Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/10/29

baztaaaaaaannnn

aupa ekipo! Hauxe ra fin de semana konpletu!!!!

Doñu: "behingoz itzali dezagun.." Maian agurre Markiñaku ,azkana.

Ostiralin Elizondon
peria ederra
hamarretako afaltzen
bi xolomo xerra
kafeakin patxarana
laster dator gerra
puntutxo ona hartu bai
jo barik bazterra
kafeakin patxarana
laster dator gerra
ai zelako ederra den
bai, baztan pauerra!!!!

Bizkai ta gipuzkoarrak
han napar artean
Alkorkongo abertzale bat
dator bapatean
aniztasuna nagusi
ta danok bakean
Ene! gure Julen ere
Txokotoko atean
Aniztasuna nagusi
ta danok bakean
nik errepikatuko dut
datorren urtean!!

Atzo aje eta guzti
hantxe feriatzera
aterkin, kamiseta ta
manta erostera!
Saguzaharrak ilunetan
han doaz kalera
ta azkenean !komo no!
lurrera ostera
saguzaharrak ilunetan
han doaz kalera
lehertuta nago eta
banoa ohera!!!

gaur be egune aprobetxata: familixa zati bat etorri azta Iruña eta sadarrea junga Athletixe animatea!!!! Dana bir dabe ta!!! Nerbixukin aji be pasa koño!! Puntotxu bat boltsa ta ala, etxea!!!
Aste on bat pasa danok eta eguastenin ondo deskantsa!!! Kontuz mamukin!
gudnait and suit drims!!!! some advice whenever you want!!

Rosita

2006/10/27

Inglish pitinglish

Good morning Vietnam, ta zuei re bai. Ta good morningekin batea Zorionak, Zibertxokoa Google-n rankiñeko hirugarren postutik bigarrenea pasa da. Bertso bat e mezi luke, biño gaur klasia ematekuan nakan nekia dela ta zea etorri zait:

DOÑUA: Ametsen Berako agurra. "Hanka behatzak izoztuta ta, barne zañak irakiten"

Uste nuen nik, euskera zela
euskaldungoaren zerga
Gasteizen ezin, hitzegin eta
Bilbon ezin egin berba
Orain Inglesez hasi ez naiz ba!
Hasi ez naiz ba, ta Mierda!
Euskeraz baño, inglesez askoz
lan gehiago egin ber da.

Lan honek battu, gutxin gutxinin
aizu bentaja haña gaitz
bertsoak utzi, klasik prestatu
ta seiretan altxatzen naiz!
Eskerrak Rosita hortxe dagon
ta beti bezela garaiz
Some buks ez takit Rosita baña
hartuko nuke some advice!

Haitzol

2006/10/26

Gaur erraxea

Doñua: amak ezkondu ninduen

Jaione re animatu da
azkenin bertsota.(bis)
Belarritik tiraka
o_ipurdiyan jota
Aloña ekatzu Olaia
bera falta baita (bis)

Ta Xilberreire gauz bea.

Arnaitz

banaizela, banaizela!!

eunon zebertxoko aspaldiko
hemen naiz berrize bueltan
egun ugari igaro dittut
idazteko perezetan
aitzakia merkerik ez dauket
ni ondo geratzekotan
baina esaidazue benetan (BIS)
bota al nazute faltan


Joseba zukin zorretan nago
gainera nahiko aspalditik
zehazki esanda hilan haseran
ziren kilometrotatik
nik bertso bat bidali ta gero
zuk erantzungo atzetik
berandu xamar ibiltzen naiz bai (BIS)
hala re zure aurretik


sagarran tarten igaroa det
nik ia urri osoa
Aloñak sagar-bertso hoietan
kontau zon gure kasoa
tzolon konparazioa gero
momentu deserosoa
Aloñak ordutik esaten dit (BIS)
bera omen dala gozoa


Aizkorrin bueltan ibili die
bizkaitarra ta naparra
Aloña goatzen oain bi urte
guk han ein genuen parra
kotxetik jeitsi orduko biok
galdu genuen iparra
eskerrak topau genuen usai (BIS)
gozoko baserritarra.


