Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/04/30

HEGAN



BALGEARO!, BALGEARO!, BALGEARO!



Kilometroak einda
etorri naiz hegan
Ondarruko bidea
hemendik ote dan...
bazkaria dagola
norbaitek dit erran
ta lenbaitlen izena
nahi nuke nik eman


Non dira erbi , txori
arrai ta koala?
Maiatzaren hamarra
hortxe bertan dala!
hau esango dizuet
sentitu bezala:
zuekin egoteko
gogoa dedala!!!

Nik behintzat jarriko det
burun sonbreroa
koketa, koketa da
ez pentsa loroa!...
ondo betetakoan
triparen txokoa
orduan hasiko da
bertso sesioa!


Eta atzetik berriz
irri eta dantza
batzuek kantatu ta
besteak arrantza
fauna hau nork kontrola
hoi bai dala latza
ondo pasako deunik
nork egin zalantza!?


Ta zoologikoko gerente jaunari:


Aizu, aizu kontuz zeñei deitzen diozun zuk plaga ! hainbeste kilometro bizikletan egin ta harrotu egin al zera? harro galant hori ! Zer uste dezu, guk bizikletan ez dakigula ala? Hona enbidoa, bizikletaz lasterketa bat nahi dezunean !...


Donostiako beste perikitoa

2008/04/29

Akatsak zuzentzen.

"Ia guriak egin du" doinuan, oraingoan ongi.

Inor ez da konturatu
edo esaten ausartu
errimetan pekatu,
libre nituen patu.
Hartuta berriro beta
e(g)ina dago konponketa.

Haitzolek bere protesta
berakin bat nere kezka.
Pulamenturik ezta
mutil ta berdin neska
Bertso batekin badela
bazkarirako txartela!!!

Animalien gisara
jarri gaituela hara!!
Lan bila ari zara
agian zutzat bada
Australian, derrepente,
zoologikuan gerente!!!

Donostiako perikitoa

Balgearo!!!

Doñua: Nere senarrarekin (8tx).

Kiwiak omen dabiltz
tiburoien jiran
bi perikito hemen
eta bi erbi han
nola hoiena argi
utzi etzenidan
galdetzen dut horiek
"bajak" ote diran!?!(bis)

Bat gehi bat bi, ta Ane
gehi Haitzol berdin gu
bertso sorta bat beste
sortakin berdindu
baña beste iñor ez!!
nola ez ni mindu.
Anek arrazoi: "ia
guriak egin du!".

Ni faxixta banintz... (Zibertxokoko bazkarira hiru. Ane ta ni, ta Josebai letxuga hosto bat bialiko geniyoke kariño haundiz).

Haitzol

2008/04/28

Mackayetikan

Aupa!!!

Ikusten da motorrak berotzen hasi dala jendia daoneko! Ondarrun beharrean Brisbanen antolatu behar zenuten!! Jo, hemen ya (Mackayn) kriston gogoakin gaude Brisbanera juteko, ta han ikusiko deu lanik eitten deun, potrojorran egoten gean, eo ze. Bittartean, Mackayn... ba zesoman!! Ta "zesoma zeonak nola katua moztu zun" ba to!

Doinua: 3 trukuna, iazko mitiko hura...

Ondarruko kumbrea
ikustekoa
imajina dezaket
horko zooa (bis)
Ea nola irteten den
zibertxokoa

Pate ta txipiroiak
beraien tintan
Mikel da buruzagi
da Cook kapitan (bis)
Berdin segiko al du
ordu txikitan???

Kafiaren aurretik
nahiko helatu
ta patxaranarekin
danak mozkortu (bis)
Eta hortik aurrera
zeinek domatu??

Zelaieta saltoka
oinaz ahaztuta
kanguroa bezela
taupa ta taupa (bis)
Habanerak utzita
beti puntuka

Ondoan allig-a(i)tor
Julen jan nahian
puntuka baino nahio
modu jarraian (bis)
Baina ezin geldi euki
hura mahaian

Beti saltoka baita
Ritxi erbiya
Oriyo, oposaketak
ta Bolibiya (bis)
Noiz asentatu behar
dek ipurdiya

Denei begira horman
hara! geckoa...
Eskalatzaile ona
Mungiakoa (bis)
Zortzikoa errex ta
hamarrekoa??

