Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/08/30

Ala, mundu guzia oporretan...baina orain...

doinua: bizkaiko txerriarena (hau indirektarekin doa jeje!)

opor infinitoak
irakaslen altxor
ta hori eskertzeko
disfrutatzea zor
mundua ezagutu
behar da derrigor
bata "han" dagoela
eta bertzea "hor"
bertan gelditu denik
ez al dago inor?

baina batzuk eztugu
horrenbertze suerte
urruneko lekuak
hartzeko herbeste
baina hurbil badago
urruti hainbeste?
gainera abuztua
egunez da bete
iraila hemen da ta
prestatu zaitezte!

julen zelaieta (oporrik izan ez duen bat,..baina opor osteko buruko minik ezta!)

2007/08/25

azken arnasa ....

Namaste!!!!!!!!!!!

Ai, ai, ai, ai,......hau amatxurela!!!!!!!!!!! Gauza onak arin amaitzen ei di te.......!!!!! Hamen ga gu Katmandun azkanengo imeile idazten, penaz da dolorez! Hirurok ontxe bertan beste hilebete bat etxeko listo listo eongo ginake, bane... el deber nos llama eta buelta en bikora!!! beste batzuk pe holantxeik eongo zaze ta...!!!!!
bueno, hoixe, hamen ederto demasin ibili gazela. Katmanduko zentru total turistaz eta txiringitoz beteta, hango north face-ak, hango tibetanun errezuk, hango suvenia..... dendi dendin ondun eta restauranti te terrazi terrazin ondun. ON, Katmandu ondo ondun paraje poli demasak taz. Herri bitxi poli poli ugari eta betiko morun, ezin danak ikusi eta ezin bakotxin nahi douen beste denpora pasa!!! beti penatan eskapaten ibiltxi be, bara ba!!!!! Bueno, seinale txar txarra b ez ei de ta...

Atzo gabaz en gendun despedida orokorra gure biajine. Justo Pokharan ezaututako azpetxiar majo bixak barriro topa genduzen eta afaldu bapo eta pare bat txiringito nepali zelebre bixitxa zerbezita batzuk hartzeko eta............... c'est fini!!!!! Txiringituk onak, bat d todo, turistak eta bertakuk nahastata tope, hango katxinbi te buelti ona. Besti ,total nepali; turista bakarrak geu eta eszenaxo baten kuadrila eder bat entre musiko ta kantante. Gero espontaneuk urteten ben eurak eskatutako kantak kantatea. Hamengo batzuk gogukin gelditxuzin bertson bat bota eta dantzan etxeko!!!! Egixe esan emoten ban kopla antzekko zeozer botaten bela eta gero danak estribilu kantaten bela; ia nepalen be inprobisadorik tazen.......? (ero zerbezan efektu ixan zan? )

bueno ekipo, hoixe, laster bat engou eta kontakou konto gexa, bale?

Amayit: ixe errezoi emon bitsut, aspertzeik ezta. Hamen ez bentzat!!!!! laster kontu kontari hor ga Iruna aldin!!!!!! Arina bebai , ez?

Uxu: lo ditxo, hasi geure birik orientaten be, eh? Nabarreriako bokati preparata!!!
Jone ta Maite: bixi zaze ala? Maitetxu, zer hartuzu ba? gora Nabarreria!!!
Arriola Etxaburu: hori doministikuoi zainyu eta prepara Bryanen sentadita bat etxeko!!!
Mikelo, lehengus, ze nobedade? bilbo aldin Marijaia beborra zu?
Anetxuuuuuuuuuu: astelehenin xin palta hori bazkai ederroi. Deitxuko etzi!!!!
Tantzanuk: Zeuena be azken arnasa ra ezta? Sakon hartu eta buelta on bat!!!!
Estibalitzzzzzzzzz: nun zabiz ba? Ya bertsolai sartu te plazaz plaza ala?

bueno, dan danoi ondo ibili eta muso handi bana katmandutik.

Ando, Itsaso, Rosita

2007/08/24

Ta Txikita... 2

Hello!

