Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/01/30

Julenek ere segidilla bota nahi

ba nik ere segidilla
botatzeko gogo pila
zureak irakurrita
nago ezin sinetsita
mozkortu zinetela,..
kulpa nerea zela?
faltan botatzearena
ui ui ui ui ui ze pena!
gixajuak olakotan
penak ustu sagardotan
eta mozkortzen dira
pena horren arira
ta afari data
jarri eta kaka!
nafarroko txapelketa
laister datorkigu eta
lenengo senifinala
da bazkaria bezala
OTSAILAK HOGEITALAU
kasualidadea hau!
nik 3 an daukat baina
hartu nahiean tamaina
eztakit orain zer egin
ongia nagusi dedin
nere barruko dudan
zer egingo dudan
bazkari elegantea
tripa ederki betea
gustora dago bat baina
txapelketa alajaina
hasten dela Etxarrin
eta gauzak neurrin
afaria izan balitz
eskertuko zen aunitz
hola denak etxarrira
eta gero afarira
iaz Leitzan bezela
bukatu ta bela
afaria ta parranda
izango dugu parada
baina bueno bazkaria
bada zuen guraria
saiatuko naiz joaten
ezta zuzena izaten
ola eskakeatzea
txapelketa luzea
izango da ta hargatik
bazkarira neregatik
joango ninteke utzita
txapelketaren txirrinta
hor nere iritzia
milesker pazientzia
izan duzuelako
agur ta eskerrikasko!

julen

Otsailak 24, en segidilla.

Nola ba, ez bota faltan!
falta zen bai lagun bat han
-eta, Julen ze Krixto?!
-Ez al da etorriko?
-Ez zaigu etorri ezta?
Mundu guztia galezka!!
Ez giñen ez ahaztu
dena zendun nahastu!
eta ahaztutzeko pena
edan eta edan dena
kupelak hustu arte
ez genun utzi bate!
ta bukatu mozkortuta
dudik gabe zure kulpa!
luzetxo zain zutik han
etxera beatzitan!
Baña ez lanak in gabe
bada hainbat nobedade
ez da afari data
ze bazkaria da ta
ez berandu eta ez goiz
faxistak esan tzuen noiz
Rosita 'perdone mua'
orain badut damua
Baño Julenek du kulpa
berea nik edan nun ta
Ez nun iada balio
han jartzeko serio.
Ta 24 ta kitto!
ya! entre grito y grito
zeren nun presa pilla
ya! joateko billa
Julen billa alegia
kulpa guztiya beria
beraz ezin fallatu
paperean paratu
Arkumetxo bat grillean
daukazu otsaillean
Oiartzun o Oarson
karrikako Artason
Hantxe gaude den denak zai
ni eta ZEIN GEYO re bai ????????????
hauxe duzu galdera
ZU joango al zera ???????
Eta kontuz ze Ei Ei Ei!!
Galdera dijua denei!!!!
bazkai o bazkaloste
au pa ba al za toz te ?!?
Ei you! ko rre ke te pilla
ke vie ne en se gi di lla...

Haitzol

2007/01/29

biharamun gipuzkoarra bilbotik!

Doinua: 9ko txikia

Kontatukodit julen
atzoko kronika,
han ezautu nituen
esti ta rosita,
azkar ustu genitun
pare bat barrika,
ta orduan hasi zen
bertso ika-mika
zorua bustita
mozkortzen hasita
han zutik jarrita
jarri gendun zita
hogeita lauan joango
gara afarita.

Hortik aurrerakoak
Haitzoli galdetu
ondarrutarrak ere
eziren ixildu
kursaleko zubian
ginen gu aldendu
Be bop-en sartu ezin
ta ezin epeldu
ordua zen heldu
autobusai heldu
baina ezin heldu
parranda mantendu
hortik aurrerakoa
nork jakinen du?

ritxi

2007/01/28

Bertso eguna

iepa! ta aspaldik@k!

