Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/03/31

Koplen buelta bertsotan

Aspaldiko zorra nakan Haitzol ta Josebakin, iñoiz berandu ez dela ta... to bi bertxo!

DOÑUA: Zibertxokokua.

Aspalditikan nago zorretan
Joseba ta Haitzolekin
Zibertxokoko bazkari hartan
izan zuten detallikin
gui kopla bana bota ziguten
krixtoren intentziyukin
bene benetan eskerrikasko
besarkada on batekin. (bis)

Liburu bat e izan genuen
bertxo ta koplaz josita
Kantatzen denak hasi giñela
liburuak irekita
orduan hasi zigun Mikeltxo
kantatzen a lo Lolita
emoziyuaz jota zegola
zuen ondun ikusita. (bis)

Ttiki.

2007/03/28

Urte askuan Txikita

Eeeeup! Lurretik eta lurpetik atea gea noski, ezta? Edo sartzeko beldurrez? Eh Txikita?

DOÑUA: Elizondoko finaleko lehen bertsua. Www.bertsoa.com -en entzungarri dakazuena. Erikak agurrean erabillitakua, "alegiya".

Gaur ispilluan begiya
azala leun den iya
zeren deboraz ezin litteke
iñoiz bate fiya
zimurra da ageriya
ezin ukatu egiya
pozik egon ber tzenuke netzat
eta ez seriya
zaren gisa etorriya
hori bada jatorriya
aklaratuko ote naiz behingoz
Irriz alegiya.

Haitzol

2007/03/27

Erdi(z) bizirik

Doinua: Ai gure antzinako...

Elizondon lengoan
denak nor baino nor
aitu ziren gogor.
Bertsoegarri behintzat ez
zen gerauko inor?
Suelto ibili ziren
betizu ta behor.
Julen ere ze suelto
bixi bezain moxkor,
ez da oroitzen kafe bat
neri didala zor (bis).

Ez ez inor ez al zen
gerauko egarri
kantu ta zintzarri
Nahiko bulla ein genun
eztarriz eztarri
Ondarrutarren kantek
denak erakarri
Zibertxoko diztira
ongi zen igarri
Iturriagak asmau zun
ze mahaietan jarri!

Eta gero kalera
taberna eta bar
hogei bat zanpantzar
baten bat ibili zen
desbiatu samar
Unai zuk ez al zenun
etxera jun behar?
Ikuiluko bidea
ahazturik erabat
ibili ote hintzen
adarrikan adar?


Nahiz ta orain pentsatu
nuela hobea
Lurreko potea...
Batzuna bai sasoia
eta umorea!
Batzuk Lurrera ta nik
etxera bidea
hartu nuen desio
gutxikin ordea.
Halere ez nun asko
gozatu ohea.

Zortzi terdi aldera
jaiki hala hola
ta Rositak, hola!
Amaia ta Andoniñez
gosaltzen zegola
Saioa ez genuen
ikusi inola
Ta Beran jan genitun
hiru gazta bola
Bukatzeko Irunen
txakurren kontrola


Argi dao ez daola Sulawesira joan beharrik!!! Inkreible 24 ordu eskasek, bueno ez, 23, zenbat ematen duten. Gora Baztan! Ta Baztango bazterrak! Ta ez pikatu bortzirikoak... Ta Rosita, apuntatu ya nere izena hurrengo urteko finaleako ta afariako ta geokotako... Bueno, lasai, gehiegi berotu gabe! Ala pues!! Zaindu maite duzuen hori!! Ta gorroto duzuen hori ere bai..

Joseba

2007/03/21

zapaturako zitxi

aupa ekipo!
hamen du popurri txiki bat: zapaturako ordu eta kinieli.

doñu: bos propia akazuenok Nekanena. Eztakazuenok, puntu jarteko ibiltxen dana (andaluzana ez).

Finala heldu zaigu
berehala ti-ta
asteburu honetan
Baztanei bisita
bost t´erdietan dago
ordua jarrita
baina kafea hartzeko
lau t´erditan zita.