Eunon aspaldikos!!!
Ez larrittu, hemen naiz ta! Ah, enaiz Aloña eh!!! Jaione naiz!! Es ke nere korreok gaur problema batzuk ematen zizkian (nik uste aspaldin hauts gehiegi kendu ez diotelako), ta ia ke bakiten Aloñan kontraseña ****** dala, handik bialtzea pentsau det. Behingoz idazteko prest jarri naizela! Alo, zu ta ni oaindik launek eh!!
Por zierto, azken bertsoa ondo Aloñak entendittuko do, baino pasa gendun situaziok grazie itten zian ta bialtzea pentsau det.
Bueno kuadrila, bazkaltzea nijo, estomagoa doneako kejatzen hasi zat ta!!

Aio.

Jaione

2006/10/25

Hasi bai, baño bukatu?

Doinua: Haizeak ekarri du... (andaluza)

iritsi da gaur ere
atseden ordua
bizkarra miñez eta
atzea_ubeldua
Haitzol bertsotarako
bazo zuk gogua
baño mutil hau al da
bialtzeko modua

Jone

Haitzolek bidalitako bertso bukatugabea:

DOÑUA: "Ari naizela, ari naizela..."

Behean utzi, artzai bakarti
ardi,

Haitzol

2006/10/23

astelehena, astelehena da gaur ....

Doinua: bederatzi puntuko motza

Iganden izan dugu
guk ateraldie
Rosit, amaia ta ni
goaz mendie
Zuastin egin dugu
len geldialdie
Rositai haztu zaio
bertan berokie
el du ga_Aitzgorrie
haizea haundie
in du gosarie
falta zen obie
eta beherakoan
berriz eurie (ber)

Kotxea utzi gendun
nahiko aparten
baña zein gauza_ederra
artzaien arten
bildots jaio berria
amaren errapen
eta ondarrutarra
emozio beten
tontorra bapaten
GRak tarten
bordatik irteten
denak ditu nasten
bi ordutako buelta
in gendun bosten (ber)

ale, eun ona pasa

jone

2006/10/22

hellouuuu!!

doñu: che ta zapata

Hello Haitzol Jau ar iu?
ui joup iu ar very well!
Now you have a lot of jobs
buddy what a level!
Are you in heaven now or
are you still in hell?
In summer you can do yes
your african travel!!!

Irakasle hoiekin
ibil zaitez kontuz!
Ikasle modun gara
gehienok azken putz!
Langileak ostera
ipin zazu kantuz!
Nahi bazu guk utziko
pare bat inglix buks!!

filipinoxa zer da, zurixe ala baltza? zeñ Estiai esan biako hori??? entrebisti igual datuk kontrastateko ondo bixai enbikotsazu!! Seguru enazena aklarabe eñ bañe... to!!!

Rosita

Julentzioooo!!!

Julentzioooo!!! Goizeko seitan ETORRIA eh??

DOÑUA: Lehenengo, hirugarren ta laugarren punttuan bukaera luzatzen dun hoi.

Reala, gaizki, Atletik txarto
Alavesez ezin mintzaaa
Naparroako bertso-osasunaz
Nahi nun Estitxuren hitza.
Ta gaizi dola nik ez dut esan,
hori zen zure premisaaaa
Esazu bada, nola dagoen
igual Osasunan gisaaa??! (bis)

Goizeko seitan, ohera joana
jarri al zera iada xuuut?
Barrikan sartu orduko iada,
Sagardui xurrut ta xurrut!
Baña seriyo, indignatuta,
zeundenez atzokun arruuunt,
Estitxu pakin utzi ta zu zeu
entrebistatuko zattuuut. (bis)

Haitzol

Bertsolaritza naparra dela ta...

iep!

doinua:elortzan "desaparezido"

jendea lotan ote dagoen
aditu da ohiartzuna
goizeko seirak bistan ditut ta
hara nire erantzuna
apirilak eman zuna
aztu al duzu laguna?
"lur"-en bazegon nork kantatua
ta bazegon nork entzuna
nafartarron ondasuna
da bertan utzi genuna
nork dio hemen gaizki dagonik
bertsoaren osasuna?

gogoratzen dut, ta aski ongi
bertan bildu ginen tropa
final polita bizi genuen
eta elkarrekin topa
ta parranda on bat opa
ordurako a ze "zopa"!
hain giro onean zer inporta du
garaipen edo porrota?
nere bi bertsoak bota
eta banijoa "lota"
hauxe izan da "bero" kantatzen
dudan bigarrengo xorta!
(ta_hurrengorako al bada gauza
interesgarrigok konta!)...jejeje!

ongi segi!!!!

julen

Non dia Marmotak? Lotan??