Doinua: bederatzikoa

Nahiz donosti aldean
izan zer entzuna
nahiz ta bertso giroa
izan kuttuna
nahiz kursala bihurtu
bertso erresuma
etzen nabarituko
han nere hutsuna.
urteko jarduna
utzi ta...urruna!
jakin nahiko nuna...
kontatu laguna
zer gisa igaro zen
bertso eguna

Ziur izanen zela
nahiko zapalaparta
majiak ere utzi
zuela marka
leitu dut baina hori
nahikoa ez da ta
sagardoak sortuko
zuenez txinparta
etzenuten falta
bertso eta kanta
aukera aparta
ta kezkak aparta
jarriko zenuten ba
afari data?

julen

2007/01/26

3 mosketeroak

Doinua: Ruperrren aurreneko diskoan, Hautsi da Anphora-n, Atxagaren letrekin osatutako bertsoena.

Joseba, Haitzol eta
gero berriz Unai,
denak adarra jotzen
denak ernai-ernai,
baina bertsotarako
badiranez bai gai,
kantatu dezatela
Kursalen ere bai!

Joseba hortxe dabil
rarararararara!
errima xelebreak
bilatu beharra,
ta ez al haiz konturatzen
xelebre bakarra
dala Itsasondoko
katutxo makarra!

Haitzol berriz hor dabil
bere bertxistekin,
nahiko lan badiagu
entenditziakin,
gainera jartzen digu
copy leftarekin
ezin deu konponduta
eskuinarekin!

Unai beti bezala
haseran serio
behingoz bi bertso bota
ditula de-dio,
baina zibertxokoko
arauak hau dio
bazkaltzera joateko
sei falta zaizkio.

ritxi

2007/01/25

Otsailak... hogeita, hogeita...

DOÑUA: Zibertxokokua.

Zitaren kontu horrekin beraz!
Ni ere arduratzen nau!
Hogeitabetzi, ezin du izan
izan bedi hogeitalau.
Bazpare diyot, bakar bakarrik
proposamena da, Kuidau!
Larunbatian, bertso egunin
erabakiko da ta hau.

Ptz (Por TZierto): Hi zibermaster!! Segidillazale habil azkenaldiyan ez?? Berdintzaik 8 kopla o bi zortziko, dena segidan, aupa de dio! Sartu hai Unaik esan diken bertsoa.com-en ta 20minutuko bat ziok. Mezi dik.


Haitzol

2007/01/24

Unairen agurra

Zibertxokokideok
denoi atsaldeon
zuen artean goxo
baietz laister egon!
zibertxoko maitea
begira nun dagon
bixita nahi duenak
orain badaki non
saka dezala bizkor
bertsoa punto com

Zibertxokokideak
dabiltza lanean
bazkaritako zita
finkatze planean
data zuek ipini
nahi dezutenean
baina arren ez jarri
aurten otsailean
hogeitabederatzi
garren egunean!

Unai

2007/01/19

Bertxistia

BertsEguna gañin dugu! Usteut mordoskat juntatuko gala bertan.

Bertantxe erabakiko dugu bertsoplaterak mahai gañian asteburu batian o bertxian jarri.

Iñork dataik proposatu o desproposatu nahi badu, oain da momentua. Bertxela, han erabakiyakin konformatu berko du.

Iñork bertxisteik nahi? Ba tori.

DOÑUA: Zibertxokokua.

Ero bat dabil kalean zehar
ta badu nahiko delitu
hiru barrababil izan ezkero
bate gabe uzten zaitu
nahiz lasai egon, izan kontuan,
hau ez da hemen amaitu
guraizeekin potroak moztu
ta gero kontatzen ditu!
Copyleft: Burdin-gotzon.

Haitzol

2007/01/14

Urte berri on ZIBERTXOKOA!!

Urte berri on denoi
nator atakean.
Haitzolek hasia du
modu xelebrean.
Gallunbo itsusik ezin
utzi apartean
ta eskolara joaten
da trauma betean...
Zein fijatzen ote da
bere paketean?

