Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/10/27

Karakola ta baria

Hello everybody!! Hau emoixua zibertxokora sartu orduko!! Duela bi egunetik hona prestauta neukan beatzipuntukoa zintzilikatzeko desiatzen neon ya. Baino hau ez da Tanzania, ta interneta 5$ orduko kobratzen dizkigute gure ostatuan. Ibiliyan-ibiliyan, ordea, zerekin topo eingo ta, ba hara! State library of Western Australia. Hementxe Perth-en bertan, etxetik habanera erdi batera. Hiru pixutako liburutegitzarra, eta interneta doan!!!!! Bua txabal! Pena ordubete bakarrik dela... Alapues, gehio luzatu gabe beatzikoakin uzten zaittuztet (irudi erantsi ta guzti...). Xehetasun gehio izango dezute korreo elektronikoetan, Dorron hor ari baita teklatuari kea ateatzen.



Iepa iepa denori
jada heldu gera.
Karakolak hasi du
bere karrera.
Bareak desafio:
lanik ba ote da?
Karakolak atera
du bere kamera...
Fijatzen bazera
nahi adina aukera,
goazen ba aurrera!
Ez egin atzera!
Gehienez e joango
gera kalera (bis)

Fite artio!!!

Joseph

2007/10/26

Mantxo, baina baziaztink


takla majan desertuan igarotzen ari dira gure karakola eta barea. Arrastaka aspertu eta gamelu bat hartu due desertua gogorra pasatzeko. Jon Maiak ameriketan, eta joanito oiartzabalek lejiyuan baino latzaguak pasatzen ari dira guriak. Gosiak, egarri, mp3-a pila gabe, palan jokatzeko palik gabe, geldo, geldo..geldo...geldo...geldo...geldo........geldo baina baziaztink, errege magoen gisan, baina beti bezala kontra, orienterantz. animo!

to be continued

2007/10/25

Mr Txanklas eta Bertsobody!! Ol rwait!?!

Osteguna da donostiyan. Ta donostiyan da Rekalde. Ta cibertoki bat do Rekalden onduan, Ciber Networld. Ta ni han, bueno hemen.
-Mr Txanklas! Bertsobody! Ol rwait!?!
Igerri nizuen inglesez mahoriz bezin ongi moldatzen tzaztela. Zemouz dijua integraziyo prozesua gañekun?
-Joseba, tintatu al duk ya illia rubiyoz?
-Dorron, jarri al ttuk lentilla urdiñak?

Bueno, txorradak utzita, hemen berriyak daude. Tzolok bi pixu dauzka. Bat betikua, 65 kilo. Ta bestia berriz... Aiako harrira ematen dun hiru gelako pixutzarra! Ta hobena, Oiartzungo Makutso tabernako postetik habanera batea dola!! (Josebak kantatua).
Earra!!
Gaur zelebratuko dugu, Rekalden. Eh Ritxi? Hamaika milla habanerata daudenak izorra dittezela.
-Agus!! Bi beltz. Bereziyak.
Hemenguei, izan untsa.
Hanguei, izan untxi.

Haitzol

Kuadruai kolori emoten!

Aupa Aspaldiko Zibertxokoa!

Ane, Haitzol EGIYA! Hau berriz piztu beharra zagon!!!!
Denporire alpertute gabizena, bañe..Irunen Uxuek zer esanban? kuadruai kolori emoteko asko borrokatubir ixanbenela,ezta? Ba, geupe zibertxokuai barriro bixitxasune emoteko bakotxak bixkat beranetik epinitxe nahiku!
Astero saioz saio gabiz, astero bertso eskoletan, tartin irakasle be bazabize,....
Bueno ba esanak esan; Julen Zelaieta (kolaboratzaile) eta nire partetik agur txiki bat gure abenturero bixantzat:

Doinua: Mañontzi

Agur txiki bat bieri
Dorron eta Josebari,
urte guztia duzue aurretik
ekin bidaiari,
bidai gogoak gidari
goizero irri egunari,
eta noizbehinka idatzi zerbait
zibertxokoari!!

