Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/09/30

Batzuen ikast-urtea hasten da gaur.

Eeeeeeeeeeo! Ez al da hala? Eh, Esti? Urtea oain egun gutxi hasi zenun, zure gustoko lekuan gañea, zure islatxuan. Eztakit oaindik lanea edo oporreta joten tzan biño argi do han badola zutzat zerbatt. Isla, isla...

DOÑUA: Habanera.

Zuazako barkutxoak
guregana bere killa,
aurrean dagoen hori
azkar aparta dadilla.
Badator berriro bueltan
ya etzuten da ezkilla.
Gaña haundittuta dator
nahiz oraindik neskatilla,
zeren egiñak baitittu
pilla, ta pilla, ta pilla.
Haietzat ta lagunentzat
halere betea pila
Haundia bihurtu digu
lehen txikia zen isla
Ikaragarria Esti
guregan daukazun isla.

urte askuan!

2007/09/21

Aupa aspaldik@

Iya ba, Joseban jugada bera ingout. Bertso berin lau gauza esan nahi ttuzunin in ber dena. Zazpi errima sar littezken doñua aukeratu aleiya.

DOÑUA: Maialen Arzallus-ek Euskal Herriko agurrian botia.

Aupa! ari gera ta
berriro biltzen
batzuei kosta arren
hona hurbiltzen!
Eta ohitura
nola etzuten hok galduko ba!
Josebagatik,
doñua ahaztu zaizu ahatik
Jone-k halare
doñua sobra bertsorik gabe! (bis)

Aupa biyei!

Jone, lore geyegi udazkeneko ez?! La ostra, ezta zea banintz e! Nola da hoi... Itzulpengintza itten dun ta euskera nahiz inglesa menderatzen ttun bertsolai hoi, a bai, Jusseff Aizpuru.

Hi Jusseff, zer yeu? Hortxe ibilli nak ze doñu santu ote zen buelta ta buelta. Ze usteuk denak hi hainbeste denbo yeula txoakei hotan denbua galtzeko ro?! Hi batzuk hamaiketako esnatu ber yeu eunero eh!! Portzierto, ze web orrialdetati ate ttuk zita hoik? Eyaz ba Zelanda Berrira "I am F'nando Amezket" bezela presentatzeko asmukin jongo ez?

Ah! Ni txurflari ona enaz, biño lehen olatua hartzeko intentua ingout launbatin.

Haitzol

2007/09/20

Leitzatik

hau da hau marka!

orain arteko mezuak erantzuteko ez dot adorerik izan, baina oraingo honetan Haitzol, gauza denak utzi eta hemen naukezo. Egitan harrituta utzi nahu zure itzulpengintzarako abilidadeak gizona! Beti pentsatu izan dot hizkuntzak itzultzea ez dela hiztegia hartu eta zuzenean hitz bat beste batekin ordezkatzea. Badao jakine, hitz jakin baten baitan zentzu bakar bat beste hizkuntza batean beste hitz edo hitz multzo batek emanen diona eta hori da zure bertso horietan gehien disfrutatu dotena. Alegia, biak irakurriz, egin duzun hitz jokoa! Beno ba, horixe besterik ez.

Bitartean ongi zarelakoan, urrenarte

jone

2007/09/19

Olatu perfektua

Janbo eta habari
zibertxokoa
Udara disfrutatu
zute nahikoa?
Oain udazkena
Lana, kirola eta zinema.
Eta bertsoa
bere neurrian ze plazertxoa
Zein da kontua?
Bilatu behar da G puntua (bis)

Hurrengo asteburuan
esaterako
Zortzi bat bertsolari
prest kanturako
Hortxe Orion
Ondarrutarrek zenbat zorion
Eta gloria
Ritxin etxean bertso-orgia
Hor da gakoa
Ez al da olatu perfektoa? (bis)

Aupa jendia! Zemuz daramazue iraileko aldapa-gora? Barrita nahikoa euki baezpa pajaran batek atakatzen badizue ere! Eta baten batek barritak behar baldin baittu, lasai: nik nereak emangoizkiot, ez dittut behar eta. Oporretan, bakizue... Nahiko arroz eta patata tortilla janda etorri nintzen Tanzaniako dry season-etik, seko-seko eginda, eta medikuak ze aholku emango ta kiwiak jan behar nittula! Ta Zelanda Berrira juteko han pilla daudela ta! Ba hola, hurrengo hilabetean Dorron ta biok bagoaz haruntza zakuka kiwi biltzera. Entzun det oso sagardo goxoa eiten dutela hango maoriek. Kiwiekin ez behintzat... Edo auskalo! Bazter hoitan edozer gauza. Ikusiko deu, probatu ta gero kontatuko dizuegu.

