Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/09/28

Denak Kilometrota Oiartzunea

Umetan hasi ginen
gu Ikastolara
orain berriz alaba
bidaltzen dut hara.
Proposamen bat daukat
zuentzako. hara:
zatozte Oiartzuna
kilometrotara
datorren igandean
ta poztuko gara.

Ondo pasa zazute
ta gero aldegin,
saiatuaz ez uzten
bazter denak zikin,
izango dugu eta
nahikoa zeregin,
gaztientzako eta
zarrentzako berdin.
Topatu nahi nauenak
bila zala Mendin.

Oiartzungo kuadrilla
prestatzen ari da
Ugaldetxo aldean
jira eta bira,
batera ta bestera
banatzeko di-da
pintxuak ta zerbezak
inguru guzira.
Iyozue bixita
poztuko baitira.

Bueno. Esantakua. Etorri igandian Oiartzunea hor ibilliko gea ta oiartzuar zibertxokokideak hau ta beste itten.

Arnaitz

Zero punttua

DOÑUA: "Andre txarraren bentajak".

Zibertxokoaren hasiera
Aloña barkatu-ejem-
Haitzolen sorrera-tesi hura
gutxiestea errezen!!
baña gauzak, nik zerbattegatik
esaten dittut, aditzen?
ta esan mezu "orijinala"
bi zentzutan hauxe ez den!

Mezu zerrenadan egiña nago
atzea eta atzea
Barandiaran gisan, jakinmin hori
ez bai nun asea
Xenpelarrera egin nun beraz
buelta bat, datuk biltzea
ta falta zayon prueba bakarra:
da karbono katortzea.

Zibertxokoaren jatorria omen dena

Totxori jarritakuak

Haitzol

2006/09/25

Haitzol zibertxokoa.blogspot.com bixitatzen

Yasta! Ne jornada laborala bukatu da ostiraleko hamarrak hamargutxi arte. Ezto gaizki, asteleheneko hamabiyak ta hamar dila kontutan hartuta.
Bueno, por dekreto ley, edo aldundiaren erabakiz, ondorengo xedapen iragangarria, ez iragarpen xedagarria, o... nola zen? Aleya: Edo por mis..., edo por tus..., edo nahi zutenagatik biño sartu oaintxe bertan http://zibertxokoa.blogspot.com delako world wide web eko txoko hortan.
Ta hitzegingo dugu... bertsotan. (zortziko ttikiyan, "Tra lai, laralai, laralai..." DOÑUAN)

Bloga/mezu zerrenda
zein dezute hobets!
zibertxokoa.blogspot
bixitatu aurrez!
ah! punto COM ondoren,
eta ez, punto es.
Gustokoa?? Agian!
Baña harrittu baietz!!

Haitzol

San Fermin Txikitoak eta ardo txikitoak

Zaldi, errege ta Xota
kartek bultzatuta horta
patua patu omen da eta
a ze kabroi mota!!
jon giñan eta ez lota
bai, San Fermin Txikitota
ardo geyegi barrura sartu
bertso gutxi bota.

Tumatxa!! Gehiegitxo gauz oneko. Bazkaiko ardua, jende berri asko, bazkaondoko patxara ta patxarana. Arratsaldeko zazpitan pluton planeta zen o ez konprobatzen ibilli nitzan. En fin.
Biño enetorren horta!! Ehhhh! Zibertxokoan nondik noakua gue arabera do, GURE arabera, ezer esatekoik ez?
Ni oaintxe sartuko naz Arnaitzek esan tzian web orriyan. Beste hainbeste ittia da gutxienekua.
Astelehena igandia biño hobia izango al da!

Haitzol

2006/09/23

Segidilla audientzia nazionalari

Aupa zibertxokoa! Eo zibertxblogoa? Eo zibertxforoa? Oain e nei tokatuko al zait fase berria bataiatzea??? (*Aloñantzako bakarrik: aurrekoa 2005eko ekain alde hortan bataiatu gendun bezela totxon urtebetetze festako...).
Bueno, ez dauket gehio luzatzeko denboraik sanfermintxikitota a lo grande pasatzea bainoa seittun! Baiño ez nere segidilla hemen zintzilika utzi gabe zibertxespazioan... Seguro bertso bat baino gehio eingo zitzaiola Audientzi nazionalai, baino segidillaik seguro batez...