Batzuen kiniela ta,
besteen txapela
Julen hor agertu da
garaile bezela
Haitzolek bistan dauka
segurola dela
Erika txapelduna
da nire kiniela

Bigarren puntu erdira
hortxe hortxe Julen
Silveirak esango du
"Nola ni hirugarren?"
beste lau postuk argi
ez ditudan arren
Julenekin bat nator
Bittorio azken

Haitzolek banan-banan
apostua_egina du
denontzat ordagoa
ta bera hor salbu
barra-bertso gehien zuk
dudaik ez daukagu
baietz jende artean
lelen zu zeu galdu!

bueno, ba hoixe, zapatun 4.30ak 4.45etan Lurreko onduko tabernan (kortaxari ero). Nahi bazue gauzak ariñaua laga hostalin ez ta pasan urteku.Aurten "saskaitz"-ea tokaten da. Amaiak taki numeru. Elixin ondoko kaletik sartu eta eskumata.
ala, hantxe ikusikoa!!!! Haitzol, hori kinielioi fallateko probabilidade gitxi raz, eh? Igual ni bañe, afaldu te lota jungo na!!!!
Gabon

Rosita

2007/03/15

www.halabedi.org

Ohitura onak hartzen ai al tzazte??
Ba ez utzi. www.halabedi.org jon hiru bat artikulo behera ta irakurri ta ENTZUN (Bi aldiz klikakatu) HAUDIA, bere txikitasunean. Eskerrikasko cd-a uztegatik Rosita, beitu non bukatu dun.

Haitzol

2007/03/14

Ne kiniela partikularra

Arratsaldeon! Ibarrekolandan noz, iñorrei interesatzen bazaio. Ne estiluari fin, ebaluaketa billera lautan zelakun etorri ta seitan izaki. Eskerrak txoko hau don, bi ordu asko dia ta kafe bat hartzeko.

- Aupa Ane!! Elizondora alletu aurretik ongietorriya jasota guaz! Hoi da konfiantza ematia hoi! Etxeondora guazela dirui!

- Ta hi...Ongi ai yaz Julen!! Biño ez tit uste oso errealista dukenik. Nik behintzat beste kiniela erabat ezberdiña in diat. Lepua jokatzeko mouko hoitakua. Iya ze iruitzen tzaizuten!

DOÑUA: Gure bazkariko koplena, Hiru-Truku edo Karidadeko Bentana den etzait argi geatu oaindik. Nola nahi re negritaz dona bis-a itteko da.

Nere kiniela hara, finalistena
Elizondo aldean gogo ta sena
zein ote da zuetan lehen-lehena?

Finalista denetan finalistena
bertsotarako soillik ez dauka sena
barrikara hurbiltzen, Xilber lehena!

San Miguel -sin- batekin, noren gutizi?
saltoka hasiko da, ta bizi bizi
Lur-a uzten seguru, Mikel lehenbizi!

Ta Ane gonbidatzen, ez hasi arren!
eztakizu ta denak, zenbat geraden
hobe aldegitea, eta lehenbailehen!

Aspaldian luzatu egin du soka
plazandretua arront neska dago ta
baietz lehenengo kopla, Amaiak bota.

Joseba versus Esti, beretsu dabiltz
juxtu bi kopla edo, juxtuan bi hitz,
kinielan bat edo bi, edo ta exis.

Infernura hau lehen, ta badut kezka
praileak ditu eta, lanez gañezka
egun hortan Ondarrun, mezarik ezta.

Doñu batek buruan, jotzen dio fin
beatzikoaz gain ez, besterik jakin,
lehen potoa baietz Jone zuk egin.

Hango berotasuna, hango orroa
tripan urduritasun ta zomorroa
Amagoiarena da, le(he)n zigarroa.

Buffa jantzi oraintxe, touareg-en gisa
eta buffa erantzi, el frío atiza!
Ainhoak lehendabizi, bere_estriptisa.

Itxaso kantuan fin, Nekane gero!
ezetz desafinatzen, zuek lehenengo
kantuan ni zuekin hasi ezkero!

Hau ziur ta seguru, ta ez da pena!
lehen izan zen eta, izango dena:
Rosita oheratzen baietz azkena!

Ptz1: Ritxi, Joseff, Xabi, Mikel... dexpixtatuta o via mobil abisatu zutela pentsatu ber dut?
Ptz2: Zibermaster! Gaur denbua nin koplak idazteko ta Word-en idatzi dizkit. Ta kopiatzekun gauza arraruak in tzizkiak. Konpontzeik bai?

Haitzol

2007/03/13

Denok Elizondora!!!

DOÑUA: Apalategi & Co.

Hogehitalauan larunbatakin
bagoazela, ta nora?
Nafarroako finala degu
Julen hantxe egongo da!
Kinieletan lehena omen,
giroa badoa gora!
Earki pasa nahi badezute
ZATOZTE ELIZONDORA!

Gure Josebak aurreko baten
agindu zidan bezala,
bota det hara Elizondotik
zuentzat agur ofiziala.
Ohitturarikan ez dunarentzat
ez da esfortzu makala.
Zibertxokoko bertso bilduma
irabazia dut, ala?

Dagoeneko bagea kuadrilatxoa ta ea ba falta zeatenak e animatzen zeaten. Rosit eta Amaia hortxe ditugu antolatzaile fin (neskak, zeoze behar izan ezkeo bakizue). Beno ba, 24rako egina deu zita. Bitartean bizitzaz gozau.