Bueno, ta gaiez aldatuz, ohiko zorion-agurren tartea: Lenengo ta behin zorionak Rositari!!! Berandu xamar bada re... Bigarrenez, zorionak zuen plazekin kontentu geratu zeraten irakasle guztioi... Eta azkenik, zorionak Exteri bere sinposiun edo dana dalakoagatik. Inglesezko bertsoen ondoan horrelako zerbait jartzea etzen gaizki eongo...

"Fernando Amezketarra sang two memorable songs at a performance in Azpeitia in 1799.

Bertsolari competitions became more popular over the first forty years of the 18th century.

Written verses, however, were to play a key role in publicising their protests.

The unschooled bertsolaris of the time were illiterate, and needed relatives, friends or acquaintances to write down the verses they had in their memories.

This was the first step in the “professionalisation” of bertsolaris, which took the art from the bar out into the street, the village square, the fronton, the theatre, the cinema and the church.

Subjects, which until then had been real topics, became fictional;a fiction close to reality, naturally.

Just as down through the centuries the bertsolaris had adapted to change, so the topics and the bertsolaris themselves became much more sophisticated.

Basque Country Bertsolari Association (later the Association of the Friends of Bertsolaris) was created in 1986.

Bertsolaris these days are increasingly younger, and the art itself has rejuvenated to a more urbane style".

Joseba

2007/09/15

Hauta besti!

Eeeeup!!

Hau ta besti! barkatu, aupa Esti!. Irlandakuak fallo ordun eh?
DOÑUA: 8Tx bat.

Beraz Dublinekoa
Erori da behera
ta hiria utzita
bazoaz larrera
nahiz eta Irlandesek
ingo duten huelga
pozik egongo dira
Pedro eta niebla.

Txorizale maiteak,
mugitu agudo
txorrotxioentzako
soilik lau segundo
ta ez bazaudete han
enitzake jungo
‘pajara’ bat besterik
ez baita entzungo!

Haitzol

Hau ta besti

Kaixo aspaldiko kuadrilla!!!!

Bixi na bai eta EDARTO gaiñea! Uda guzti biarrin ibilina, GUSTOA umez inguratute. Nuntzir? Iparraldetik, Bizkaitxik, Arabaldetik... E.Hko umikin alde batea ta bestea. Batzuk urte oso ematezue horretxetan eta nik udi!!!

Bueno, gaur bidai bat neukan ( Dubliñea) baiñe gauzak tarteko ezin ixan na jun eta beste plan baten esnatu na ( hontxe akat nik oporrak eta aprobetxa enbitxuaz) martitzenin pirineuta joango na, Haixe edarra arnastea, txoian txio txiuaz esnatzea,...baketa!! EARRA!!!!

Joseba ta zer diño Haitzolek? gaur azkanengoko bokati rekalden jun aurretik? holaik bara.. besarkada haundi bat Ondarrutik eta ondo ibli, bale? Bestioi gero arte eta ia laste Gipuzkuko plazan baten batzen gazen...(bertsuk hurrengoako)

IZAN HUNTSA!!!

Esti

Hau ta beste

Kaixo aspaldiko kuadrilla!!!!

Bixi na bai eta EDARTO gaiñea! Uda guzti biarrin ibilina, GUSTOA umez inguratute. Nuntzir? Iparraldetik, Bizkaitxik, Arabaldetik... E.Hko umikin alde batea ta bestea. Batzuk urte oso ematezue horretxetan eta nik udi!!!

Bueno, gaur bidai bat neukan ( Dubliñea) baiñe gauzak tarteko ezin ixan na jun eta beste plan baten esnatu na ( hontxe akat nik oporrak eta aprobetxa enbitxuaz) martitzenin pirineuta joango na, Haixe edarra arnastea, txoian txio txiuaz esnatzea,...baketa!! EARRA!!!!