Madrideko Audientzia
herenegun ikusia
ze toki itsusia
Españako uzkia
Egin nahi dut marrazkia
nolako esperientzia!
pareten garrasia
hantxe zenbat hostia
Hura ez da toki eztia
ez da izan behar aztia
Preso jende gaztia
ez dute merezia
Euskalduna den guztia
terrorista edo bestia
zazpi urte sententzia
ez al da garestia!
Pasako dugu hesia
hoixe da nire tesia
Ahalegin berezia
egiteko jauzia
lasai dut kontzientzia
argituko da auzia
irtengo da eguzkia
HELDUKO DA
AMNISTIA!!!!!!!!!!

Joseba

Blogean jartzearen alde

Zibertxoko... zibertxoko.... Abandonatua naukazu. Eztakit zenbat mezu dauden hor barrena jaso ez dittudanak. Atta batek be semiai jarritako batzuk behintzat etzaizkit alletu ta proposamen bat_e ba omen dabil, iritsi etzaidana. Ta horren harira nator.

Aipatu nun opor ondoren hontan, nola hau, hura ta bestia mezuik jaso gabe zebiltzan ta nola norberak bere zerrendak eguneratzia komeni zen.

Oain proposamen berri bat ate da. Ulertu dudanez, xinpleki esanda, bertsuak e-mail "konkretu batea" biali ta mundu mundialeko sare mundialian ikusteko aukeraz ai gea.
Nik bentaja ugari ikusten dizkat. Ta kontrako gutxi.

Abantalla da, iñork ez dulako kide berriyen e-maillak ta hauen aldaketak eguneratziaz arduratu ber, nahi ez dunak ez du bere kartontzia zentzuik gabeko bertsoz lepo harrapatuko, ta bertsoen jarraipena ittia (erantzunen erantzunak zein dian jakittia) dexentez errexagua ta argiyagua litzake. Publikatzia ta Aloñanak bezelako bertso txarrei filtrua jartziaz güe "Zensureitor" web-Masterra arduratuko litzake. Ta gue bertso-perlak ez liake gaña galduko. Aurreko aldiyan baño irekixeagua re badela deritzot. Eozeiñi aipatu ta kuriosidadez hurbiltzeko errexagua.

Kontrakua berriz, ba eztakit, agiyan iñor lotsa pittin batekin aurkittu litteke bertxuk eoziñek ikus litzakelako? Mmmmh? Bai ote?!

Ni ados. Ah! Itxoin, Iñakik aipatu omen tzun , ta mezu hoi_re eztut jaso beraz jakin bai proposamenana ta bai eritzi honena interpretaziyuan interpretaziyua diala, Bertso-Foro.com erabilli zittekela emaitza bera lortzeko ta gaña hari bultzada emanez.
Mmmmmm... Ez naz iñoiz sartu, eztakit oso ondo zer ta nork sortua den. Biño printzipiyoz, momentuz behintzat, enkanto geyo harrapatzen yot gure ibilbidia jarraitziai. Esan beharrik ez to, asuntua irekiya mantenduko nukela. Aleiya, denen eskura leoken zerbatt izatia nahi nukela txoko hau, baña gure txokua ez nuke beste batian txertatuko.


Momentuz hoi,

Ta barkatu parrafada, ya eztakat internetik itxian ta eztut leku ta momentu egokiyik harrapatzen. Laburpena gaña, bi bertsotan:

Gauzak prosan nahikoa
azaldu al ditut?
laixter euki lezake
txoko honek "new look"
baña geyegi aldatu
ta agian kaput
ziber-bertso-txokoa
egin genuen guk
eta GURE txokoa
izatea nahi dut.


