Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/11/30

Boikot tenisari

Ieeeuuup danoi! Bazala garaia internetian sartzeko-re... ta ze zaparrada!!
Kostatu zait beti bezela malkuak lehortzea holako bertsoak eskeinita gero.
Diooosss!!!!! (A lo Muñoz) Onenak zeate!!! Ta geo tenixpartida gora ta tenixpartida bera... Hauxe ne proposamena:

Doinua "Begira nago jarria beraz"

Azkenaldian zibertxokoa
ez dago sorpresa faltan
Tenis partida irabazteko
bata bestekin borrokan
Antolatzaile ni omen naiz ta
hori jartzen dut kolokan
Aspaldian nengon lotan (Bis)
Nahiz tenisean aritu naizen
Gasteiz aldean askotan
hobe ez al da tenisa utzi ta
jolas dezagun txokotan!!

Nahi bada eskuz jolas gaitezke
edo bestela a pala
banaka edo baita binaka
erabaki bada hala
Eliminatzen denak bertso bat
bota behar du berehala
Neurria nahi dun bezala (bis)
Orain jendean beharra dugu
hoi izaten da normala
Jendea aspaldi ixilik dago
non da Iñaki Apala?

Joseba

bizi gara!!!

Bai bai, Bizkaia aldarrien Aurkene bere bizirik dabil.
Eurten behar gitxi ta internetera bere lantzean behin baño enabil. Hori bai, pare bat bertso dekotez zorionan kontue zala ta asike aupa, hor doaz; lelengoa nire urtegunetako bertsoen erantzuna ta bestea Andoaingo nire morroxkoantzat.

Hogeita danak, danak nireak
bizi izandako urteak
azkar dihoaz udak neguak
udaberri ta udazkenak
atzera aditzu, bizitakoak
benetan galdu ezinak
datozenak be ongi etorri
biziko ditugu denak

Ai ama zer da begi ondoan
dadukazun ximurdura
argi ikusten da urteak zuri
pasau dizuten faktura
gaurko egunez hogeitazortzi
ai Jox zelau kalentura
zorionak hi ta mantenduzak
orain arteko frexkura

Ta gaurkoz nehikoa, hurrungoan geitxuau, hori bai, afarireko ni bere puntetan naz. Pa.

Aurkene

Geo ta geyo

DOÑUA: "XAMOAK" Oiartzungo Gaztetxulon agurrian erabillitakua, laixter eskubiko zutabian eukiko zutena.

Gutxi giñela, esaten tzenun
zeunden jende geyoren zai!
Rosita, honek denbora ber du
eta egon tzatte lasai
beitu gaur ere, beste bat dugu
ez al genuen hori nahi?
Lehen Zelaieta bazetorkigun
ta orain julen ere bai.

Hasi ba kontatzen!! Rekojepelotas, tenisti, bertsolaxe, Rosita, Haitzol, Julen eta Zelaieta. Ya zazpi behintzat bagea!! Hau forma hartzen ai da!! Ta atzo, Tzolok esan tzian igual etorko zela. Zortzi!!!

P.D: Larunbatin, 6.30tan: SULAWESI BIZIKLETAN diaporama Donostiko Argazkigintza Elkartian. Arroz soroen berdia ta odolaren gorriya, den dena bizikletan gañetik.

Haitzol

2006/11/29

erantzunik ez dela eta...

Denbora aintzinera
dijoa ta tira
erantzunaren eske
denak erretira
alperkeri galanta
dagola argi da
ezta zertan erantzun
bertsoen neurrira
prosazko erantzunak
ere onartzsen dira

julen

2006/11/28

hauxe ra mezo piluuuu!!!

doñu: nik enuen nahi 8

Ene, ene! hauxe ra!
Hau da arrakasta!
bertsonauta maiteok
nun dozue kasta?
Zuek trankil hartu,
behatzik ez gasta
Afaria ere
etxekoa dasta
Señaleren bat emon
oye; ya os basta!!!!!

Ala, nahi dabenak entendiu, entendiuko rau!!! usten dot horra afatxa lau iñuzente jun bikoazela: tenisti, bertsolaxe, recoge-pelotasa ta jueza!!!!! Señaleik ez tabena emoten... ez tator!!