Big Ben orratzen azkartasuna
aitzaki eta anparo
Eskerrak, nabil, oraingo hontan
besteak baño lehenago.
Aurreko nere bertso horretan
klon hoietako bat dago.
Non da jendea, ta bazilea?
Jendea lotan al dago?

- Rosita!?!! Abixatu Estitxuri laixter Hala Bedin elkarrizketzeko deittuko yola Phillip Inox delako batek. Naparruko "bertsuan" osasunaz galdetu nahi yot. Estin istoriya... korrika zatozenian.

Haitzol

2006/10/20

Mmmmmh!

Mmmmmh! Sagarrak ta sagarduak. Ze monografiko politta!

DOÑUA: Goatzen azkeneko txapelketako Aitor Sarriegin "Milla esker entzule..."?

Saskiak omen daude
nahikoa beteta
-Aupa zemouz Goldentxo?
-Ze moduz Reineta?
Sagarduna inongo
txorakeya ezta
Guk gin nahi baitugu
aurtengoan eska:
Aber ez den luzatzen
"la estacion seca".

Sagarbiltzaille klase
asko asko dago
Aurtengo bi hoietan
pentsatutzen nago
Bat gazia, bestea
gozoa zeharo
Aurten kalitatea
oso goitik dago
Gazi-gozo punttuaz
ez da txarra_izango.

Ta oain estreinekoz eta zuzenian... nobedadetan nobedadia... ne lan berriya:

...

...

...

English Teacher in Mondragon Lingua. Part time job. Enpresa bateko langilleei ta Olabide Ikastolako IRAKASLEEI!(akojono punttu bat dakat) inglesa ematia tokatzen tzait. Tooope!

Horrek esan nahi du eskubiko poltsikuan beste lau xox izango ttutela. Horrek esan nahi du Big Ben-eko orratzen jarduna interes bizikoa izango dela netzat berrize, ta esan nahi du Diaporamak abendua arte itxoin berko dula. I'm zorry Arnaitz.

See you.

Haitzol

2006/10/19

Menditxik bueltan

Hamentxe ra bertso pilu! sagarrak baño ixe ixe gexaua ,halakoxi!!!!

Menditik baja naiz eta
ixilik ez na egongo ba!
Hiru pailasatxo ibili gara
ondo zirkotik zirkora!
Marmota batzuk ikusi nahita
hantxe behera eta gora
Parrandaik ein gabe ere
ibiltzen da oso gustora!

Parajeak izugarriak ta
koloreak eder oso
baina ezin izan dugu ikusi
ez sarrio ta ez otso.
Lau hankakoen ordez baina
hiru biko topatu, txo!
Pena bat betizu xamarra eta
beste biak soso soso!


Gasteiz aldean hor omen dabiltza
bazterrak nahastuz bi pizti!
Ostegunetan ederto dabiz
hemen petxe ta han whiski
Ostiraletan hartuko dute
spidifen eta ezti
Ai, ze xelebrekeri kontatu
bizue Haitzol ta Esti?

Horren ostegun onak izanda
inbiditan da Rosita
baina Iruñan orain daukagu
ostegunero bertso zita.
"Txikitos de Durango" egon ziren
laster dator "Xilveirita"
Ia noiz egiten duzuen ba
zezenetara bixita!
Ai, baietz arinago nik egin
Gasteizeraino korrika!

Rosita

2006/10/17

Julenen erantzuna Aloñari

ep!

gaur prosa!jajaja!)pozten naiz, "Aloña Aranburu", berara torri ta ingurua gustatu zitzaizulako, nahi duzunerako berriz ere hau hemen egonen da! hori bai, hurrengoan igual eztu eguldi onik eginen, mendira joan ta txosnarik eztuzu izanen tragoxka hartzeko, eztire 1oo ooo lagun egonen,...bere bentaja ta desbentajekin baina nahi duzunean! ta pena ia etxeko arboletako sagarrak bilduak ditugula duela hilabete batetik sagardoa egiteko, ...bertzela izanen nun nork lagundu!

hurrenarte zibertxokolariak!

julen

TXOOTX!!!!