Beraz propasamenai,
BAI esaten yot nik
aldatzea okerra
leikela jakiñik
ne ustez sayatzea
merezi du benik,
"hobetu ta zabaldu"
baña esan, lehenik:
"GURE"k ez du esan nahi
denona ez denik.

Arreba etorri da Bartzelonatik (Erregalukin!!!!!) Ayo.!!

Haitzol

2006/09/21

Beste proposamen bat

Arnaitzen proposamena oso ona iruiditzen zait, eta ez det inola re gutxietsi nahi. Baino antzeko ahalegin bat badau lehendio re, ta blog baten baino, foro baten eta komunitate baten indarra aprobetxau leike. Hoi dala ta, www.bertsoforo.com helbiden, zibertxokok badauke bere atala, ta erabili dezakeu gauza bera itteko.

Arnaitz, pasako al dittuk bertsok horra?

bertsoforo.com helbiden barrun azpiforo asko zeudek, hau dek zibertxokon azpiforo espezifikoa:

http://bertsoforo.com/viewforum.php?f=14&sid=c64d48c1cf40ebcb0942374bf42fefd4

Oso bultzada indatsue izango huke

Iñaki

2006/09/20

Proposamen bat

Gabon denoi:

Uste dut bertso batzuk galdu ditudala eta bidean nere batzuk ere galdu direla, horregatik proposamen berri batekin natorkizue. Bota ezazue bixtazo ba helbide honetan eta ea zer deritzozuen: http://zibertxokoa.blogspot.com

Ahal den neurrian jendeak bertsorik ez galtzeko eta denok nora jo eduki dezagun nere proposamena zibertxokoko helbideetan beste bat gehitzea da: zibertxokoa@hotmail.com

Helbide horretan jasotako bertso eta mezuak neronek argitaratuko nituzke gorago aipatutako blogean.

Falta direnak argitaratzeko norbaitek bidaliko balizkidake eskertuko nioke. Eta beteranoren batek mezu zaharragoak gordeak baditu eta berriz argitaratu nahi baditu bidal ditzala.

Besterik gabe, gabon pasa.

Arnaitz

2006/09/15

Nabe berriya

Pilotatu behar dudan nabe berriari hiru bertso (ne zortziko nagusi kuttunian). Aste hontan jarriyak.

Zibertxokoko adiskideak
nator berri on batekin,
neretzat hala da behintzat eta
etzazutela aldegin.
Ostegun gaua pasa bait nuen
hospitalin andriakin
ta_itzuli ginen astelenean
gure seme Xabierrekin.

Hiru kilo ta piko baditu
metro erdi bat luzean,
eskuak eta oinak handiak
kriston martxa bihotzean.
Negar egiten ere badaki
gosea dun bakoitzean.
Harritu itten naiz gauza eder hau
in dugula pentsatzean.

Gizakumeok gaur badakigu
armatzen traste ederrik,
baina halere nahiz ta saiatu
esfortzu denak alperrik:
mundu honetan gizonak ezin
du egin gauza hoberik,
jaio berrian perfekzioak
ez baitu inon parerik.

Arnaitzek Xabierri jarriyak

2006/09/13

Zibertxokoko polizia lanean

Aupa danoi!!!!!!
Haitzol, hemen naiz beize zuk atzo biali zenigun mezui erantzune emanez;

perfektamente goatzen naiz bidali zenizkigun bertsok (Ramonen
urtebetetzetakok),kuestioa da ez dittuala aurkitzen (lastima,ze earrak
zien), baiño usteit zibertxokoa pixkat lentxeagotik zala martxan!! hasieran
beintzet joseba,zu (Haitzol), Jaione ta ni hasi giñen bertso batzuk alkarri
botatzen ta denbora gutxia,ziurrenik Ramonen zorion bertsok aitzakitzat
hartuta, lagun gehio sartu zien!!!!!ez al da hala???? mezutan billa aittu
naiz ta beittu ze aurkittu dian; zure Azaroko bertso bat kasi dena esaten
dona zibertxoko sorrerari buruz!!!!

hostoria garaikideai beste errepaso bat eman beharko diozu ttiki!!!

