Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/12/31

Ongi ibili

Bi mila seia bukatua da
zazpia badatorrela
bertsolaritzan bi txapelketa
ai euskaldunen labela
Nafarro aldean Silveira aurretik
Lurren ospatu zun bela
baina al loro puntu erdira
Estitxu hor dagoela
Bizkaian denon malko ujola
zeharkatuaz mazela (lehengo urteko bi txapeldunak...)
Xabik erderaz bere amatxori
eskeinitako txapela
gipuzkoarrak hasi entrenatzen
jada gure txanda dela
jakina da ta hementxe ere
altua dela nibela

Bi mila zazpi atea joka
bi mila seia bukatu
ziztu bizian pasa egin zaigu
hori ezin dut ukatu
memoria eginez gertaera asko
ta ezin denak aipatu
onak ta txarrak behar dira omen
biak nola tartekatu
seguru nago agian zerbait
nahiko genula aldatu
baina guztiak gure bidea
pausorik pauso osatu
urte berria badator eta
ez zazu gehiegi eskatu
ene laguna zaindu zaitez ta
egunez egun gozatu

Maialenen BECeko agurrean erabilitako doinua.

Ta urte berrirako indarrak topera, oso ongi pasa eta URTEBERRI ON denori.

Uxue

2006/12/25

Horra horra, gure Olentzero

Doinua: Olentzero

Iruña aldian beraz
ze bi parrandero
Roxitaren etxian
lo eginez gero
Maindireak zikindu
ta utzi humedo
Hauxe nazkagarria
gure Olentzero

Horra, horra gure Olentzero
neska gazte artian dago bero bero
Zakuak beterikan opariez edo
denak pozik utziaz urtero urtero.

Joseba

2006/12/24

Sorpresa!

Aupa Rosita ta Amaia!
Asteburu earra bota dugu zuei ta zuen etxeai esker. Eskerrikasko denagatik!!!

Doñua: Zibertxokuan erabiltzeko Bilbon adostutakua.

Iruñaldean parranda bota
eta hau da hau pereza!
bertso batekin nola eskertu
asmatzen ez da erreza.
bi Oiartzuar Olentzero hok
ai gera pentsa ta pentsa
Eta bakoitzak, be ohi gañean
hor daukazute sorpresa! (bis)

Ohe gañean esan dut biño
neskak paperak ez galdu
seguru aski, zutakon batek
idea txarto iña du
eta bazpare, egin ber degu
asuntua ya azaldu
ohi gañekoa ona da baña
sorpresa hoi ez gera gu! (bis)

Mikel

2006/12/23

Bibokuai beste buelta bat

Aupa Esti (ta behera euskal gaztedia!) Batenbat kejatu zait ba, ne azken bertsua enteintzen etzula ta... arrazoi izaki!! Aiba esplikaziyuk.
Doñua: gue alper-master horrek, akaso, 2007an jarriko diguna.

-Tzolo, bertsua eztut ulertzen
-Mekagüen, normala, kaka!!
Ediziyuan fallua edo:
“ttiki”yana tartin falta!
Bota zazute bixtazito bat
abenduak 20, data.
Ulertzen ezten nere bertsua
haren erantzuna da ta.

Ta güe ttikiyai aipamena inta, ezin ahaztu ba "irakaslia" deittu ziala kabroi horrek.

David Bisbalen gerriya eta
Xalbadorren poesia,
ezin litteke esplika baña
posible da juntatzia.
Oaiñ keñu bat, oaiñ bi hitz ta
gero krixtoren posia.
Hori ikasle, ez tuzu ez zuk,
neregandik ikasia.

Haitzol

2006/12/21

din don dan...

Egunon Zibertxokoa
ieupa,iuepa, hamen gaude!
Batzuei ongietorria
ene! zenbat nobedade!!
Bilboko bertso afarian
ondarrutarrak (oiartzuarrak) errege!
Atzetik ez zin (ziran) ibili
oiartzuarrak (ondarrutarrak) halare
bertsotan han trebe trebe
jarriaz parrandan lege
Aurkeneri ezin utziz
abesten kanta bat ere!
Antzokiko eszenabarra
laga kubatarik gabe!
Alkoholak kaltea baina
giroak sano mesede!!!!