Nun ote dabiltza ba
sasoi batekoak,
Bizkaia aldeko ta
Gipuzkoakoak?
Lo sakona hartu du
gure ekipoak
Ala erreumak jota
daude gizajoak?
ea uzten duzuen
zuen arrastoak!!!

Rosita

2006/11/27

Bertsuak deskargatzeko

Noizian behin, bateze gue Haitzolek materiala pastin, bertso batzuk deskargatzeko jartzen saiatuko ga. Oainguan lengo maiatzan hamabiyan Errekalden gue Xilberrek bertso saio batin parte hartu zula ta sayo hartako agurrak jarriko ttugu eskubiko barran.

Orriya kargatzen denin, bian Play ta Download botoyak azaltzen dia. Bitatik nahi zutena in.

On daizutela

Segunduak segundu?

Aste berri on!!! Euskal Herri aktibo hontan ez da bate errexa asteburuko dozenaka plan posiblin artin aukeratzia. Oaingun asmatu nun ordia! Ikuskizunik ikusgarrina. Zibertxokide baten pedal gañeko apustua.

Oaindik etzakiyeu zer, biño han izan giñuanei zerbatt demostratuiguken. Nik ne buruai galdera pare bat in tzizkat (Nahi battuk erantzun).

Zorionak!! Earra izan huan!!!

Doñua: Laixter jeixteko moduan jarriko dizuedan bat.

Denbora beti aurrera doa
Ez da hoi gure ezbaia.
Minutu eta segundu kontuk
Ez dira ez gaurko gaia.
Unaik ordea ahalik lasterren
zanpa nahi metako raia.
Zein ote dugu segundu hoien
balio ta esanahia? (bis).

Burua fuerte, biyotza bero
ta bi hankak plako plako
Engrasatuak, kate, frenoak.
Ta irteera a plato.
Etapa hura, izan ote zen
beste zeozerren kalko?
Zergatik dittu minutu batek
Unai, hirurogei malko? (bis).

PD: Zikomo kuanbiri Unai, iñ huanak hietzat ta gañekuntzat baliyo dik eta.

PD: Rosita, usteut Joseban urtebetetze datakin nahastu in giñala, ez iruitzen? Nik sentsaziyo hoi dakat.

PD: Afaya dela ta: Nik gayak jarri, Julenek kantatu, ta Rositak txalo jo! Guetto Marroqui plazako soziedadin???

Haitzol

2006/11/17

zoixonak!!!!

Aupa ekipo!!! baeixaku be alla ra ta... animo!!!
doñu: sasoi baten, txapelketa bueltan Josebak eta Haitzolek sarri kantaten bena, pentsaten dot Igor Elortzan Donostiko azken agurre???? buruz nabil eta ideaik pez!!! dana dala:

Gaur ere badugu bat
zoriontzeko aukera
umore bereziko,
autentikoa bera
phoskitosen fans-a ta
pamplonika le va
antolatuko omen du
txoko hontako afera ( ala afaria???)
phoskitosen fans-a ta
pamplonika le va!!!
Disfruta ta muxu bat
ZORIONAK JOSEBA!!!!

Ondo ondo pasa, zelebra ahal dozunik hobetuen eta alla kuidaus!!!! Iruñan panplonika 50 gramo bara be, beti eukikozu!!!! mua , mua

Rosita

Joseba, joseba...

Hementxe gaudek, Ritxi Rikardo ta Tzolo tzolifus. IES Elorrietako irakasle gelan gaudek. Denbua aurrea omen tziak... pentsa ya urtarrillai beira gaudekela txoko hontan.

Etzekiyeu zenbatian behin sartzen yazen, biño gaur sartuko yazela bai. To:

Doñua: Maialenen "Nik enuen nahi zortzi..."

Urte bat geyago ya
Toma! Otra losa!
Ez jornada konpletoik,
Ez etxe, ez moza.
Nola zoriondu hi,
Nola hartu poza?
Gaña ez omen hator
aurten Marruekosa.
Hasi gattuk zulatzen.
Oparitan: Fosa.

