Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/12/25

Ostra tartetik...

Zuek zurrunka baten
zineten artean
ni arrai-fabrika baten
ostren tartean
leher eginik
etortzen nintzen arren lanetik,
berriz lanera
"aste bakarra da-ta aurrera!"
Lanarengatik
ez du mezi burua galtzerik (bis)

Fabrikan baino lehen
lan ein nun peoi
Irlandes ipurterre
bat nuen patroi
Hura ez zen ona
baina ostrena ere ez da broma
Ia hirurogei
ordu pasa ditut beida ostrei
astebetean!
Ta zuek hor zurrunka batean (bis)

Jawat, Fatima, Abbas,
Mustapha, Hoa...
Sudan, Ethiopia
edo Vietnamgoa
ta Afganistan...
Segi horrela egiten laztan
irrifarrari
ta ez inoiz galdu dohai hori
ostra tartean
ni zurrungaka nagon artean (bis)


Zerri christmasss denoi!!!!!!!! Izane, santotomasetako zerriak eztakit beroik pasa zun, baino guk behintzat 42 dauzkau momentun, ta bihar goraka eingo omen du! Ez omen due Australian inuxente egunik ospatzen, baino guri badaezpada ostiralean esan zigun andreak bere etxeko jardina txukuntzera joateko. Ea ostiraleako behintzat 15bat gradu jeisten dian...

Gozatu gabonetako oporrak!! Ez gehiegi jan ta gutxio edan, ta kontuz ostrekin...

Oyster arte!!

Joyster

2007/12/21

HABADEZIMA

Eneeeeeeeeeee!!!!!!!!!
Bazterrak nahasta azkanin. Aspaldixan ixilik eona bañe.... habadezimiaz "voy a entrar al trapo" maletillatxo baten moure!!!

Bazterrak nahastera zatoz
habanera gora behera
erantzuteko aukera
zuekin ez nago ados.
Martin ausardia osoz
aritu arren kartzelan
egin arren hainbeste lan
egin zitzaidain hain arrotz!
forma aldetik ona zan
ez dut esango ezetzik
ez zuen rima faltarik
nahiz denak ibili dantzan
denok errimen peskizan
bertsoen mezua ahaztu
ta hiru bertso bukatu
ta ez zidan niri ezer esan!

ba hoixe; ia bloga foruaz eztouen nahastaten, je,je!!!!!!! antipodetan dabizen mutilai, bixai ahaztu baik ZOIXONAKKKKKKKKKKKKKKKKKKK!!!!!!!!!!!!!!Berandu baten bañe, Joseba zure egunin akorda ein nitxan eh!!! Dorron, zurin barri Ritxik emostan!! Igeltsero, modelo, kiwiero...... ia zetan amatxu bizuen zeuek eh!!!!

doñu: nik enuen nahi zortzi

Korearrez, inglesez
modelo, igeltsero
Australia aldean
hauek "a su pedo"
bete omen dituzte
hogetabost edo (ala 28 ri?)
ZORIONAK bikote
ondo ospatu gero!
ta inglesa ikasten
ez bihurtu ero!

Ala ba, HAPPY BIRTHDAY, MERRY XMAS & HAPPY NU YEAR!!!!!!! (Zeuek lelenguk sartzen,ez?)

Rosita

2007/12/20

Habanako HABANERA.

Ieup!! Aspaldikos ta aspaldikas! Zemouz gea ro!! Illunbekuai buruz zer? Bazterrak nahasteko bada_re komentayon bat in berko dugu ba ez?

Rosita, ze iruittu Martin?
Jone, Oiartzuarran doñua ona da zutzat, betzi punttu biño geyo ttu!!
Ane, eztiazu esango ez dela Irazu-n bakarkakua biño hobia ez?
Itsaso, a b b a a c c a d e e d d f f d, aklaratu al gea?
Jon, jon, zein jon zen urrutira? Oyster!! Joseba...