Bueno, ez na bape ispirata bertsotako. Hor jun de, jun dan morun, zeozelan. A lo ke ibamos: jenti animaten du hamen eh! Ya baga kriston kuadrilli: Julen eta Zelaieta, Haitzol eta Tzolus, Joseba ta Phoskitos, Aurkene ta Ereñozaga, Aitor eta Xilber, Amaia ta Txikita, Jone ta Leitza, Uxue ta Aringaingi, Esti te Zukesanbe, Rosita ta Aklarabe...... eta kontabaik tenisti, bertsolaxe ta recogepelotasa!!!!! eh, jenti faltara bañe ez? Nahi dabenak apunta mezu bat gitxienez beran ixenaz, bale??? Hasarratu baik eta asko kosta baik.
Ah! Eztai enterazazen helbiditan bañe beste adkiziziñoi barri inportante bi akau, eh!! Mikel Osa anfitrio perfektu te lehenguso matxi eta Itsaso kategoixako laune ta kriston neski!!! Ah! Mikelo, (txikiya) Ongi etorri handi bat!!! Ikusten dot tope zatozela bertso eder eta guzti!!!! segi holantxeik!!! Inguratuk eta ingratuk.... teknologixin kontuk, ala ez? dana dala errima elegantik ti!!! Inguratute ba euan! Ingratitudin kontoik ez takiau!!!! Ederra txapi!!! Hau dana zelan kontako netsuen bertsutan ba??
Ondo ondo pasa, nahi bazue pasa, ta ezpazue nahi ez pasa!!!!!

Rosita

Sayatzen

Hara hara hara!!! Honetxen zai nioken, ta azkenin alletu duk hi!! Historiadore guziyak nota hartuko ziteken noski. 2006ko Abenduaren 21a. Gue ttikiya fibra optikuan barrena Gurutzetik kanpoa!!!!

Alletu eta Mikel "ttikiya"
adarra jotzen horrela:
Ni "neskez ingratua" nengola
ezin dut tragatu bela.
Dudatzen neon tekladuaren
fallua dela ez dela.
"Inguratua" nengola baña
neska "ingratua" zela (bis).

Haitzol

2006/12/20

Kronika ttikiya.

2006/12/20
BILBOKO PARRANDAKO BERTSO TXAPELDUNA!!!!!!!

Doinua: sayatu kantatzen.

Bilbon bertsoak entzuten
Bertsolarien irakasle
Ondoren egin genun
Afaltzera laister alde
Afaria atera zigun
Kasi-kasi debalde
Patxarana edan ondoren
sentitzen nintzen alkalde
Haitzol neskez ingratua
Kasi bete zuen balde
Ni beti izango naiz
Beraren ikasle (bis)

Mikel ttikiya

Zaindu?

Doñua, iya esan berrik_e ez to. Izenik jarri eyogun arren, denak dakigu, ezta?. Esti ya hasi da boikota itten, biño bueno, launbatin hainbeste praktikatutakua. Uste nun gue Zibermasterrr boikoteadore horrek ya jarriya izango zula txukun txukun, eskubiko zutabian. Xabier LATAn Habaneran KONPLOTA ez ta txantxa geo... bueno ez, Arnaitz ez ta boikoteatzallia, hoi alperrrrra da.

Bilbon sayua ongi juan tzen.
Afaikua esan nahi nun!
Ta bat kaletik etxeratzeko
fortzatu ber izan genun!
"ondo zaintzea" dio Estik gaur,
ea ba argitzen dugun
geure burua zaintzeaz ai zan
o ZU zaindu ber zattugun. (bis)

P.Tz:: Uxue, badakit gogorra dela onartzia, biño bada garaya. Ez Dorronek ta ez Berraondok eizute erantzungo. Ni de etxo irakurri re itten ez dutelakuan nago. Zoriontzeko: Dorron Santo Tomasetan harrapatuko zu, Donostiyan. Ta Berraondo Zurizako aterpian. Zien por tzien.

P. Tz.: Letra hauen esanaya P-ost D-ata bezela da, biño P-or Tz-ierto esan nahi du. Gue Zibertxokide birtual bati lapurtu yot, copy leftakin jarri du ta.

Haitzol

2006/12/19

Urte berri on!

