Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/08/31

Olaia bere burua aurkezten

1)
Gabon da “iepa” denori,
ni naiz Olaia Arana,
Ormaiztegiko neskatxa,
berritsu eta alaia,
lanbidez administrari,
ofizioz tabernari,
bixi bixi sarri nabil,
xaxaatuz edonori.


Musika dut bidai lagun,
ta ibiltzen naiz kantari,
txistu ta doinu giroa,
zabalduz inguruari,
mendira ere juten naiz,
aspaldi honetan sarri,
inguruaz gozatu ta,
aire sanoa_hartuz opari.



2)
Aurtengo Santiagotan,
Asturiasen izan ginan,
Donosti ta Orereta,
Oiartzun da Ormaiztiar,
aktibitate ugari,
bertan egin genituen,
Kares-eko ibilbidea,
zaldi irtera aberasgarri.

Baina onena izan zan,
kanoatan apustua,
Aitor eta ni batera,
hori da hori pareja,
eman da eman da ezin,
harri artetik atera,
baina umore onakin,
egin genuen aurrera.

3)
Aurten Jaione egin dut,
nik benetako laguna,
nahiz eta aspaldi izan,
gure herritik ezaguna,
lehenikAsturias eta
Andorra, Lleida ondoren,
Aiguestortes-ko parkean,
mendi irteerak eginez.


Laku liluragarriak,
konpania ezin hobean,
zer gehio eskatu dezake,
gaur nire izateak,
umore ona ta algara,
beti gukin dittu izan,
datorren urtean bakizu,
gu hiruon ametsa zein dan.



4)
Nola Aloña, ez naiz ba,
zurekin akordatuko,
zugatik iritsi bait naiz,
kide atari hontako,
aspalditikan lagunak,
gure gorabeherak medio,
baina biok egin dugu,
aurrera ze erremedio.

Eta biziki pozten naiz,
behingoz esateizut serio,
zure ondoan bait nabil,
zoriontsu ta erdi ero,
bakarrik eskatzen dizut,
horrelaxe jarraitzeko,
zure lagun handi Olaiak,
bertsoak _kantauz eskertzeko.

2006/08/30

Aloñak Arnaitz aurkezten digu

Zibertxoko kideok
etzaizte aztora
lagun bat aurkeztera
nator gustora;
txoritxo kantariña
bera izango da,
honen ahots eztiak
edozein du zora
Oiartzungo lora
humillen jainko da
asko dut balora!!
hurrun nahiz auzora
ongi etorri ARNAITZ
gure txokora (bis)

Aupa aupa aupa!!!!!!!! ta AUPA Arnaitz!!! aspalditxoan aindu nizun
aurkeztuko zinttuala baiño kurtso berrin hasieran zaiñ izan naiz zu hona
ekartzeko!! ta nola ez, MEZI ZUN bezala, 9 puntuko batekin!!!!! jakingo zu
ba bota dian nere lehenengo 9 puntukoa dala!!!! ta gaiñea nun in dian
bertsoa esango_izut:gaur Orioko hondartzan arez rebozatzen ai nintzen
bitarten!!! (haizea indartxu zebillen). Oaiñ zure bertxo baten zaiñ geatzen
gea denok, eh????ta asuntok nola funtzionatzen don dudik itten bazu zure
laun Haitzolek ondo baiño ondoen esplikauko dizu!!!!

ta aupa ekipo!!!!! zemuz zeate bat aspaldikos??ondo jun die oporrak?? ba
pozten naiz!!danok bueltatu zeate oporretatik???astie dezutenen eman
seiñaletxon bat bizi zeatena!!!

Oseake denbora gutxi barrun bi inkorporazio berri; Olaia ta Arnaitz!!!! ongi
etorri!!!! ta zu lasai Olaia, hurruna zutzat jungo da ta!!!izane horren ondo
definittu zinttun Xilberrek...

Ondoloin denoi...

Aloña

2006/08/29

Olaia

Kaixo ni naiz Olaia
neskatxa bikaina
edertasun asko ta
zeharo liraina
bertsoa egin nahi det
polit ta apaina
nik ere izan nahi det
Oiartzungok haina.

Askotan alai eta
gutxitan serio
triste egote horrek
ez baito balio
Eta nere bihotzak
gaur horrela dio
Gerra izango dezute
Ormaiztegitio

Pozikan sartuko naiz
ni zibertxokora
bertsotan aritzeko
zuekin gustora
Gipuzkoa Bizkaia
eta Nafarrora
Erantzuteko norbait
prestu egongo da.

Nere buruan nola
bertso asko dauden
kantatu nahi nituzke
zuentzat lehen bait lehen
gustora aritzen naiz
kantun han ta hemen
irakasle bikainak
dauzkat Oiartzunen.

Konten utziko al dut
nik hemengo tropa
Horra bertso batzuek
nik gustora bota
egia esan nahiko
iaioa nago ta
Zibertxokoarentzat
nere bertso sorta.

Gutxi baldin badira
zer egingo zaio
Egaña bezain ona
ni ez bait naiz jaio
umil umil joatea
nik askoze nahio
Ondo bizi zaitezte
ta denori aio.

Xilberrek noski