Ayooooooo...

Ane

2007/03/11

Julenen kiniela

Nire Kiniela

Doinua: Konpostelako erromesarena

Ba horra nere kiniela:
Desenpatea lagun
Seirehun ta hogeirekin
Ni neroni txapeldun

Eta bigarren Silbeira
Ezin hartuz tamaina
Negarrez, silbeira denik
Eztu emanen baina

Hartu nion kariñoa,
Hartu nion gustua,
Baina...Barberenarentzat
Hirugarren lekua

Laugarren Olaetxea
Ta gustora gainera
Norbaitek egin behar du
Ihazko postu bera

Behar denean ozen ta
Behar denean xuabe
Epaimahia liluratu
Ta bosgarren Etxabe

Berdintasunan legea
aipatzen da jo ta ke,
beraz seigarren Erika
Etxabekin enpate

Zazpigarrena "Luze"-ri
Diot eman beharra
Len finala izateko
Ezta hain postu txarra

Eta zortzigarren Bittor
Gogorra da, badakit
"Helduak" ibili behar du
"umetxoen" atzetik

etzaionari gustatu
nere hautu "umila"
errespetu osoz baina...,
IZORRATU DADILA!

Julen

naparruko finala

Eneeeee!!!! Ya baakiau zeintzuk ixango rizen aurtengo 8 finalilstak gure Naparru matxin:
Iñigo Olaetxea
Joxe Juan Zubieta "Etxabe"
Xabier Silveira
Erika Lagomaaaaaaaaaaa!!!!!!
Julen Zelaietaaaaaaaaaa!!!!!!
Jon Barberena
Miel Mari Elosegi "Luze"
Bittor Elizagoien

gai-jartzaile: Alaitz Rekondo

Ikusentzule: Amaia Errasti, Jone Arraras, Andoniñe Zubikarai, Amagoia Beitia, Ane Kuesta, Itsaso Etxeberri, Nekane Elu, Ainhoa Aranburu, Esti Alberdi, Haitzol Olaiz, Aitor Etxebeste, Joseba Aizpurua,Rosita Anakabe etaaaaaaaaaa............................................ zein gexa apuntaten da????? Ahal bazue eguasteneako abisa, bale? Eguastenin dakau zitxi Naparruko lehendakaxaz eta enkargu enbitsau!!!Baakiau pare bat aste falta rizena eta bixitxik sorpresa asko emon leikena, bañeeeeee......

doñu: Tapiana:"Konpostelan erromes" Bizkaitxarrana bertso eguneku

Modak alboan utzita
hau ez ta segidilla
kopla luzean hor gatoz
ikusentzule bila

Trolarololalolalo, trolarololalolalo...........

Zoriondu behar dugu
gure Ibon Zaldua
bertsotan behintzat ez zabiz
mutiko hain galdua

Trola......

kuriosak dute beti lez
halabedi klikatu
baina aklarabez edo
ez dute ezer aurrautu

Trola .......

Gaur Berriozarren zegoen
bertsotarako garra
Julio ez pasatzea da
gure pena bakarra

Trola.......

Lurreko final handian
zortzi hoien nibela
pentsatu ta preparatu
ezazue kiniela

Trola........

Izena ematerakoan
duzue hiru aukera
afaria, lua eta
finaleko sarrera

Trola.....

Orduan argi eskatu
zuek nahi duzuena
guk egingo dugu eta
gure eskutan dagoena

Trola.......

Orain formal formal goaz
gu lo lo egitera
bihar Somportera goaz
izerdia botatzeraaaaaaa!!!!!!

Trola.......

Gabooooonnnnnnnn!!!!!!

Amaia eta Rosita

2007/03/09

Bazkariko argazkiak


Hara argazki bat. Gue txokuai kolore pixka bat emateko.
Arnaitz

2007/03/07

kuriosoentzat

Ohitura onak hola hartzen dia: www.halabedi.org

Haitzol

2007/03/06

Zaldunari

Urte bete aurretik nabillek zaldun!! Ta bakik, urtebetian asko ikasi littekek. Ez bahekiken e... portsekaso:

DOÑUA: Apalategi & Co.

Hara zalduna! Eta gañera
zaldi gañin galopean!
Hiru ideia, idatzirikan
ez dira ez bapatean.
Nahiz asko dagon Zaldun jaun hori
jakin kantatzen hastean:
garrantzitsuna egoten dela
lerro ta lerro artean.