Por fin, ostabe be lortuot internetin sartzi ta
zuekin konekteti, ezta erretza izen. Ontxe Indixen mensaji
irakurritxe neupe eztai noz idatzi neban azkana ta bakarra.
Nepaleko kontuk egixe esan enbidixa bixkat emoten dabe! Bane
bueno... hamen be leku ta paisaje edarretan ibili ga! ze on
barrido be Edinburgo cityn ga, jenti
festivala,musiki,artistak...danak batea kale luze baten (en
bi edo hiru etxeko ondo). Egixe esan danon moure pare bat
eun edo hiru ein leku bakotxin ta benga kotxi hartu ta beste
leko bata! Edinburgotik hiru egun paseta jun ginen
kostaldera, herri txikitxuk, politxek! Gero barru alda mendi
partera, lakuk,mendixek ederra paraji, eskiateko fenomeno!!
Hamendik Invernessa, noski, lago ness,kastilluk... Ta gero
isla de Sky-re paraji 4 egun espektakularra! herri
txiki-txikixak 100, 150 biztanlekuk,... Hamen bizileterukin
akordau na enbidixa bat bizikleti hartu ta isli
rekorritzeko! Bane bueno bi mendi buelta ein ta konforme
gelditxu bier! Bueno ta azkenik buelta Edinburgora ta bixer
buelta a casita!
Bizikleteruei: Ya bizikleti apartauzue ta postura
horizontala hartute zaueze ez? Biaje on bat!
Indixak: Zuek Larruskaingo Jainko mendixan be ezinen
aspertuko! Nepal aldin erretrato elegantik atazue! Buelta on
bat euki!
Uxu: Bistan da gustora ibili zarille ez? (Basun zier dinot!)

Bueno laster arte ta Rositak esan daben modun, mahai bueltan
baten batuko ga!

Muxus!

Bertsutan baten batek ein dau? Laster da Gipuzkoko
txapelketi eh!

Txikita

2007/08/21

Nepaletik

Namaste ekipo!!!!!

Zelan gabiz ba? Uxu, ikusten dot tope zabizela orientazinoiaz, ixe geu be zeeuk erun biko gatxuzu bide onetatik!!!! Leko ederretan ze ez zabiz zeu ba!!!!! Allakoa beste egunen baten eta gorde ixenak eta lekuk ondo, zure rekomendazinoik onak tite!!!
Bueno ba, azkanengo eztai ze idatzi neban be, ze egun asko ez pari pasa be bibentzixak bastante jun di eta...... Udaipurretik jun ginan Pushkarrea, laku sakrature eta hantxe bai nahastaten dile religinoi te negozixu topera!!!! nobedade handixe be ezta ez? hori bai berenkatute urten gendun eta geure padre espiritualakin ixe endrerun enye. Indixa totala ra, hasarratu eta aixkiratu dana batea. Batzutan agobixaten zatxue baine hurrengo bueltan topakozu zeoze total pozten zatxune ero flipata lagaten zatxune!!!! dana batea. Benares, ze esangou ba!!!!! Ikusi, entzun eta usainyu en birde bixkat bixkat ulertzeko. Han eonga ixe 4 egun eta entre zeremonixa, kremazinoi, txalupan buelti, kale estutatik bueltak.........dentistan espektakulu....denpori entera baik pasa gazku. Handik odisea txiki bat eta gero alla ginan Nepaleko frontera eta aranun por fin alla ginan Pokhara. Hamen bai trankilidadi eta paisaje zoragarrixe. Atzo iluntzin eta gaur goxin mendi tontor txiki batea altza ga eta ha ixan da beixantzako gozamenaaaaaaaaaaaaaa Daulaghiri, Annapurnak, Machupuchare........danak geure aurrin gigantin moure edurrez beteta..........Ua tio bua!!!!!!Deskantso ederrin gabiz forman allateko Euskalerrire, trkkingaak etxeko gogguaz gelditxu ga eta hurrengo bateako prest ga honaxe etorteko hile guztirako, horretako parranda gitxia, ziarro ta patxaran gitxia eta mendi buelta gexa enbikori!!! Inok sinistesta, ala? bueno ba hoixe, primeran gabizela eta leko guztixetatik penatan eskapaten douela, denpori zer dan!!!! Hori bai aberastasune!!!! Bixar baguz ya Katmandure eta hiru bat egun ein eta.................snif, snif, snif (komikixetan morun) etxe buelta etxeko ordu allakoazku, ontxe, listo egongo ginake barriro hasteko bane................ dana amaitzen ei de ta!!!!!