Ba bai!!! agian zuentzako oaindik ez da sagardotegi denboraldia hasi baiño ni behintzet azkeneko hillabete hontan sagardoaren materia primakin burrukan ai naiz!!!! oain jakingo zue zeatik dioten hori:

sagarra gora,sagarra bera
ibilli ga asteburun
denok lanean,denok jo ta su
izerditan gera jardun
batzuk arbolan heldu gabeak
besteak berriz lur zorun
sagar bilketan ari nintzela
galdera bat nuen burun:
"gaur egun holan ibiltze horrek
pena merezi ote dun"

aurtengo uzta fruitu honentzat
izandu da barra-barra
esango nuke ez dela falta
baserrietan sagarra
geurean behintzet pasatu dugu
hogei milla kilon marra
kanpoko sagarrak direla ta
ez da hainbesten beharra
sagardotegik demostrau dute
estimazio kaxkarra

sagardotegik baserritarrei
agintzea du bizio
cibeles baten ez dute_eskatzen
horrenbeste kondizio:
"frutak behar du tamaña hontan
ta hau baiño lodixio!!,
utzi ezazu atzera lurren
txulon bat izan ezkio!!!"
frutai ITV pasatzea da
orain dudan ofizio

sagar biltzea baiño okerro
da zakuen karrioa
zama hartuta, dar-dar batean
denak galdez; "larri hoa??"
berrogei kilo ingururekin
maldan bera herioa
lurra bustia ta labainkorra,
hori nun arerioa
ikusten zute sagarren kontu
hau da tema serioa!!

beno beno beno...pixkat dramatizau ein det asuntoa baiño egitikan_e bado zerbaitt eh??? bertso hauek Jaionentzako dijozte!!! gaur goizen 8 ordu lanen aittu ta geo atsalden baserria jutea tokau zaio sagarrak biltzea!! animo txiki!!!!!!

komentariotxo bat lanen seittu aurretik:

komentario 1: lengon Beran izan giñen Iganden: eguraldi politte, giro politte, toki polittek, etxe polittek ta MUTIL POLITTEK ikusi giñuzten. Jolin, a ze nibela daun Naparro alden, eh? Aizu Julen Zelaieta, naizunen inbitau in behar nazu inguru hoita!!! beste bistazon bat botatzea ez liake inportauko!!

Adios.

Aloña

Ta diaporama zer?

Gaur ere nere pentsamentuak
Haitzolengana narama.
Oiartzun, Gasteiz, Bilbo ziztuan
bere autoak darama.
Okupatua ibilliko haiz
sobera izango duk lana,
baiña faborez prestatu zak ya
aurtengo diaporama.

Beraz lenbaitlen presta zak aurten
diaporama sayua.
Goguan hartzak lengo urtian
intako afari hua.
Jendia ekartzen lan gutxi dakak
hortan yaz nahiko yayua,
ez diat uste animatzeko
berko denik akullua.

Esan bezela gure eskura
hor tziok sozidadia.
Butaka er bat, diaporama
ta gainera afaria.
Jendiak seuru ezautu nahi dik
Sulawesiko bidia
ta behin Donostin parrandik gabe
konformatuko al dia?

Arnaitz

2006/10/16

Joneren erantzuna III

Doñua: 9 puntuko ttikia, Betroiarena o Petroiarena, neri gehien gustatzen zaitena!

To-Txo-To Betroi-Petroi
hoi puntu larria
ezin asetuz nabil
kopla-egarria
zure saioa netzat
ikaragarria
earki osatu dozo
bertso lokarria
gorra da harria
ta ne belarria
igual eztarria
daukat elbarria
Ahozkotasunaren
ezaugarria (ber)

Haitzol, goiz guzie parrez damakit zure bertsoak irakurri ta gero! zibertxokoko bertso idatzi erabateko hau begitan hartue neuken baño, ez dakit ba ez ote naizen ni're sarritxo ari. hori seinale ona da ez ta? holako erantzunak jaso ta gero oraindik hobea gainera!