Finalik finalenean
Jon-ek a ze habanera
ekarri duen gurera,
ta nik bere omenean,
estrenatu azkenean
hortara etorria naiz.
Baña pentsatua dut maiz
bertsoaren izenean
Joseba urrun haiz aurten
ta diat imaginatu
Kantatu eta kantatu
nola egon berko huken
digeridoo-ak entzuten
Aborigenekin zitan
ea Australiatikan
ze kristo ekartzen duken.

Homework: look up "gpuntua.com -Jon Martin kartzela bakarka".

Haitzol

2007/12/17

Learn english with PBA

Doinua: "nik enuen nahi zortzi"

Nik bakarrikan dakit
"rug" dala alfonbra,
mailua "hammer" dala,
"sledge" dala porra,
laister ikasiko dut
"oyster" dala ostra,
baino gehio inglesez
nik eztakit ostra!
Ta orain jun zaitezte
danak a la porra!!!

Eztakit nik inglesa ikasteko PBA ("Potrotaino bukatu arte") metodoa oso eraginkorra gertatzen ai zaigun... Aurrena porrez, mailuez ta andamioez potrotaino bukatu gendun; geo alfonbrez ta brontzezko estatuez baita; ta bihar goizeko 4etan jeiki behar deu gero zortzi ordu ostrak irikitzen pasatzeko. Ondo dakigu gauza inportantenak poliki-poliki ikasten diala, baino martxa hontan nola ikasiko deu ba inglesez hitzeiten!!!

Eta, zuek ze? Potrotaino bukatu al dezue bertsolari txapelketaz? Izane, hainbeste mutil... Hoi trixtura!! Ta danak gipuzkoarrak gainea!!

Kontaukoiguzue...


Joseba

2007/12/14

Asteburu luzearen bueltan

Asteburu luzearen bueltan, astelehena behin ere baino luzeago

la-ri-la-ri-la-ro-la(7)
la-ri-la-ri-la-ro(6)
- - - - - - - (7)
- - - - - (5)
- - - - - - -(7)
- - - - - -(6)
- - - - - - -(7)
- - - - - -(6)
- - - - - -(6)
- - - - - -(6)
- - - - - -(6)
- - - - - - -(7)
- - - - -(5)

Aspaldi falta dira
Joseph eta Dorron
Australian dabiltza
ez daude Bilbon
Can you speak now English
Good night hemen gabon
Ardoari wine eta
Rum ez al da ba ron
turkey leike kapon
leoiari lion
usoari pigeon
palomitak popcorn
Korearraz nola da
urte berri on

"Etorriko al zarete"
eginuen galde
erantzuna ez zen ez
izan debalde
"Itsaso-" eta "Haitz-ol"
aurren parez pare"
eguerritan etorri?"
zu jota al zaude?
hemendikan alde
bada ez bada 're
ezkil hotsik gabe
zoriontsu gare
Brasilera doazenak
nola ote daude

Ongi bizi, euskal herria bihotzean daramanak ez du beste bihotzen beharrik!!

Jone

2007/12/13

Babak daiyola...




BAREA:


Begira nago jarria beraz

zeru erditik lurrera

bareak ohiko duen posturan:

etzanda ta buruz behera.

Hor behean dagon hori laneko

bota pare bat ote da?

Ez dut joan nahi lanera!! (bis)

Jausgailua noiz ireki behar den

ez pentsatzea hobe da...

Ai! betirako luza baneza

40koan bezpera!! (bis)



KARAKOLA:


Hasi haiz berriz babak botatzen

eta ni zure onduan...

Baina oker zaude babak botatzen

bakarra zarelakuan!

Bertsolarien finala ez al da

jaian edo zapatuan?

Jungo nintzake atuan (bis)

Baina guk sexta sartuta ere

baietz geratu kanpuan!

Ea finala noiz agertzen dan

MP3 formatuan... (bis)



Zorionak Dorrontzio!! Espero det jausgailua irekitzeko garaia iristean despertadoreakin jeikitzen zeanean baino umore hobea eukiko dezula... baino, bueno, tira! hortako oaindik aaassko falta da. Bitartean, ba gaineako hoi dana... segi babeatzen!!


Ta beste guztiak berdin! Disfrutau finala (nahiz ta garbi dagon andoaindarrak irabaziko dula...) eta,


Segi babeatzen



Joseba