Lurrekoak utzita
orain txoriak...
Argi atzetik zoazten
e-hiztariak (bis)
Ondarrukoak dira
cassowaryak

Ane eta Itsaso
bi perikito;
plaga bihur liteke
ta danak ito (bis)
Bi donostiarrekin
nahiko ta kito

Jone ta Amaia loak
erdi hartuta,
bi koala hauek gaur
zeinekin buka? (bis)
Enborrari bezela
besarkatuta

Ezin ahaztu faunako
arrai bakarra:
arriskutsua bera,
tiburoi arra (bis)
Seguro izango dala
oiartzuarra

Erdi txoria eta
erdi lurtarra
gauez espabilatzen
da xaguxarra (bis)
Ta martxan jartzen zaio
bertso-radarra

Ta xaguxarrarekin
dijoa Robin
nahiz bertso-radarrari
kasoik ez egin (bis)
Poxpolinez poxpolin
sorginez sorgin

Maite urduri dago
mahaian atzean
possuma ezin geldi
euki etxean... (bis)
Baina kontuz bidea
zeharkatzean

Ta denei ezin egin
nienez kaso...
hoiek tiburoiak ez
dira marrazo (bis)
Pentsatuaz gaurkoan
zeini eraso

Hemen, orain, behatza
altxa dezala
oraindik ere norbait
geratzen bada (bis)
Hori kiwia bezain
arraroa da

Bale! Ta abisu bat
oain azkenean:
Kalean mozkortuta
zoaztenean (bis)
bare ta karakolak
utzi pakean!!!!!!!!!


Joseba

2008/04/22

Neu...denetako prest!!

Kopla Ondarrutarran ezin bertsoik moldatu (burua earki astindu arren) ta hemen “Ia guriak egin du” doinuan nere bertsuak:

Maiatzak hamarrian da
bertso, bazkari, parranda:
Ondarrutarren txanda
han biltzen dute banda
Nafar, Gipuzko ta Bizkai
danok elkarrekin alai.

Nafarroko txapelduna,
gai jartzen talde txukuna,
Oiartzunek e duna
ekipo ahalduna,
listoia goian dago ta,
nahikua nik txalok jota.

Bazkari aurretik zibertxokoan beroketa lanak egiten hasi beharko gea ba...bapaterako ez ta idatziz behintzat... Pena gean guztiak ez egotea, baina tira, sortuko da laister beste zeozer....
Urruti xamar dabilen bikote hori re present izaten deu zibertxokoan ba, Dorron ere animatu zitzaigun bertsotan (datorren urterako billetea nahi zuen hark, bai to!!!) Ea zuen berri jasotzen jarraitzen degun!!!!.
Beno ba, ayo denoi, ondo bizi ta laister arte!
Ane

Ni... kafera.

Doñua: Xamoa-Mantxi. 8N. Oiartzun.

Gabin parranda omen dago ta
ea naizen joateko gai
bazkalosteko kafea eta
bertsoak ettut galdu nahi
ta bazkarira ere joan nahi dut
nahiz ez jakin zer dagon, ai!
Eta nola ez, ordubateko
poteo horta ere bai.