Jone

2006/10/12

Denbua rekuperatzen II

Ta falta zitzaidana! Aloña! Ikusteut dexpixtatu in tziñudala hainbeste nabe ta pilotokin, hola izan tzen:
DOÑUA: Hamarreko nagusi bat, Miren Artetxek askotan erabiltzen duna, ... ideik ez nola deitzen den.

Aloña, entzun, Arnaitz uste nun
zela betitik perito
baña piloto izan nahi zula
esan ta nik ne baitan, to!
Horregatikan bertso hartako
mote PER(R)ITO-PILOTO
ta Xabierren lehen negarrak
orduntxe in tzunez eko
hargatik niyon nabe berri bat
zuela pilotatzeko.

Aklaratuta o aklarabe? Eh Rosita, hurrengo urtebetetzia arte ez gea ba ixillik eongo ezta? Portzierto, anekdota bat dakat Esti-ri buruzkua zuri kontatzeko. Kar kar kar, goatuta bakarra parreguria etortzen tzait. Menditik Be(h)era jaisten baza kontatuko.

Haitzol

Denbua rekuperatzen

Sarrera kopletan, DOÑUA, mitikua, nana nana nana na nanana...

Aspaldi partez sartu txokoan
ta hara bertso andana
ezin ixilik egon ba eta
erantzunak banan bana.


Joneeeeeeeeee!! Urteeee askuuuuaaaaan!! Mekagueeen SOS!! Zeñek LAGUNDU nei bi asteko zoriontze berantiarra adornatzen?? Betroiak igual? Petroiak akaso? zukbai zuk habillidadia, bazpare zenbat in ttuzun ongi gorde zu eh?? Zu lasai, bueno, Txotok biño dexente gutxiyo ttuzula esatea nijun, biño egiya esan eztut Txotoik izautzen.

Petrolioa billa
Betroiarenean
Kantatu ez digu ba
Petroianean
Bertso pixti asko do
Bertso oihanean
Ikusi zute Jone
Bere Jonenean
Humore onean
Azento doble HAN
IZANGO-n klonean
burutsu antzean
Zenbatt –IZANGO- ttuzun
Utziz gordean.

Jeta pixkat badaukan
Esan behar, kontxo!
Txoto-k errimatzen din
Baina dunTotxo!
Baña gustoko diñat
Bertxo hori, ...mutxo!
honek SOTO itxura
badin ta de etxo!
baña bertsoz bertso
zintzo o perbertso
on edo ta potxo
merezi din ta, Txo!
argi egiten jarrai
ezan Jonetxo!!

Muñoz! Ongi yua. Bizikletan fuego, ta bertsua mantendu. Udan ikusko yeu zein den nausi bertso-bizikletan. Motibatzeko apustua behar dukela?

Bizikletan topera
Hori nere juzku
Ta bertsotan mantendu
noski juxtu juxtu
Badakizu direla
Apustuk apustu
Udan Bertso-ziklismun
Nahiz gurpillak puztu
Baietz buru-birikak
Nei baño lehen hustu.

Arnaitz!! Kopla batekin bererantzungo dit hie kilometroko bertso-erantzuna. Barkatu presak, biño aurten etzakat ADSL-rik (Aleiya, Diru Sobraik Lineantzako).

Bai bertsuk eta ba arrazoyak
Kilometrokuk ziren ta,
Astezkenetan Bertso eskola
Zortzitatik hamarreta.

Ta zertako? Galdetuko didak
Berriz arrazoyaz lepo.
-Hire seme alaba kuttunei
Ejemploa emateko.

Haitzol

2006/10/10

Joneren erantzuna II

Estreinekoz atzo zibertxokoan parte hartu ta gero (hau desastrea!) beste bertso bat botatzeko gogoz gelditu naiz eta hemen doa

Ezagutu genuen
Gorritiko Soto
Haitzolen laguna re
ez al da Txoto
helbideren batean
ikusit okoko
Soto, Txoto, Okoko
egin dute topo
hau da zibertxoko
ganbara o soto
leike bonoloto
zeinek gehien boto
ez dakit nola egin
nezaken poto (bis)

Ala eun ona pasa denei, zubian bazoaztenei eta hemen geldituko zaretenei

2006/10/09

Kilometruk, gazteya etabar

Enbalatu in nak ta hor tziak bertso sorta latza. Goatu bixitatzia http://zibertxokoa.blogspot.com

Haitzol ulertzen diat
hire gaurko kezka,
mozkor ta pijo ikusiz
mutiko ta neska.
Ikastolan izenin
egindako festa,
betiko aitzakia
besterikan ezta.