Azalduko yaz geo
zazpi bertsorekin.
Denak punta zorrotzak
hitz guziyak erpiñ.
Hire bertsuk ez dittuk
erosten Eroskin.
Baña gozatu ohi yeu,
nahiz igual ez jakin,
askoze geyo hire
laguntasunakin.

Urte askuan, txapela kaskuan. Ta apuntatzen hasi afari antolaketako komisiyuk: Zibertxo abestuak, afalondorengo bapateko sayua, doñu cd-en ekoizpena, Chef-gourmet-pintxeak, ... Momentuz ideak dia, baino urtarrilla aldin...

Ritxi ta Haitzol.

Beste errestua

hilabete batzun bueltan, gaur du guk Iruñean gauden nomadok gure eztarriak arintzeko aukera eta zita. Bueno ba, hasi gaitezen berotzen, apari kontuak eta aprobetxatuta.

Doinua: 9 puntuko motza (ez dut besterik ikasi joandeneko urte hontan)

Kodigo arraroak
idazten hasita
helbiden laster marka
dao itxita
pilota beharrean
tenisai bixita
ace-a zer ote da?
set-a: ezarrita
afaria tita
ez dao jarrita
goazen apika
nor gan eztakit ta
egin dezagun topa
jartzagun zita

Ongi bizi

Jone

2006/11/16

duce-egalité

Federerrek ace-a ta
Nadal ze erresto!
Partidua fifteen-o (ou)
dago dagoeneko
gourmeta eta Moyá
isilik antzeko
adorerik ez al da
boleaz sartzeko
Datarena adostu
beharko hasteko!

Tenista, bertsolaia
hor gogor dabiltza
recoge-pelotasak
hartuko du hitza.
Urtarril aldean
naxa nik balitza
Agenda okupatuta
nahikotxo gabiltza.
Mutu ta izkutuak
zaitezte orain mintza!

Ah! zuen mezuk irakurteko... beixak pe alavirulé gelditzen di!!! Ia zeoze asmate zuen!! Julen, prisi sartuatzu afaxe etxeko,ala? Ondion honek danok entera arte, aklara arte, eta ... apunta arte.... joko rabe....!!!!!
Ia hor ez arpeirik, ez bozik eta ez letraik ez totsuauenak ezautzen!!!!
Animo, espabila!!!!

Rosita

Errestua

iep!

doinua:iparragirre abila dela

Neregatik bai, benetan ona
iruditzen zait ideia
lagun artean bapo afaldu
ta ondoren bertso-lehia
larunbatean bada
nere agenda hara:
afarirako libre ia:
hogeitabortza, abenduak bi,
bedetzi do hamaseia

ortziraletan begiratu ta
hor ia zailxeago,... ospa!
baina gogorik baldin badago
ezin digu egin ospa
agendari begira
hamaika tira bira
bi data ta,... ozta ozta!:
azaroaren hogeitalau ta
abenduak hamabosta

ongi segi!!

p.d: i aitzol berriz ere saiatu nauk "responder a todos" emanta baina zure emaila bakarrik azaltzen da. horregatik iritsiko zaizu zuri,...orain badakizu ze egin behar duzun ez? barkatu eragozpenak! a! ta igande hontan, 19an "kontzejupean" oiartzunen, GR8ko finala dago, goizeko 11tan gelditu gara, seguraski 12tan edo izanen da

Julen

Ace?!?

Ke kabron!! Ni re bai esan, ta yasta! Ta gaña agenda okupatua dakakela ta fetxa jartzeko. Ez, ez, ez. Sakeko bola ikusi duk, biño ikuttu re in gabe pasa zaik. Fetxak botzen denak hasi ber yeu, ta hortaz aparte, zibertxokoko afari ofizialian zea ber yeu...

DOÑUA: MAIALEN LUJAMBION "Nik enuen nahi zortzi, nik enuen nahi bat".

Julen afaltzera bai,
(hoi diju a misa)
baña gehiago nahi dut
oraingotik xixa.
Apuntatzen al tzera
bertsolari gisa?
Gogorarazten dizut
hau degu tenisa
bola ezpazu ikutzen
ne lehengo ACE-a.