Oiartzunen jarri zen
skate-an gainean
klaserako puntual
iritsi nahiean.
Galtzak eroi beharrez
belaunen parean
Barakaldora hortxe
jun zan ezinean
gallunbo itxusiak
jarririk soinean.

Ritxi re etorri haiz
mistiko mistiko
zintzilik utziz hiru
bertso antologiko.
Baina ez dedila izan
hiru hoik ta kito.
Hasi hadi pentsatzen
beste hiru ta piko,
ea porroa ez deken
itzaltzen betiko.

"Mundu errealak bi
bestiak bakarra"
Haitzolek bota zigun
lenguan earra!
Atzo ordia etzun pasa
26ko marra
Andoainek jo zion
ederki adarra.
Gazteleku kanpeon!!
RRARRRARRRRARRRRARRA

*PTz: Ari al zerate entrenatzen ziber-TXOKOrako?

**Hurrengoarentzako gai posible bat: Zertan dago zibertxo-bazkaria?
Iritsiko al dira denontzako platerak?

Joseba

2007/01/09

tetuanetik oi(h)artzuna

Porro bat piztu eta eman dit
kalada luze-luzea
ez dek errexa nahasmen honi
azkar buelta ematea,
milata ehun kilometrotan
handitxoa kontrastea
guretzako erraxegi baita
Marokoraino jaistea
ta bitartean goraka doa
nere ahotikan kea.

Mutil gazte ta sasoikua
ezagutu gendun Otman
bisitatzera jun behar gendun
hara baitzuten eraman,
iritsi eta Salam Alecom
eta guk Alecom Salam,
hamalau egun elkarrekin ta
zeukaten guztia eman
Mikel Laboan txorien gisan
egin balezake egan.

Anthony and the Jonsshons entzuten
pasa genuen barrera
oso gogorra egin zitzaigun
agurra ta igoera,
Burgosen jakin genduen denok
Lesakako gertaera,
egunkariei begiratu ta
etorri ginen behera
porroa itzali zaiak eta
Otman hator piztutzera.

Ritxi

2007/01/07

Aladinon herritik bueltan.

Zibertxokoa

Urte berriyaren zazpigarren egunian gaude. Zazpiya da zenbaki majikuena lehenengo hamarretan. Biño dutxa erdiyan kalentadoriak fallatu dit, ta ur hotzak mala ostiyan jarri nau. Bidaiko arropak labadoran sartu ttut, biño ezto jaboyik. Bihar marra itsusidun kantzontzillukin jon berko da lanea. Realak 2-1 irabazi omen du. Mundu errealak bi, bestiak bat.

Doñua: Zuen eskubita dakazuten, Doñuak sekziyoko "doñua". Hor zapaldu ta "play this file" eman.

Bazen herri bat, zoragarria
beste bat zuna gañean
Bazen mutil bat, mutil koxkor bat
gizon egin zen heiñean,
behetik gora, bizitza billa
joan zena eziñean,
baña ez dakit, nola arrayo
amaitzen dun ipuiñean. (bis)

Gure ipuiñen pertsonajeak
Haitzol, Joseba ta Ixi
Pentsa zazute, Sultan gorena
Zein izango eta... Ritxi.
Baña liburuk nahi baño lehen
egiten zaizkigu itxi
ta bi munduak ezberdintzera
ezin ba ondo iritsi! (bis)

Ez, bi munduak, bi mundu dira,
ezin hori disimula
Aladinoren kodairen harta
zuzendu genun brujula
Berriro hemen, ta desioak
betetzen ez zaizkigula.
Konturatu naiz, realak berriz
bi bat irabazi dula. (bis)

Holaxe ba, 2007yan 7 majikuan sinesten jarraitzen duten asko ezagutu ttugu Aladinon herriyan, ta nei realak partidon bat galtzia bate gaizki elegokela etorri zait bihotzera.

Eutsi Estitxu. Aupa Maialen.

Haitzol