Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/01/31

BESTE BERTSIOA

Kaixo, kaixo! Bertso egunea jun ez ginanak puntuk irabazi behar omen ditugu, zuzendaritza batzordia jeloskor xamar jarri zaigu ta.

Haserretu omen dira
Oiartzun aldean
eskiatzera nayo
bertsoen aldean
baina galdera utzi
nahi nuke aidean
larunbaten primeran
kupelen artean,
ez al zeudeten punto
muerton igandean?

Eguraldi bikaina
kriston egualdia
20 gradu inguru
gozo eguzkia,
Zelanda berrikona
baino ere hobia,
batzutan nahiago dut
goizo jaikitzia,
ta behingoz ‘mister Jai’ri
nik jai ematia.

Telebistan ikusi
dut nik bertso festa
bertsio hartan bazan
zenbaki ta letra
eta pantalla zaharra
kodeez beteta
A gai jartzailea naiz
ta jarri arreta
oholtzara atera
primer eta sexta.

Ondo pasa inauteritan!

ritxi

2008/01/29

zemouz eSkiatzen?

DOÑUA: Nik enuen nahi zortzi...

Gerria mugitzeko
zuten nonbait gula
e"S"kiatzera joanez
parrandari burla.
Nahiz ta zuek bihurtu
Tomba-n diszipula
Etzazute lagunak
dudatu sekula,
zuek adina "S"
egin genitula!

Eskiatzailleees! Haste al tzazte Xilberrei pelota itten! Bestela urtebeteko haserria dakazute beakin. Portzierto, urteroko legez zibertxokoko bazkariyan lekua ta data finkatu genun barrikatik barrikarako barrikan. Esti, Xilber ta ni guaz. Zuek lasai halare, negua pasa ta geo ingo dugu beste bat, o udaberriyan patinatzea zuazte?

Haitzol

2008/01/25

Punto muerton

Aupa, aupa! Zelan doie astieba? Benga ya barixeku da bixerta gaur ostegun soziala!!!!!! Aspaldixan eztot idatzi taxuabe xuabe banator neu be....

Doiñua: Bakotxak nahi dabena!!

Bertso eguna eta
a ze ostikoa
asistentzia aurten
ez da ohiokoa
non gelditu da ba gu
ginen ekipoa
goitik behera joan da
ai gure kupoa
urte bitik behin joanda
al da ba nahikoa?

Arratsaldekoai bai
ta ez afarira!
dena batera ezin
nuen utzi tira
gutxinin joango naiz
ekitaldi_erdira
nola murgildu naizen
kirolan harira
eskiatzera noa
Jakako herrira!

Bueno ekipo!! Zapatun ikusikoa goiezenok!!!!! bestiok bideokonferentzian batetik edo.... ale apartin zabizenak segiondo ondo bixitxen ta hurrakuai bardin!!!!

Txikita

2008/01/21

1ª, 2ª, 3ª, 4ª, 5ª ta...

DOÑUA: 'Nik enuen nahi zortzi...'.

Lehen esaten zuen
'ni naz bertsozali'
oainguan hobe zun
ahoa estali.
Ahotsa badoala?
Pikuta bidali!
Kinta sartuta gero
motorra kixkali?
Etzenun ba sartuko
la R de Rally!?!

Seuraski etzun iñork ulertuko. Hainbeste martxakin txiste bat etorri zait burura. Ta txistian 'bertsioa' in dut. Kontatuko launbatin.
Zuri ez Rosita, presaka ate berko zu ta. Kar ker kir kor kur, berrize izango za ne beldur.

Haitzol

Sextan ala Punto Muerton?

Ene ba.......................badatozela, bagatozela, badazela, baruzela, ezin yabela etorri.....hamentxe ra etorri biharraaaaa!!!!!!!!!!

doñu: nik enuen nahi 8

Josebak arrazoia
agertu naiz hemen
baina den dena ez du
igarri 100%
ez dakit sextan ala
punto muerton nazen
baina hasi zaitezte
ahoak zabaltzen
afarian ez naiz ni
geldituko aurten!