Beno, hemen agurtzen da zibertxoko hontako polizie!!!

2006/09/12

Zibertxokoaren sorrera

Gaur e, etzazte zerbatt berriya jakin gabe lota jongo.

Hotmail sortu zela eztakit zenbat denboa den, Ziibertxokoa baño lehenago
sortu zela bakarrik. Zibertxokua nola sortu zen badakit ordia, ta hoixe
esateko gogua sartu zait ne inbox-ean "Kontxo kontxo, Totxo" mezua ikusi
dudanian.

Totxok hamar bider lau urte bete zittunian, zerbatt berexiya in ber
geniyola, ta Joseba ta ne artian, e-maila erabilliz, bertso batzuk jarri
genittun. Ta baita festan abestu_re. Geo, festara jon tzin eta jon etzin
batzuei bialtzeko bertso-interesatuen zerrenda izan tzen oaingo zibertxokoan
sorrera.

Oain Totxo aurkeztu dute zibertxokoan. Kuriosua in tzait.

Haitzol

2006/09/11

Julenen lanak

Mezu hau Julenena zute, usteut nahigabe nei bakarra biali didala ¿¿??. Halare, ya ke gue sekretaria, goi komisionatuko andere letraduna eta presidedente agurgarriya lan billaketak absorbittu dittun ta beren zibertxokoko zeregiñ nagusiya ahaztu zayen, ba zibertxokoko estatutuen letra ttikiya gogoraraziko dizuet.
Norbattek zibertxokuan aurkeztu ta AAAATOAN!!! erantzuten ez bazu!! ZIBERTXOKOTIK KANPORATUA ZAUDE OAINDIK ERE ATOAGOAN!!!
(Aittu, Totxo ta Dorron?).

Haitzol

hamarreko haundia:

Lodosatikan deitu didate:
"julen, etorri derrigor,
norbait behar dugu, 0-3ko
umei egiteko gogor"
lodosaraino azaldu naiz ta
a ze bidea kondemorrrrr!
pisurik ezta, non lo egin ezta,
ezezkoa nola eman hor?
zuen artean lizarraldean
ez al dago bada inor?

Lodosarena pena izan da
aukera ederra baitzen
baina atzokoan bi dei nituen
erranez:" lanera goazen!"
bat lodosatik eta bertzea
"ñoñostitikan" hain zuzen
"Elkar-en ba omen daukat lantxo bat
liburuak kajan sartzen
zuek eskolako eskatutako
liruruk enpaketatzen

beraz akabao "super oporrak"
azkar joan dira, ezagun
lan gabe ezin sobera egon
eta onartu dezagun
bapatean hor bi lan batera
bapatean "denak lagun"
neronek eta nere buruak
ze kakaoa daukagun 
hurrengo baten kontatuko dut
honek nola bukatzen dun

ongi segi!!!!!

Julen

* Erki kosta zik hau txukuntzia

2006/09/09

Aloña bertsoak ahaztuta

Eeeeoooooo!!!!!!!

Aupa bertsolaris!!!!beno, gaur ez det prepau iñungo bertsoik baiño barkauko
diazue ala???ohartxo batzuk neuzken hortik esateko ta nola bildu guztik
bertsotan???ufffff!!!!
Hasteko:

Zibertxokoko perito-pilotoi:Arrrrnaaaaaiiiiiitzzzzz, zure zerbaitte espero
non baiño sobrare "airetan" eongo da oaindio!! lasai, gaiñea zure nabe
berrie dalata nahiko liauta ibilliko zea!!! SUERTE bolido berrikin!!!!

Ongi etorri Ramontxuuuu!!!!!! Zemuz??lengo asten agujetaik??ez ala?? aizu
ba, gozoa dau Olaia: esan tzin;asten guztin eon dala "jota", izan omen do
gorputz guztin "agujeta" ta omen dezu kristoren "jeta"!! sobrare beak
bakarrik ein tzon arraun!!! beakin aklarau bearko zu!!! AUPA TOTXO!!!!

korkoitxooooooo; zorionak!!!! nola dominau behar zun bizkaitar hizkera!!!
baiño gantzontzillok eamaintzaitzu zukin!!!