Haitzol

2007/03/05

URTE ASKOTAKO IBON!!!!!!!!!!

gure Ibontxu Donostiarrak
debutatu zuen artez!!
baiña iñorri etzigun esan
bere urte mugaz batez
zuek lasai! ni hemen naiz eta,
txibatzeko bere partez;
jaio zenetik omen darama(bis)
Martxok bin urteak betez

hanka batean hogei urte eta
hamaika berriz bestean
halaxen kontatu zidan berak
aurrekoan bapatean
suma egin nun derrepentean
erabat dudaz betean
ez du ematen hoi denen jabe(bis)
denik aurrez ikustean!!!

gure Ibon hau tipo leiala
hori behintzat dugu egi
fisikoki beitzen bayou berriz
alaitzen du eozin begi
bertso txiki hontan ezin esan
beataz gauza gehiegi
URTE ASKOAN, ZORIONAK ta(bis)
horrela izaten segi

Aloña

Moda berriei segika...

DOÑUA: Segidilla.

Segidilla bota nahi dut
ta gaña errima gabe
ta Esti-n estiluan
ko-pla ba-ño mo-tza-go.

Ejem! Ez dut oaindik ulertzen zertik hasten den segidillan lau linea idazteko, biño bueno... graziya itten didala onartu berra dakat. En fin, ta hoi moda gutxi bazen, oain Iruñaldetik moda berriya. En fin, moda moda denetik norbattek jarraitzeko izango da ta...

DOÑUA: Juanito-na.

Bazkarian indarra
hartu zuten hauek
geroztikan bertsotan
potente dabiltza
Baña guk ezin dugu
ya holakoik egin
falta dugu hortako
beharrezko dena
moztu bait zeniguten
denei koplaz kopla.

Hortan bai, lepo ta buru mozte hortan aleiya, Estiri arrazoya ,ez nao hain haserre ta. Pixkat bakarra. Bueno ez, bastante.

Inbidiyik ez dakanak ez daki asteburuan ze in dudan, edo dugun, eh Joseff?

Haitzol

2007/03/02

Gasteizerantz!!!

Aupa,aupaa!
Luzi jungatzule? Niri bapez! Asti primeran, ondo, on
estarrixe ta horreaz bat datozen kontuk fatal!! Bañe
edarto demasin! Gustaatzue koplak edo hirukuk... edo dana
dalakuk! Geuk ederto baten pasa gendun behintzat! Ya
asteburu hamen da ta plan baik hauxe ra... kebaaa! zelanik
gu planik baik? Oingun ordutegixan ipintxen dau RELAX
(batzuk eztai eingoraben, igual pira horra!) nik neuk kasu
eingot!, ikasle fiñe na ta!ja,ja,jaj,ja! Gu baguz zapatun
Julen animatea, aupa Julen! zu barik ez dago finalik!!!!!
Eztai nox hartukozun emeille, baiñe Goizueta baguz. Beraz,
baakixu Graham Bellek inbentaban telefono fiju ta erabiltxi
besteik ezta enterateko! Nahibazu detxu, bitxartin ondo
bixi! Bueno ekipo ondo pasa asteburu te formal Que ya es
hora!!!

Doiñu: "Xarmangarria zira"

Atzo bertso eskolan
ibili jo ta su
zera esango dizut
ta adi egon aizu
itzela hartu gendun
danok konpromizu
esan zigun rimatu
gabe kanta zazu

Beraz hola aritu
giñen danok pozik
barre ta algara asko
behintzat egin gendun
ta moda berri hauxe
da alternatibu
ia zibertxokoa
holan pizten dogun

Lanerako gogoik ez
ta hau da berriketa
nahi baduzue jarri
edo ez arreta
zerbait egin behar ta
asper nago eta
gustoko izan al da
gaurko ariketa?

Bueno hoixe ia rima baiko bertsuk pe irakurten douen, Itzela
da!!!! Trankil Haitzol haserretu barik ehhh!

Txikita

Iñor librara??

Baixakuuuuuu....jente zelaik?? niri egixe esan, asti luze jun gazta baiñe bueno....segidilla txiki bat botakot klasea jun aurretik, ze...Iruña aldetik.. edarra abile anbienti!!

Kalean uso etxean otso
Joder! pareja de bertso,
iñor libratu ahal da
sartu eta begira.
Hasi zarete bertsotan
ta utzi nauzue kolokan,
hori da etorriya
a ze kopla jariya.
Beno ta aste buruan
ze plan daukagu oinguan,
elurra-bizikleta
edota txapelketa.
Ni animatzen naiz hara
plana parranda ez bada,
galdera irekia
uzten dizuet ia....

Baa...ia, ia zerrek urteten daben..benga, klaserutz nu. Animo eta GOGOR faltagatzuen orduai!!
eta zuk Julen, gaur ondo pasa txokolatadan eta txapelketan EGURRE danai, e?? Aupa hi!!!!

Esti