Saoira dena dela
ezin dugu falta
bertso bertsio hori
ona izango da ta
parrandan ez dizuet
nik emango lata
eztarriak behar baitit
kurtsoa aguanta
saio ederra entzun
ta Jakara hanka!


bueno bertso-ekipo!! zapatun ikusikoa ordun, datozenak ero ruzenak, danak hantxe. Falta rizenak presente eukikou!!!!!
New Zelanders, bertsoa.com-en ikusi zuek!!!! Dale pedalai eta disfruta!!! (inbirixi re hau!!!)

Ale, gabon pasa danok!

Rosita

2008/01/19

Karakola kuartan

Doinua: palmera eta koko...

Haitzol primer sartu da
aurtengo etapan
Eta Aurkene "segun",
"baldin" ta "zelatan"
Esti baratorrelaaaaa!!
tertzer azken txanpan
Ta hara hemen dator
karakola kuartan!!

Bizikletan gainean
karakolan pinta
barearen atzetik
jarraitu ezinta
Maskorra bizkarrean
ze nolako kinka
Baino reserbatuta
du oraindik kinta!

Danak hor datoz bata
bestean erreskan
batzuek bizikletan
beste batzuk vespan.
Hemendik apustua
karreraren bueltan:
Rosita baietz etorri
Ondarrutik sextan

Aber zein datorren "deziman"!! Edo habadeziman...
ABBAACCA......................................
Besarkada busti bat NZetik!!

Joseba

2008/01/18

Baratorrelaaaaaaaaaaaa!!!!

Baratorrelaaaaaa...
Zer?
Bagatozelaaaaa...
Zeintzuk?
Barator eta bagatozela baaaaaa?
Zer? eta zeintzuk?
Bertso Eguneeee....txo!
eta zeintzuk batukoabaaaa?
aaaaaaaaaaaaaaaaaaa...

Esan liteke ez dela hain zaila
jarri diguzun baldintza,
Baño ziria sartu diguzu
ta iaz bezala gabiltza,
bertsotan erdizka dakigunok
ezin luzatuta hitza,
Listan laugarren apunta Esti
dudatzea be! baietza.

Haitzol doiñu, Xamoak ebilibana Oiartzunen Mantxiaz kantabanin, zelan deitzen da?horretxeaz eindot bañe..eztai zelan deitzen dan.Benga, ia bosgarrena zeindan... bazkidik, aukeri akau astin hartzeko sarrerak eta bakotxai beste sarrera baten aukeri emotezkunez, ondo eongolitxake listi etxi.

DATORREN ASTEARTE DATORRENAI!! eta ezindabenai ero kanputik zabizenoi (Karakolai eta Bariai )

Muso handi bana! eta ONDO SEGI!!!

Esti

2008/01/12

Tertzer!!!

DOÑUA: Paradisuz paradisu. Seikua.

"Primer", "segun" eta "tertzer"
ba'l dago berririk ezer?
Haitzol lehenengo, Aurkene segun
eta besteak zer?
bertso eguna da laister
denak bertsoaren maizter
Hi Tzolo ziur, Aurkene zu bai?
Zein gehiago a ver?

Haitzol

Segun!

Ostren artean  lan egitea
ez omen da atsegina
kostrukziñoko asuntoa be
zaila omen da jakina
nire kasuan, 2 urteko gelan
hori bai hoi gauza ona
nahiago nuke obran ta ostrak
emandako ixiltasuna.


Dirudienez lan asuntoan
gauzak nahiko konplikatu
gabonetako loteria be
aurten ez dazku tokatu
Rekaldeko bokaten usaia
jada egin zait ahaztu
lana utzita motxila hartuta
bilau beharko ostatu.

Aurkene.

2008/01/11

Primer!

DOÑUA: Andoni Egañak BURUA hitz bezela jarrita botatakuan doñuan.

Bi milla eta zortzi
denak geunden zai ta
iritsi zaigunean
zazpiai jarraika
batzuk oporretan ta
besteak ba... baita,
urteai hasiera,
galderakin nahita:
onartu egun asko
z'al dira hamaika?

Ostia oyster ostrak
ta Ospera txatak!
Mekagüen San Kintin ta
horrelako kantak
Mekabendioska nere
zirti eta zartak!
Aitzakiak badira
gure idei faltak,
bertsoa ordezkatu
dezala zaratak!

Haitzol