Ta...ya ke Bizkai aldera jun naizen; ZORIONAK baitare hango perla
roxitai!!mua,mua,muuuuuua!!!!urte askoan!!!!

Beno, ta holan jarrai nezake...ufffff!!!nik_e ez dakit noa arte baiño banijo
prepatzea ze Bermeoko arrantzale eunea goaz, ea antxoa despistatun bat
arrantzatzen dian!!!!

Ondo ondo pasa euskal festak!!!!!!!

Pd: Bermeora edota Zarautza juteko asmoik ez dezuenontzako: gaur gauen
Ordiziko herri antzokin, Iñaki Apalategi bertsotan dezue!!!MUXU BAT
APALA!!!!!!!

Aloff

2006/09/08

Jaione Totxo aurkezten

ai totxokin ez dago zer egin
"Bidasoako izurdearekin"

aurkezpen gixan nator
aspaldiko partez
"totxo"_ezautuko zue
gaur nere bitartez

Ramon dauka izena
totxo ezizena
eta oraingoz hau da
nik dakiten dena

ai totxokin...

arraunlari ohia ta
profesioz maixu
tipo ona zerala
antzematen zaizu

nahiz eta hemen bueltan
badan hainbat kabroi*
zu izendatzen zaittut
zibertxoko patroi

ai totxokin...

nahiz eta oso mutil
lanpetua zaren
bertsoren bat bidali
iezaguzu arren

*kabroi: eneuken beste rimaik

Kaixo polittek!!

Ez pentsa zuetaz aztuta neonik, je je!! denbora dexente zuekin harremanetan
jarri gabe, baiño gaurkon eskusa bikaiñe neuken; zuei Ramon aurkeztea! AUPA
RAMON PECHUGON!!!!MAMON!!!...
hauxen da inspirazioa! baiño kasik hor utziko deu, bale??(eske aldamenen
ahizpa dauket ta bere influentzie nabari da ala??

Aupa OLAIA, bertsoren bat botatzeko badezu GARAIA!

pd: lengon nekin bidasoa jeitxiera in tzenutenoi: Jakin tzazue, etxea
aillautakon izotza jartzen aittu nintzela txokatillen,belaunen,iztarren
(asuntoa hozten partez, beotzen ai da)...harrin kontra hartu nittun
kolpegatik.

Roxita: Lengon ez nizun zoriondu baiño urte askoan.

Jaione

Haitzolen triangulo trabajosua

Usteut gaur eztudala errimatuko, ta neurriyak e sobran ttut. Dena airian
dakat ta antolatu gabe.
Pisua Gasteizen. Lana Bilbon. Ta gantzontzilluk Oiartzunen.
Zer egin?

Ze ostra! ZiBERTXOkoan gaude, DOÑUA: Hamarreko nagusiyan... eztakit izena.

Bibon hartu dut jornadatxo bat,
euro batzuk jaso nahian.
ta hirukia sortu zait lehengo
Oiartzun-Gasteizko raian
eztakit iñor krixto guzti hau
arreglatutzeko gai dan
ni hemen nabil, kuaderno eta
gantzontzillukin ez-baian
iya norbattek laguntzen didan
Zarautzeko Euskal-jaian.

P.D.: Aitor, iruñera mezulari bat biali dut beste Aitorrei e-emaila beitzeko
esateko. Portzierto, enteatu naz kabroya horrek eztakit nongo festetan be
bigarren plaza in tzula! Ke kanpeon!
P.D.: Korkoiak sirenari: glub?
P.D.: Enteatu naz perito-pilotok beste nabe bat dakala pilotatzeko. Bertson
bat mereziko dik ba, ez?