Bueno, abenturillak kontakou mahi bueltan baten. Ondo ondo ibili eta ikusikoa laster. Muaka

P.Tz:Tantzanuk bixi ri ala ur azpixan gelditxuri sirenitan bateaz? Biaje on bat eta aprobetxa azkanak!!!!

Ando, Itsaso, Rosita

2007/08/20

Uxue non dabilen... 2

Iepa ekipo,

Zemuz oporretatik? Nik jada orientazioko mapak utzi ditut eta orain Pragan
nago, beste lagun batzuen zain. Hau gehiegi da, gauza asko ikusteko,
turista asko... Egia esanda kosta egiten da basoetan galduta egon ondoren
horrelako hiri batean sartzea. Baina ederra da... Hemendik Poloniara
abiatuko gara, Auswitz ikusi behar dugu, hori beste kontu bat izando da.
Eta berriro baso aldera, Tatras mendilerro aldera. Ezin da denbora gehiegi
pasa harri artean, jejeje

Ongi ibili,

Uxue

2007/08/12

Ta Txikita...

HELLOOOO!

Hasi na ni ingles praktikaten, atzo gabeko 10 tan
alla ginan, ordu bitxerdiko biaji etxeko kasi eun guzti bir.
Bane ondo, no problem. Edinburgoko kale ederretan gabiz
pasitan on argazkixe ata, jatekuai beatu, gona eskozesak
aproba... ondo momentuz allati besteik eztou ein bane itxura
ona... etxeko andri geure ama! majisimiii! Bixar goxin ya
kotxi hartu ta rumbo highlands eztakiau noa ta zer bane
gorutz a la aventura, kanping te guzti. Bueno jente
irakurten doten e mailetatik ikusten dot jenti ondo
rabillena, ba aprobetxa ta muso handi bat danoiii!

Rosit baakixu a mano ezpazte ipintxen ordenadora... zaille
sartzen, baine eingot beste ku ku bat be , benga ondo ibili,
gorantzixak senoitai!!!! Muuuua!

Txikita

2007/08/09

udaipurretik zibertxokure



NAMASTEEEEEEEEEEE!!!!!!!!!!!!!!

Zelan dabil jenti ba? Batzun notizi ederrak baakau bañe beste batzukkkkkkkk???????? nun dabiz ba? Igarten da uri rana eta iñor eztabilena hamen internetei beire. Ah! bakarrik uran hori ala????
Bueno, gu hamen gabiz majarajan moure!!! Desertuko bero terriblik albo batea lagarou eta on montzoik atrapata gabiz euri te laño ta euzki danak nastata, geure moure. Delhiko kaosa laga gendun albo batea eta sartu ginan trenin. No problem, hamen edadi ezta alperrik eukitxen eta ez ga ibiliko alperrik sufriuten, air conditioned eta sleeper class, toma ederto baten lo etxeko morun!!! Momentuz esan birdou trenan sistemi asko gusta azkule eta ondo funtzionaten dabela, almuari, izarak.... hotelin moure. Usainakin eta jatekukin kanpeonan morun gabiz, dana barrure, pikanti aukela, dale, gitxia aukela, hobeto, pizza jan birdela aldatzeko, barrure..... zein argalduzan Indixan 4 kilo? Turistok bentzat goseik pasateik ez takau eta 2-3 euroaz ederto beteta gelditzen ga. Bertakuk...... danetatik ikusten da, kale bazterrin lotan dazenetatik (momentuz hainbeste be eztou ikusi, ero pentsaten gendun baino gitxia bentzat) a todo lujo bixirizeneta. Turistakin negozixu etxen dabenak pe, kantidadi raz, normale, hainbeste gabiz....ze engo rabe ba!!! Horretan be kallu enye akau eta bastante pasaten dou,; ondiion espezixa gramo batzuk baino ez tou erosi!!!!! (hori bai, Andonine horretxei bueltaka ra ondion). Telak, sarixak, pultserak eta abarrak beranduauako lagarou maleti lelengotik karga baik. Ixango ra regateu erosten hasten gazenin!!!!! Regateukko senorak listo raz, gure bossak eztau lagaten rikshawrik regatea baik, ez ei daki ingles dino bane numeruk ondo kontrolaten dau eta hau engainati kostaten da!!!