Beste denei, dale! Al-reves badare.

P.D.: Estitxu?? Apuntatzen al ñaz? (Erdi-naparrak siñatua).

Haitzol

2006/11/14

iep!

iep!

afarin kontu batek
piztu dit arreta
txokotik irteteko
plan ona da , ezta?
apuntatu bat gehigo:
julen zelaieta
jarri lenbailen fetxa
ezta berriketa
agenda okupatu
xamarra dut eta

ongi segi!

julen

Zer, non, zeñek, nola?

-Ooout!! Tenis partidua hasi da! Zibertxokoko AFARI OFIZIALA eskaka ai da jendia. Pelota bakoitzan tellatuan do. Sakatzea niju.

DOÑUA: Bateze Maitentzat: Bertsolari aldizkariak bere enegarren alearekin ateratako KDko 52. doñua Maialen Lujambioren ahotik. SAGUTXO BATZUEKIN. ("Nik enuen nahi zortzi...").

Sakea latza izaki,
eta nik ingo det
Punto, juego, partido
ta suertikin set,
Joseba antolatzaile
eta Xilber Gourmet
Lixto, izendatuak
ya uzten zattuztet
Ah! "Ni re bai!" esan du
Estitxu_Eizagirrek!!

Haitzol

2006/11/07

Urte askuan, kaskua kaskuan

Z.S.S.B.-ri: Zibertxokoko Segidillen Sekzioko Buruari alegia (Earra Joseba!).

Hau re Igor Elortzan doñu hortan kantatzeko omen da.

Eskubi hanka, ezkerrerantza
ezkerrekoa goratu
Ezker eskuaz ongi helduta
resina pixka bat hartu
Ene! Oso zaude altu!
Aukera ona, aupa Tu!
Segidillen burua zera ta
segidilla bat kantatu.
Kontuz, Joseba nazkatu!
Zergatik ez rapeatu?
Nahi zun doñuan, baña lenbailen
txoko honta rapelatu. (bis)

Aupa Aurkene!! Nahikua neska! Euskaltzaindia biño okerro zazte! Beti letra alu batei beira. Ke si Zazpi A, ke si zazpi B... Edo bueno, zue kasuan, hogeitazazpi C? Urte askuan, kaskua kaskuan.

Haitzol

2006/11/06

Zorionak Tzolus

Bueno ba ni re Klandestinun doñu honekin animatu nak gue Haitzol zarrai zorionak emateko

Josebak arratsaldea libre
hori duk hori suertea
baina Haitzolenarekin baduk
oraindik nahiko tartea
Ez bait duk gauza tristea
astea hola hastea
autopistan eskibatuaz
kamioi bat ta bestea
Oiartzuna iristea
eta bertan entzutea
protekzioko etxea tokatu
zaik, Zorionak gaztea.

Ta depaso Aurkeneire zorionak izautzeko plazerrik ez badute.

Arnaitz

Karakola ta baria

Guturn Aurrekoa: Uzkudun! Lan ona. Erantzuna hurrenguan. Zerbatte inportantia(gua?) zakat eta esateko. Esateko biño, lau haizetara OZEN KANTATU BEHARREKUA!!!

Gutuna: Kandelak pixtu ttuzutenai:

DOÑUA: Ne herrikide Jon Martinei entzundakua "Kulturismoko trofeo on bat..."
Bestela bis-etatik ierriko zute.

Zazpit'erdiyak ta arrastaka
kulpalble belaun parea
eguerdirarte sentitzen nintzen
arrastan doan BAREA
baña egunak, bazeukan gaurkun
sorpresatxo bat gordea
espero azalorea
eta askozaz hobea!! (BIS)
Yada ez nauzu, baba-arrastan
dijoan etxe gabea.
Ya ez naiz bare, KARAKOLA naiz,
sinistu, bado aldea!!! (BIS)

Denak ulertu zutela badakit. Biño bazpare horra KOPLA txar batian laburtua kandelak pixtu ttuzuten guztiyantzat.