Haitzol

2006/09/06

Aitor ta Aitor

Kaixo denoi, aitor naiz. Uda baino lehen idatzi nuen foro honetan lehen aldiz, Haitzolek aukera eskaini zidan eta. Batzun-batzu bistaz nor zareten badakit, baño ez zaituztet ezagutzen. Dena den, hori ez da traba izango tarteka-marteka bertso batzu idazten saiatzeko. Joango gara pixkanaka.

Kontua da, idatzi nuen aurreneko aldian helbideei bistadizo bat bota niela, ea batenbat ezaguna egiten zitzaidan edo, eta batekin sorpresa hartu nuela: guztien artean hortxe zegoen jabearen izena argi ta garbi azaltzen zuen bat: **zensura**

Lehengo batean Haitzolekin hitzegin eta nik ezagutzen dudan aitor dela (zarela) frogatu ahal izan nuen. Nere helbide elektronikoak ere ez du izkutaketean ibiltzeko asko balio, segituan igarriko dit nor naizen, baña hala ere bertso pare bat idaztea erabaki det eraman nuen sorpresagatik edo.

Tira ba, ondo segi denak eta hurrengo mezurarte.

Doinua: Sarasuatarren diskotik "kasik 14 urte..."

kasik hamalau urte
badira jadanik...
bi gazte ameslari
ikusten ditut nik
bata bestearen mahai
ondoan jarririk
ez daukate ikasle
formal itxurarik
bata bestearen mahai
ondoan jarririk
ez da gobernatuko
ditun maisurik!

biak aitor gara, bai,
baina zu Irazu
ni Irundar oraindik
erdi Iruindar zu
hantza danez bertsotan
zabiltza jo ta su...
nor ote naizen susmo
hartu al didazu?
hantza danez bertsotan
zabiltza jo ta su...
Hori egia bada,
erantzun idazu!


aitor.

2006/09/05

Errimak ta uretako piztiak

Iñaki Kabron!! Oaingun bai jarri diakela zalla!!

Ni dudan nago, noa harago
aizu errimen muga non dago?
lerro kopurua dira zazpi
ta begira bai goi ta bai azpi
horrela klaro!!
zortzi re bai izanez pikaro:
lerroak baiño, rrima gehiago!

Portzierto, Bidasoa kutsatua zeola ta...!!! Ene!! Sirenak, ta korkoiak, ta
aingirak, ta... tiburoin bat_e ba omen zebillen ta... Zer diyote hoik denak?

Haitzol

Sirenak ta korkoyak Bidasoan

Atzo goizean Bidasoan zan
guk egin genuen zita
hamaika lagun elkartu giñen
goizen oso goiz jeikita
hiru sirena* ta zortzi korkoi
guztiok gogoz josita
arrauna,kasko,txaleko eta
baiñujantziak jantzita,
kanoetara igo giñaden
pena guztiak antzita (bis)

*sirenak: Olaia, Jaione ta Aloña

DORRON"zoro" zen nekin bikote
uste nun nerek ein zula!!
bere erruaz tragatu nuen
ittotzeko adiñ ura
hasi orduko sartu zitzaion
norbaitt botatzeko gura
bere indarrez ziztu bizian
zen haiengana gertura,
korkoi gaixoak beldurtzen zittun
tiburoi puska zen hura(bis)

Denborakin ordea asuntok mejoratu ein tzon...horratx!!:

Nuen guztia ematen nuen
arraunean iñez baiña
asuntoa da berak bakarrik
eitten zula biak aiña
denbora gutxin hartu genion
elkarlanari tamaña;
nik animatuz,berak rematuz
pasa gendun ibai gaiña
ikusten zute,osatzen gendun
biok ekipo bikaiña (bis)

Aupa ekipo!!! ikusten zute atzoko abenturaren zatitxo bat!!baiño lasai!!
bizirik naiz!!(8 hubeldura bakarrik).Jakin tzazute zibertxoko hontako
tiburoiak, sirenak bezala kantatzen dola errima ta guzti!! baietz
Dorron!!!demostratu arraunen bezain trebea zeala!!!
agujetaik???ikusi_zu ezdizuala horren fama txarra jarri, eh???

ondoloin.