Pilota eta bertsoaren topagunea: ZiberTXOKOA. Urtarrilerako entrenatzen hasi karrikako frontoia izerdiz bete behar deu ta. Girotzen joateko to gabon bertsua denontzat, Gipuzkoako Pilota Federazioak elkarte guztiei bidalitakoa. Egilea: Oidui U. Berak aitortu didanez laguntza pixkat behar izan omen du, baino... Ongietorria berari ere zibertxokoaren argitara!!

Euskal Pilota ez dadin geldi
garapenetik aparte,
gizonak eta emakumeak
denok hartzen dugu parte,
pilotari ta pilotazale
epaile eta elkarte,
xisteraz, palaz, xarez ta eskuz
jokoa bihurtuz arte,
Urte Berri On guztioi eta
frontoian ikusi arte.

Salam agur! Uaja-uaja.

Joseba

2006/12/17

Bapatean bizkaia

Aitzol SORRYYYYY..... baina buruan"Habanera-kin"nago oraindik............

Kuadrila gexei ixan zan
gu finalean batzea,
malko batzuk uxuri ta
euskaldunatik etxea,
Nahiz ta abila ez izan
pentsa dut animatzea,
atzo bezala zuekin
bertsoz bertsoz gozatzea,
ta zibertsoko honetan
berriz biziberritzea,
haziak lurrean erein
gero uzta jasotzea,
TEACHERS jarraitu horrela
ona da gu elkartzea,
besterik gabe opa dizuet
maitasun handiz zaintzea!!

Esti

2006/12/14

Ni ere bizi naiz

Denbora asko idatzi gabe
espero ez itea poto
beti bezala bizitza bera
ez baitut asmatu loto
baina gaurkoan (atzokoan) behar txiki bat
buru agendan in dut topo
abenduaren hamahirua
gaur ere-hartuko du Topo
besarkada haundi bat zuretzat
zorionak zuri OKOKO.

Eta benetan sinistu denak
nahizta dirudien tongo
Bergaran edo Gasteiz aldean
orain Saio non egongo
batean edo bestean ziur
dagoela oso ondo
gaurkoan ardo goxoarekin
eta tortilatxo onddo
zuretzat ere muxu haundi bat
zorionak BERRAONDO

Bueno, zorionak bioi. Eta besteentzat aspaldiko!!! Irakurtzen jarraitzen
dut, nola ez!!! (Haitzolen mezu batzuk larri irakurtzen baditut ere) Eta ni
ere afarirako prest (agian mezu batekin adierazi beharko da ezta?, ba
biharko).

Uxue

2006/12/01

Bizi naaaa!

Aupa, aupa... nabegetan enabil baiña hemengo barriz, enteraute na, Roxiten modoko sekretarixi eukitxe je,je,je... Ta bertsotan be ezgata aztu! To pare bat
Doiñu: Amets-Maia, "paradisuz-paradisu..."

Zibertxoko aspaldiko
e-mail tartean naiz ito
momentu batez bihurtuko naiz
pixka bat kritiko
Tzolo ze idazkera tipo
barra bi puntu ta kito
kaligrafian gaizki zabiltza
bertsotan polito!

Gaur berriz da ostirala
bukatu da lana hala!
astebetetxo oso bat dut jai
behar den bezala
ta azoka berehala
ta ze azoka petrala
diruak ihes egiten baitit
atera ahala

Horra Bizkaiko txapela
guk plana egin deu bela
bueno Haitzol ta Rosita dabiz
beti(ko) bezela
afaltzera goazela
plana geurea itzela
Ibarrak irabazteko piztu
zazute kandela!

Bueno jente! ondo ondo pasau asteburo luzi hau ta disfrutau! mua,mua

Txikita

Rosita zugana nator

DOÑUA:Aizan Rosita Mañontzi.

Rosita zugana nator
eta jarri zaitez baikor
bertsotarako, kozinarako
egongo da Aitor
Xilber bertsotara dator
Aitor sualdean gogor
bi lekutan ni, egon ninteke
ta egongo naiz hor.

Xilber

ziber-TXOKOA

NIK E NUKE NAHI ZAZPI
HOI EZ DA NAHIKOA
DENENTZAT IREKIA
DA ZIBER-TXOKOA
LEHEN BAGINEN HOGEI
TA GINEN GUSTOA
UZTEN EZ BADEZUTE
HEMEN ARRASTOA
BAZKARIN JANGO ZUTE
SOBRATUTAKOA

Joseba