Baina Haitzol hori duk
oso kontu zarra
mokositun betiko
mozkortzeko beharra
martins ta bonberrakin
pijo o makarra
orduan e battuken
ez oain bakarra.

Hamabosten bat urte
paseak ba dittuk
egoera berria
aztertzeko nahikuk.
Euskara, ikastola,
han ibillitakuk,
len baino okerrago
ikusten al gattuk.

Beste hamabost urte
dizkiyau pasako
gaztiak lasaituko
dittuk ordurako
pasatako denbora
bedi onerako
loak ez hartzia duk
hobina hortako

Orduko gue umik
izango ttuk gazte
gurasoek adina
egiteko beste
izango dittukela
ez al duk hik uste?
Bestela zertako lan
egin horrenbeste.

Ta zuen lanai buruz
aittu zak esana
ume okerrak zuzentzen
baduzute lana
baina ejenpluakin
esaten duk dana
ikusi omen tziteken
Gasteizen edana.

Gurasok egin zagun
guretzat kritika.
Urruti joan gabe
nigandik hasita.
Bakik ni niokela
bizioz etsita,
betire soka pixkat
noizin behin utzita.

Beraz Kilometroak
berriro gogora.
Gaztiak,ikastola
euskara, denbora,
alkarren inguruan
zebiltzak gustora,
bueltan bueltan bilduaz
dirun arrimora.

Beraz ez dezagun gal
kezketan burua
etorkizuna ikusteit
nahiko segurua.
Goatu azkenean
zein den helburua:
ikastola haunditzeko
biltzea dirua.

Arnaitz

Joneren erantzuna

Horrelako bertso elegante batek, erantzune merezi do eta noizbait izan behar zuela ba zibertxokoan nere estrenaldie

Rosita hau zuk dakizun nere doinu gustokonean (Petroiarena)

Leitzako Ondarruko
hemengo ta hango
bertsoz-bertso-herriz-herri
hamaika txango
Frantzesan aitzakian
ai guk zenbat mambo
hau izan zitekenik
ez nuke esango
idatzita al dago
patua izango
bizitzak emango
eta guk edango
zuek gabe-ez nitzake
Jone izango (bis)


Bertsoa idatzita doa baina Rosit ozenki abestean xentimentue oaindik earragoa da

Jone

Joneren urtebetetzia

aupa ekipo!!! Gaur be baakau ba, zoixontzeko diamante bat!!!!!

Doñu zeuri dedikata : "Azken arnasa" ero " Itsasoari begira"

Gaur zoriondu beharra dago
ai! gure Leitzako dama.
Irrifartsua eta salada
indarra sobran daukana,
parranda edo mendi bueltako
hor beti prest dagoana,
Jone,politte kontutan hartu
bihotzetikan esana:
bai, oparia da guretzako
zu ezagutu izana!!!!

Bixitxan holakoxe sorpresa onak eoten di: eskuela de idiomasea jun frantsesa ikastea eta...... holakoxe diamantik topa!!!!

ZOIXONAK MAJA!!!!! ZELEBRAKOU MEEZI RABEN MOURE!!!!

Rosita

2006/10/06

Nabe-bolido-Xabier!!! Zorionak Arnaitz!!! Errimak bai, Olaia???

Haitzolen bertsok despistau nindun
leittu bezain pronto errez!
pilotatzeko "nabe berri bat"
omen zendula esanez
auto bat zela pentsatu nuen
Xabi ttikiaren ordez
jakindu nonen arittu nintzen
nere buruakin parrez
URTE ASKOAN ta BESARKADA
zuri "atta" nere partez!!

ZORIONAK aitatxooo!!!! aurreko mezu baten esan nizunen suerte izateko bolido berrikin, horrexegatik zan!!! kotxe berrin bat ekarri zendulakon neon aizu!!! Haitzol, Haitzol...hurrungon gauzak argi azaldu!!!!!! aber!! zuei esan ezkio pilotatzeko nabe berri bat ekarri dula Arnaitzek ze entenditzen zue?? nerea garbi geau da!!ja ja ja!!! Ba pozten naiz Arnaitz ta ea ezautzen dian morroxko ttikie!!