Joseba ta zer diño Haitzolek? gaur azkanengoko bokati rekalden jun aurretik? holaik bara.. besarkada haundi bat Ondarrutik eta ondo ibli, bale? Bestioi gero arte eta ia laste Gipuzkuko plazan baten batzen gazen...(bertsuk hurrengoako)

IZAN HUNTSA!!!

2007/09/13

Perutik

Kaixo tropaaaaa:

Bai, Aurkene misin total dabil. Peru aldean landalan, hala ere idatzi gutxi baina irakurri irakurtzen ditut korreoak eta egia esan eskertzen da E.H.-ko berriak izatea. Enterau naz Tutxi, Ritxi, Aitzol...zuen esleipenak...Dorron ta Jox-en joan etorriak... hori bai, gogoratu Aurke urriak 4ean Madridera heltzen dela eta Rekaldeko bokatekin ametsetan hasi dela beraz joan Agusi komentatzen nik betiko bokata nahi dudala.
Muxu bat denoi ta laste arte.

Aurke.

Translator

Eeeup!

Batzuk R que R dabiltzan arren, inzineradoran kontrako ahotsa geo ta sutsuagua da. Atzo Extek Hondarribiyan ingo den sinposium o konferentzi o topaketa o dena delakuan (o AHT-na al tzen?)abesteko in ttun bi bertso inglesea pasatzeko eskatu zin.

Ez to esan berrik, biño bazpare, zuek lasai, ez zuzenketaik edo komentariyoik in. Berriro diyot, zuek lasai, badakit kurtso bukaeran azken semestria zeharo gogorra izan zen bezela, haserako semestre hau re oso gogorra suertatzen dela.

Nik ahal ditena in dit Exte, hortik aurrea, iya ingles gutxi jotin suertia dakaken.

DOÑUA: 10H bat, eoziñ, bisa(du)kin.

Gizakia da inteligente,
munduan nagusi bera.
Luxu guztiak eskura ditu
ta berehala gainera.
Kontsumismo_horren ondorioa :
Izadiaren galera.
Tartean batzuk konpondu nahian
Mila manifa, bilera.
Dirua jainko dugun artian
Horrela ibilko gera. ( bis )

Kapitalismo erasokorra
Gizarte honen eredu,
Handinahikeri honekin gaitza
berriak sortu ditugu.
Egoeraren erdi erdian
errudun gisa gaude gu
ta arazoa areagotu
ere egin dezakegu,
Izadiari errespetua
galtzen baldin badiogu. ( bis )

The human being, we´re so inteligent
We are the bosses of the world
We like the luxury_in its selfish meaning,
With capital letters and in bold.
And wanting more_and more, trying to buy_and buy,
it´s nature itself what we sold.
Meanwhile some people, trying to get fixed,
one thousand meetings, it´s not odd.
And, yes, we will carry on the same way
As long as money_is our god.


The fierce capitalism, in ourselves and
in this society has a rol.
Arrogance, ambition and selfishness
that’s with no doubt its aim and goal.
And here we are, we are de guilty ones,
We are not just a passive doll.
And if we don´t care it will be too late
so we desperately shout and call,
because all things could go even worse if
we don´t respect nature at all.

Portzierto, gue Jusseff badijuala! Badijuakigula! Mundun bola hartu ta euskal herriyan juxtu kontrako aldea hain xuxen.

Ikusteko azkenetako aukera, gaur, hillak kanposantun, illunabarreko 8tan Rekalden.

Ayo,

Haitzol

2007/09/02

Udazkena ta pikuak

Earrak oporrak! Jendia muittu da aurtenguan alajainkua! Kasualidadia gaña, hemendik Prosaraino jon ta zibertxoko erdiyakin topo in! Bueno, erdiyan erdiyan erdiyakin. Bertso oporrak hartu ttugula aleiya, "Bera"-k ezik.

Ta berak ziyon bezela, abuztua egunez bete ta hondartzak hustu. Udazkena. Perretxikuak ta pikuak. Mmmmh, perretxikuak onak diala biño, ze onak pikuak! Hoike bukatu itten ordia!

DOÑUA: Itsasoari begira.

Aupa, namaste, hello ta janbo
oporraldi mugitua!
Iada izen ta fetxa batzuk da
le(he)n zena infinitua
Eta denborak, izen ta fetxa,
berekin inplizitua:
heldu, guritu eta gozatu
lehen berde zen fruitua
Rosita goza ezazu azken
hogeita-hama’pikua’.

Udazken askuan!

Haitzol