez ahazteko hitzez betetzea izaten da onena, batez ere euria gelditu gabe ari duenean kanpoan... Ta pentsatuz Euskal Herrian ere guardasolakin ibiltzeko hobe dagoela...

Nola dago Rekalde
ta zuen bizitza?
Gu Zelanda Berrian
ongi gabiltza.
Ruperren abestitan
bada hainbat giltza:
"euskaldun izatea
ze gauza bortitza"
Batzuen ganorak,
besteen polborak,
Garzonen haizkorak,
lasai ze denborak
bere lekuan jartzen
baitu bakoitza (bis)

Josef