Olaiari...

Sirenatxo bat bada
ez dena ageri
errimen billa dabil
hara_hona igeri
zure bertsoen falta
hemen da nabari
aupa Olaia lagun!!
ekin kantuari

aizan!!! bertsok botatzea aztuta??gero Zaldibin ikusten geanen errieta daukezu, eh??

aioooo

Aloña

Ostegunak

Eneee!! Gasteiz...Ta bere ostegunak.

Doñua: Haiziak biali du... Josebak dakin bariantian (noiz esan ber duk nola deitzen den?)

Ardo arabarra ta
ordu bitan Peche
hirutako haztuta
ordu, lan ta etxe
Ne ostegunak zeñen
onak din, la letxe!!
seguru inbiritan
dola Jon Arretxe.

Portzierto, Aupa Esti!! Zibertxokuan etzattut aspaldi ikusi biño atzo kopletan fiñ aittu ziñan, ikusteut forman jarraitzen tzula. Ta goatu, datorren asteartin afaritxo bat ne itxian. Helbidia: ** zensura bazpare **

Haitzol

2006/10/04

Kilometroak ta euskara

Oraingoak "very pro"
lengoak "very re"
lengoak lehoiak ta
oraingoak tigre
guztiok ere gabiltz
nahikoa xelebre
aldi beren aberats
aldi beren pobre

Haitzolek galdetu du
pikaro-pikaro
kilometrok aldatuz
doaz aroz-aro
hamaika hausnarketa
hamaika berbaro
baina gure euskera
hobeto al dago?

Haitzol kezkati dabil
antzemana det nik
euskerak ba_al du izen
eta abizenik?
ba al dauka jertserik?
ba al du galtzarik?
sakonean ba al du
hark etorkizunik?

Nik ezin izan nuen
Oiartzun bixita
hurrengo_urtean ere
egongo da zita
ai euskera maitea
pentsatzen jarrita
ondo al dabil ume
horiez jantzita?

Unai

2006/10/03

Kilometroak

Eeeeeup!! In yeu aurtengua_re!! Arnaitzek inbitatu niñunez, han ibilli nitzan. Goizeko zortziyak bostgutxitan Txoznan turnua. Hamaikak aldea, hamaika urteko mutikua kalimotxo katxi eskaka. Txipitoko maldara jon tzen be kalimotxokin:

DOÑUA: "Haiziak biali du honuntzan bariantia (Josebak esango du nola izena dun?)

Ikastolek erdittuk
Gaur egun “very pro”
Ez dakit etziren ba
Ernalduk in vitro
Euskeraren izenin
zenbat gazte-finstro!!
Aurrerantz omen goaz
Denak litroz litro.

Ordubit'erditan gora in nun, Ikastolako gunian nittun launai bixita. Haik_ e txoznan. Hoi bai, Lau urtetik hamar urte arteko haurrai etziyen serbitzen, ta haik_e zerbatt ber ba:

Haur mokosito pilla
A tope “Cart”etan
ezin kabituz euskal
modako praketan
ta datorkit burura
ea modu_horretan:
Aurrerantza goazen
Pijometroetan!?

Eztakit euskeran euna den, o ikastolena, o... Biño dena dela re, ze pentsatua emateu hezkuntzan ikuspuntutik.

Lehen metroa dela
Momentuz demagun,
Euskerazko arrautz bat
Nahi dugula errun
Kinder goxoa bera
Baña galdezagun,
Euskerakin batera
Zer saldu nahi dugun.

Ez da erantzun errexa biño, eztakit kastillo intxablezko pixtetan barrena Motorretan dabiltzan haur hoik, eun hortako jantziyak kilometroko pasarelan ikusi ta gune biño denda geyo zittun zirkuituan eosita dotore biño dotorio zijuzten hoik, ze balorekin "janztia" espero duten geo GUK, klasian. Lana aseguratua dakagu behintzat, ta animo.

Arrotz egin al zaizu
Kiloko galdera?
Hausnaketa billatuz
Egiña zen bera
Galdera ta_erantzuna
Beharrezko, zera...
Sorpresa “pijada bat”
Ez dadin atera.

Haitzol