Bidasoako sirena

pd: porzierto, txapeldune tzolo izan tzan,bidasoako aingura!!!besteoi
despistatuak harrapatu ginttulako...
pd: Dorron, hurrungo baten baizpare 2 kaskorekin atera, ok?

2006/09/03

Naparrak mihiluzera

Ikusten duzu gauean
PCa pizten denean
emailen baten oinean
Zelaieta_ere egongo dela
Kike_Amonarrizenean
audientzia gorenean
ipini nahi haut lanean
abisatu hoanean

Ta beraz napar gazteak
lortuko duen ospeak
sor litzakeen nahasteak!
poza eman dit kastina ere
pasa dula ikusteak
baina a ze kontrasteak
ditun hori sinisteak...
nolakoak ziren besteak?

Napar hau txapelarekin
ikusteak hainbeste min
ez dit emango behinepin
entrenatzeko lanetik ere
jai hartu du arin-arin
eszedentzia batekin
beatzi hilabetez fin...
umerik ez behintzat egin!

Iñaki

Iñaki ta errimak

Nagusi jauna, hauxe da lana
doinuak bilatzen jarri didana
errimako lerro kopurua
gehienez bat dela segurua
baina ez engaina
hortan doinu honek dauka gaina
errimak dauzka lerroak aina

Iñaki

Haitzol problemak arreglatzen ta beste

Dexpixtatuei:

Zibertxokokide batzuk ahaztu zittun mezun batei erantzun ta berrerantzun ai
geala usteut.
Mezu hontan denak gaudelakun noz, erantzutekun hau erabilli ta geo
kontaktutan falta zaizutena gehitzen bazute... ba denantzat hobe.

Azken irakurri ttutenetan **zensura** behintzat falta zen, ta
balitteke besten bat e baietz. Iñork bere helbiden bat sobran ikusten badu
re, oaintxe egokina txukunketak itteko.

Portzierto, Julenena dela ta…

Julen, hura eta beste
Ez grazi edo ez fuste
Den denak hartzen dituzte.
Ta_umea baño, umekeriak
Aukeran nayo nituzke
hortako_aukerak littuzke
Hori_elitzake ezuste
Ez al tzute hori uste?

-Aupa Iñaki, etzaiak errexa iñ bertsua osatzia, zer duk, lerroko errima
gehien diken doñua? Earra.
-Aupa Joseba, ongi etorri, iya Basque negarra alaitzen yeun.
-Bidasoako bajada in dutenei: Ze bertso botako luke bidasoako korkoi batek
zuen bajada ikusita?

Haitzol

2006/09/02

Rositaren urteak II

Bukatu zaizkigu oporrak, katxiporreta!! Hasi beharko degu eguneroko
martxan, lan pixkat eitten, gero siesta, kafia, zibertxokoa, parrandatxo
batzuk... Ufff, bizi gorra gurea! Olaia, Haimar, ongietorriak
zibertxokoaren goxora. Fuerte hasi zeate eh?? Eutsi goiai!! Ta Rosita,
zorionak!!!!!!!!!!
9 punttukoan (Egañak irrifarrari kantautako doinuan)

Kaixo zibertxokoa
zer moduz, majikos?
Iraila heldu da
oporrak itoz.
Rosita jantzi zara
hogeitama pikoz,
baina zu beti gazte
hain modu magikoz.
Oain busti zuritoz,
edota mojitoz.
Zure faboritoz:
ricos, ricos, ricos...
Zuretzako gordeko
ditut phoskitos (bis).

Bihar Bidasoako jeitsiera egitera zoaztenak ondo ibili. Ni banijoa Azkena
rock festivalera!!! Selamat minuuuuuuum!!!