KANDELEK NONBAIT BAZUTEN SURIK
ETA BAZEUKATEN KEA
MUEBLE BATZUK BEHARRIAN NAGO
JOAN BERKO DUT IKEA.

Gutun ondorengoa: Postdata aleya: Azaroak 6, Mhamed-en urtebetetzia. Dorron, elitzake txarra zue lehenengo bertsua euskeraz ez dakin Marroki-Euskalerritar bati ittia.

Haitzol

Dorronen erantzuna: - Pentsatu nun eh!! Biño, uuuufffff, ke pereza!

Manzanas traigo

Zer deu!!!!!!!!!!! Notizi prexkuak!!! Gaur aurkenen zorionak dialaaaa... Z.S.S.B. bera: Zibertxokoko Segidillen Sekzioko Burua, alegiya.
Segidillez, ordea, nazka nazka nazka einda nao ya (gehio ez esatearren) ta beste doinu ezagun baten (Manu chaona) Aurkenentzako bertsua, ta muxu zakuka bat.

Kaixo jendea, zibertxokoa!!
Hemen da el klandestino
Nik dakidan bat hor egongo da
Hemen mimo ta hor mimo
Urteak gora… Ké timo!!
Behintzat bat gehio minimo.
Hoi bai horraino iritsi zera
zu al estilo alpino.
Patu edota destino
guk zuri mila estimo.
Aupa Aurkene!!! Urte askoan!!
Zorionak ta animo (bis)

Ta oain berriz, doinuz aldauta... 8ko txikiko eozeinetan

Aspaldian bertsorik
ez det egin bate
Atxaldea libre ta
badet nahiko suerte
Nahiz ta ikusten naizen
patoso ta torpe
Enijoa kalera
hau bukatu arte

Izan ere ibili naiz
Aspaldin erreta
Etxen ez baitzebilen
Ondo interneta
Gainera enun bilatzen
Inun R tekla
Eta behingoz hasi naiz
Aurkitu det eta

Behingoan esnatu zen
Jone “mutxa martxa”
Letargoan egon da
Leitzako neskatxa
Ta Rosita inglesez
hura zan tumatxa!!
Nik ere jan nahi nuke
horko sagar saltxa

Azkeneko sagarra
Azido azido
Bat baino gehio netaz
Ez da izango fido
Berak idatzi ta nik
Segido segido
Jaionei egin nion
Ke… manzanas traigo

Koxkoxkoxkoxkoxkoooooxxxk!!

157, 157, 157, 157, 157, 157 .......

Portzierto, inork ba al daki gestoratako furgonan sorteoan ze zenbaki
atera zan??

Joseba

2006/11/05

Xilber Xilber, happy mon-day

Mon-day.

Rosita! "mon" prantsesez NERIA da ezta? Ta "day", sabiduria popular, EGUNA. Astelehena, ne eguna. Gaur hamabitan, mekagüendios! Pixtu kandelak!! Oiartzunen Protekziyoko hoitako etxebizitzen zozketan 179 numerua egokittu zait. Tokatu in ber tzaaaait!! Mohmed_e Alari errezatzen jarriya dakat, zuek etzazte gutxiyo izango ala? (portzierto, Mojan urtebetetzia gaur!).

Harira, ni zaharberrittutako honei ongietorriya ittea nentorren. Aupa Xilber!

DOÑUA: BECeko Egañan "Borroka latza burutu degu...".

Eztiyo honi ihes egingo
mende berriyaren trenak
nahiz ez omen ttun, fakultatiak
hark ikasle fiñarenak
baña humorez bustitzen dittu
inguruan dittun denak
ni ez ninduen parrez jarriya
gaur arte iñoren p-nak.

Haitzol

Kontuak ARGITU ditzadan

Doinua: Pasaiako plazatik

Lasarteko plazatik
dator notizia
kazetariren batek
bertan ikusia,
nahizta izan ziteken
bera polizia
oraingoan ez doa
hortikan auzia.

Haitzolek niri hitza
nola laga didan
kontatuko dizuet
guzita segidan,
zibertxokon zelatan
nola ari diran,
denborik galdu gabe
esango det di-dan.