Haitzol

2008/04/17

M10EKO ZERRENDA IREKI DA

Aupa ekipoooo!!!! Zelan gabiz ba? Udaberrixai kolori emoten edo zer? Bueno gu hamen gabiz gure zibertxokoko bazkarixai buelta batzuk emoten, azkenin Rositan koñetuan sosiedadin izengo da. Baja batzuk be badaz baiña... oiñ fetxi aldatzi oso gatxe ikusten dalez... ia hurrengo urtin danok eoten gazen!!. Gure plana hauxe da:
Maiatzak 10, zapatu, Ondarrun gelditxu 1ak aldin poteillu ein ta bazkaltza. Menu Ondarrutarra izengo da (Etxebeste ez preokupau bazkarixaz kanpun jokatzozu ta!!!!!!!!). Beraz, en resumidas kuentas, nahi dabenak, ahal dabenak etorri ia barixeku edo astelehenako esaten daben, ya leku eta generu batez be enkargau ein bigu ta!!! gauzak eitxen hasteko!!!!! Puesss Animoooooo!!!!!
Aber matrikulaziñoie kopleten edo habaneran edo.... botatogun ta zibertxokuai kolore pixkat emototzegun!!!! Guk on prosan idatzi gu baiña geuk pe botakou ondarrutarren doiñun!!!!

Bueno bitxartin ondo ibili ta sue ordenadorai ehhh!!!!
New Zelanders bazatoze bideo konferentziz edo??????? ale muso handi bana!!!!

Komite antolatzailea

2008/04/09

Erantzuna kopletan

Iep!!!
Jon martinen habanera doinu berrian orainik ez naiz saiatu baina ondarruko kopla doinu berri hontan eginen dut nere ahalegina!

Ni printzipioz animatzen naiz, gainera bezperan igual mendaron kantatzen dudala ta deban lo egin eta hurrengo egunean ondarrun bazkaria...plan polita!... neretzako ere gorde lotarako lekua e! oker haundirik ezean han izanen naiz, kontua da hankarekin dudala problema, baina traumatologoa (espero dut enauela traumatizatuko) ortziralean(bariku, barixaku,...) dut beraz orduan jakinen dut joaterik izango dudan, ni behintzat saiatuko naiz. Ala jente! egonen gara!!!

Lararalalalararlalarai lararalalaralalaralaiiiiii!!

Egonen gara! ongi segi!!!!

julen

2008/04/07

Iritzi eskaka? Aiba neria!

Pozik no gaur. Doñu berri bat asmatu dugu Zibertxokuan. Kopla Ondarrutarra. Earra da geo! Gauza asko ta deusez esateko ona, errima zabalentzat egokiya, "Tralarai traralai" tipoko estrofa animosuakin, ta bukaeran bis ta guzti. Iya asmatzeuten, ne lehenengo aldiya da ta:

Doñua: Kopla Ondarrutarra:

Ene!! Estin atta, bestin izeba, ta oañ eztakit zeñen koñatua! Saltsa hoi dena kazuela botzia nahikua zenuten bazkaya itteko! Biño ez! Oaindik e eltzia hutsik nonbatt!! "Xilberrek nahi barau?" Ez ez, Xilber barauik eztiju iñoa! Nik uste, bazkal-batzordetik txef bezela izendatu berko zenuketela, ta pintxe pare bat, ta bateze, pintxo pare bat eskeini trukian. Hola akaso ingo dugu zerbatt! Ze argi do, zerbatt argi bado, gue Ondarrutarrek eztutela marmitako bat itteko ganoraik! (Ta hau nere baitarako: "Ze jaten ote ttuzte neska hauek, kafesne zopak o?!").

Tralarai tralarai tralaraaaaaaai!

Eltzia bete lehenbizi ta geo geokuk! (bis)

Haitzol

2008/04/04

Erabakitxen...

Doñua: Kopla Ondarrutarra

aupa ekipo!!!!
Berandu baten bañe hamen gatoz!!!!
estin mezu hartu rou eta bueno, aber ze erabakitxen douen. Nik ein neban berba koñatuaz eta harek diño ze, problemaik eztala beran soziedadin etxeko. Bera listo rala besten batek bazkaxe preparaten barau ( eh, Etxebeste?).
Zeuek nahi zuena, danak nahasta rou eta ia ze erabakitxen douen.
Zeuen esanetara gaude! ala, berandu re ta lota.
Denpori bara eta bota mezuk zein datorren, ez tatorren...... nun..... zer....... lotako leku prest da!!!!!!!!!

larailailai, larailailailai, laralailarailailai.....

lotako leku prest da ta danok ondarrure!!!!!

Rosita