Txapi luzi ru bane .....egunero ra hamen ze konta eta ze bixi, egunak emoten dau, hamen dinue egun intensuk ei di, eskuma beatu, ezkerrea beatu, hango merkau hango andri ,hango gixona, hango umik eskolatik urteten, hango kamellu, hango elefanti, hango lagu, mendixe, desertu, turbanti, pirzi;e....... saltzailik (no te lo pierdas, mas barato k en eroski esaten, inor be eztabilen snali, por los). Turistiku ixan arren beran enkantu ez tau del todo galdu eta ondo be ondo darua asuntu!!! Disfrutaten a tope!!! Jenti, de todo, batzuk negozixo hutsea datozenak eta beste asko barre politxaz eta begirada ederraz sinplemente konto pare bat esatea hurreatzen dizenak, generalin ederto baten!!!!!
Desertun gaba ederra pasata gabiz, hori bai, geu jun bir deserture sei urtin eztaben ein eurixe etxeko!!! sand storm, rain.... izarrak ikustea jun eta itargixaz konforma enbi bane beran magixi euki ban, batzuk ondo preparata jutenga eta sutondun afaldute gero... patxaranziko, porrito...kantuk eta dantzakkkk ederto baten!!! On Udaipurren ga, segun gii, la Venecia de Asia. Herri poli politxe natxe oso turistiku ixan (Uxu, zeuk rekomendatako hotelin ga de p madre, handixeik ga idazten ), hiru egun lasai pasa hamen inguruk ezautzen eta bixar gabaz baguz Pushkarrerutz, peregrinazinoiko herri txiki bat ei de lagotxu bat dakarrena eta han beste pare bat egun etxeko asmu dakau ia espiritualidade hindu allaten gazkun!!!! Handik Jaipurrea eta gero ya Agra eta Benareserutz , benetan berenkatute alla bia ondion!!!!!

Bueno, txapi nahikurela pentsaten dot, ixe neu be aspertuna ta!!!

Zibertxokuko editoriai: nahi bazu ez edita ez ga hasarratuko,eh!!! Pagina osu betekorau te!

Bestioi: nahi dabenak irakurri eta ez tabenak nahi...tralalaii

Biajeruok: submarinismun kontuz ibili eta aprobetxa

Amayit: bixi ga ala?

Danoi: ondo ondo ibili eta disfruta!!!!!!!!!

Muaka

Ando, Itsaso, Rosita

2007/08/01

Uxue nun dabilen...

Iepa!!!

Ene Rosita ta ekipu!!! Ze inbidia hango egunak gogoratzean!!! Neri Pushkar
asko gustatu zitzaidan. Herri txikia baina enkantu haundikoa. Turistikoa
nola ez eta edozein aurki dezakezu handik, nik bi lagun aurkitu nituen.
Ilunabarra izugarria da hango lakuaren ondoko eskaileratan eserita. Bada
hortik hotelito bat oso ongi prestatua, baina izenik ez dut oroitzen,
bidean internetera sartzeko aukera (nik bertatik idatzi nizuen arraitoien
konpainian, jeje). Eta kale nagusian, iskina batean dagoen tabernatxo
baten terrazan gosari itzela jan dezakezue. Ea aurkitzen duzuen.
Ni Eslobakian nago, bihar Txekiaruntz goaz, ea astelehenean orientazioa
utzi eta parke natural batean treking bat egiten dugun. Orientazioko
probetan oso-oso gaizki, galduta zeharo. Hau beste mundu bat da.
Izugarrizko antolaketa, partaide asko, eta mapen eremuak oso desberdinak.
Ikasten topera... Ea egunen baten hango proba batean parte hartzeko
konbentzitzan zaituztedan.

Beno, afrikatik ezer gutxi dakit. Ea zerbait kontatzen jarraitzen duten.
Eta Indiakoak... segi, desiatzen nago zure mailak irakurtzeko (nahiz ta
batzutan asko kosta).

Ongi ibili eta laster arte,

Uxue