Lanean aspertuta
sartu nintzen saren
interneteko saltsan
denboragaltze arren,
ta Argiaren webean
non ohartzen naizen
gure zibertxokoa
famatu nola den.

Nola sareko Argiak
badun bertso bloka
hantxe sartu nintzen ni
jakinahiak jota,
lehenengo orrialdean
hortxe zegon nota
nik uste nuen inori
eziola inporta.

Estitxuk Eizagirrek
idazten du fin-fin
nafarrak ote geran
oi dio biñipin
idatzi beharko degu
seudonimuakin
argi ibili beharko da
Argiakuekin,
ez baita fidatu ber
kazetariekin.

Rikardo
Zibertxokoko lehendakarixe

http://www.argia.com/blokak/garialea/

Etziok asuntoik

Golpetikan aldatzen
hasia naiz eta
bertso eskola berriz
egiña dut buelta
burua berotuta
kriston bizikleta
ta hori gutxi balitz
orain interneta!

Nere buruarekin
kezkaturik nago
denbora asko hemen
ezin dut igaro,
eskola gutxi eta
normala da klaro!
p bilatzen ari naiz
ostia nun hago?

Behatzak omen dizkit
pianistarenak
luze luziak eta
gañera zuzenak
buruan ezin euki
nik teklatu denak
sari hori du batere
ikasi ez duenak.

Xilber

2006/11/02

Aludittuei aludittuz

DOÑUA: Hau bai, inkonfundible: (Egañan ahotan)" Borroka latza burutu dugu hatzapar eta hagiñez...ta Caballiton segi beharko astoarena egiñez".

Ui Jaioneee! Zue bertsuak irakurri ttut berriz. Ni_re Josebak erantzungo zulakuan neon, biño eruana jotzen ibilko da. Bakizu... jornada erdiyak eyo denboik uzten, o ingleseko irakaslik kriiiiixton itxeko lan pilla bialikoizka. O auskalo, igual pentsatuko du zibertxokoko beste Joseba batez ai zala. Be faltan, neoni berrize.

Hamar minutu etzin pasako
eta berriz ne marmarra
Zibertxokoan pasiatu dut,
ta han sagar ta sagarra
Aloña, golden-gozoa ustez,
eztakit! Baña du arra,
edota gatza bota diyote
eta gaña barra-barra.

Nik behintzat faltan botatzen zattut
ta xinix zazu, seguru!
Baña Joseba aipatzen duzu
bere bertsoak helburu.
Horrek Joseba hutsaz besten bat
diyozula pentsatu du.
Erantzun billa seitzen baduzu
deittu Joseba Aizpuru.

Haitzol

Osteguna astea argitzen

Maialen Lujanbio: Politikari konpleto, legea ez dabil legeko, batzutan jarri bestetan kendu, ta beti kalteko, loturik hanka ta lepo, buru ta buru barneko, ez gera jaio politikoen marionetak izateko.

Bertsua ezta zehazki hola, biño bueno DOÑUA goatzeko baliyo biezazute, beti bezela, ezpaitakit nola deitzen den (Ta nola gue profesional jendik eztigun laguntzen, ba...):

Aste bereziya gendun
aprobetxatu dezagun
Opari hauek, sarri eztira
izaten ta lagun
Osteguna genun le(he)ngun
eta osteguna egun
Astelehenik ez asten honetan
baizik eta bi ostegun!

Omen daude berri latzak
ondo heldu denak galtzak
Tapa nonbatte irekiya du
Zibertxokun kaxak
Ondo eztakit. Zalantzak.
nahiz hartu nizkiyon trazak
"Argiya sartzen hasi omen da"
Benga Ritxi konta ezak!

Ieeeeu! Bizi denak señalia ematen omen du ta... ni bizi naz, arraaaaastaka badare. Ta hara non beste bitxo bizidun batek non esten dian... zea... Zibertxokoak ARGIA ikusi zula edo... UZKUDUN! -Lehendakari agurgarri hori- ARGITTU zak asuntua!!!

Haitzol