Ia ba mutilak ondo pasa eta alkar zaindu!!
eta bestioi zapaturarte ero domekarte! auskalo, bakotxan faborituk zeintzuk dizen!!!

ESTI GASTEIZTIK!

Despedidie

Kaixo denoi!

Hemen gea aspaldiko partez, bertso sukarrak jota. Lehenguan, Dorronen etxean, Grek amerikarra sukaldari genula, afalostian botatako bertsua da, txukunduta eta potoa disimulatuta.
DOINUA: 9-ko txikia

Orain bota behar det
hauentzat bertsoa,
izan dadin ederra
afalondoa;
gure bikotetxoa
Australia dijoa,
eta amerikarrak
Afrikara soa,
betiko asmoa
betetzera doa
txirringan zangoa
ta libre gogoa,
iparra galdu gabe
billau (h)egoa.

Eskuminak denoi, eta besarkada bat Joseba eta Dorroni. Zibermunduan ikusiko dugu elkar!

Ritxi

2007/10/22

Ongi ibili!!!

Doinua: Mutil koxkor bat...(eskola zaharrekoa ta klasikoak datozkit ba)

Hastera doa gure Joseba
eta Dorron abentura,
ez da makala, munduan barna,
urriatik abuztura!
Ikusi, entzun, bizi, gozatu,
xurgatu...dana barrura.
Inbiri handiz gelditzen gera
ta har zazute ardura:
konta daiteken horixe behintzat
idatzi Zibertxokura.

Beno karakola ta barea, hala izendatuak zaudetela ikusi det ba, ondo ondo ibili!!! Hau inbiria!!!!!! Disfrutau a topeeeeeeee!!!
Zer moduz zabiltzate bestiak e, ondo???? apaldian gure zibertxokua flojo xamar dabil ta pixkat animatu behar degu ba e???? Bata ta bestian bitartez elkarren berri izaten deu, baina hor beti fin zabiltzaten bertsolari profesional horiek eutsi beharko diezue berriz ere gure txoko politt honi. Iepa Iruña aldea, zemouz Gasteiz, ondo Oiartzun, ze gise Beran?????
Azaro aldian diaporama bat izango degula iritsi zait eta ea ba hantxe elkar ikusteko aukera degun. Bitartean ondo segi, han ta hemen igual, bizitzaz disfrutau a tope.
Muxuak denontzat.

Ane

2007/10/19

Bayun garaya, moooteeeel !!!

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

Haitzol

2007/10/16

Experiments

Iepala iepala!!
Esperimentazioen kurtsoa hasi berri degu gurian, bereziki fuerte aurtenguan eta, zibertxokoan argazkiak ta holakoak e sartu omen littezkela ta, imagen batek bertso batzuri lagundu ahalko diotela ta, zibertxokoa felizitazioen txoko bihurtzen ai dala emateu ta, soinuak e sartu omen littezkela ta, ya pena gehio ematia zaila da ta, Dorron ta biok Australiara guazela ta, handik zerbait ingo al deu eo??

"nork ez du egon nahi..." doinuan:


Yussef ta Dorron
goazela, doazela
Bizikletekin
Ezin zen izan bestela
Australiakin
duda bat daukat itzela:
Izango al da
internetean bezela?



Argazkian behintzat
a ze itsaso barea
Gainera uste dut
dala “Ozeano Barea”
Txuri txuria
da hondartzako harea
Ba horraxe doaz
karakola ta barea



Lanikan gabe
utzi ondoren eskola
Ez beraz esan
hoi egiterik eztola
Bizkar gainean
motxila edo oskola
Dorron barea
eta Yussef karakola




“Zerbait ein behar da!!!”
Lengon entzuna Haitzoli
Zibertxokoa
ez dadin azkar itzali
Ta egingo dugu
dagokigunean guri
Sortaldetik jun
ta sartaldetik itzuli


Joseba