Joseba

Arnaitzen esplikaziyua piloto ez izateko

Eunon:

Letekin debilidadia ditela bakik (portzierto Aloña, biali ber nizun zerbatte...)
Ez bakike "labado de zerebro" bat sufrittua nak injeniero izateko.
Hor tziak esplikaziyua. (Zortziko naguziyan berrize. Doñua: "Ijito jende hoienak" nahi bazute, ta bestela nahi zutena. Hurrungun beste neurri bat)

Egiya duk ba Haitzol laguna
pilotua izan nahi nin
ta horregatik nahiko sesiyo
izan nizkin ne amakin
errosayua ta radiyua
hartu behar omen zizkin
zapetakua noiz hartuko zai
nere abioyarekin.


Bihar arte ayo, bihar arte ayo, bihar arteeeeee aaaayoooooooooo!!! Tran, tran (gitarra akordiak)!!!

Arnaitz

Rositaren urteak

Eeeeeup!
Larunbata bezain gauza earrik! Bateze Ostiralin parrandaik iñ ez bazu. Nere
kasua.
Rosita, berdin pentsatzen al tzu??

Iya ba, zue Iturriaga kuttunan doñuan:

Rosita zure adinak
Nauka kezkatzen hasia
matematikoki gora
urte hoien sekuentzia.
Ta bertso xumeek ezin
Gelditu ba inertzia.
Nirea ez da zientzia,
baña nahi dizut desia:
Urte bat zoriontsua,
patuaren kortesia.
Eta hasteko muxu bat
zeren dezu merezia,
zuretzat doñu hau bezain
goxo eta berezia.

Bueno, lasai, ze oraindik
zoaz eskaileran gora,
kalada bakoitzarekin
gozatuz zure denbora.
Hartu ahalik ondoen
aurten ere ziaboga,
milla gauza berri proba
ta zoaz mundu osora.
Grazia eta irria,
adina duzu ganora
Bidai bakoitza, jakizu
da guk jarritako froga
Egin nahi zaitugulako
Gure Basque-Enbajadora.

Nora goazen jakin gabe
arraunkadaz arraunkada
patroi misteriotsuak
egin gaitu gu nomada
hoi bai, edozein txokotan
jartzen degu enbaxada
Zuregatik Iruñara
juango nintzake hara!!
Edonon garela ere
lasai, moldatuko gara
Ez da bertsorik faltako
ta ezta ere parranda
zure urtebetetzea
ondo ospatu behar da.

Aupa Rosita, zeñek daki, agiyan Iruñako bazterrak nahasten izango gea
aurten, agiyan ez. Hortxe do graziya. Bazterrak nahastian aleya. Non,
sekundariyua da, adiña bezela. Muxu haundi bat, ta eongo gea.

Haitzol

2006/09/01

Julenen agurra etorriberriei

Iep!!!!

Uda bukatu eta
Horren arabera
Zibertsokoa berriz
Dator berera
Bi lagun berri batu
Zaizkigu gainera
Arnaitz eta Olaia
Bi gehigo bagera
Eta ni ostera
Xilberren antzera
Kaña ematera
Noa ETBra
Animatu baikara
Mihiluzera!

Ongi etorri zibertsokora gure lagun berriei!ezta egia hemen dena bertsotan kontatzen dela, hemen prosak ere badu bere lekutxoa ta! Ta beno,oporrak bukatu eta lanera bueltatu zaretenei animo! Nik 9 hilabeteko eszedentzia hartu dut ta orainik eztakit ze eginen duten baina eginen dut zerbait,...oraingoz mihiluzen apuntu gara ta gaur pasa dugu kastiña.Xilber ta konpañiak nahiko altu jarri zuten joan den urtean maila baina saiatuko gara gu ere zerbait egiten!

Ongi segi!!

Julen

Aloñak Olaiari

Nola ez, habanera doñun ( zure gustokoena zen ez, Haitzol??)

"Iepa" Olaia zer moduz?
segitun zera arrima
zibertxoko mundu hontan
igotzeko asmoz zima
dena martxan jarri duzu;
gorputz,garun ta arima
hiltzorian dein edozein
zuk dezu erreanima!!
bidali dittuzun bertsok
zuten halako pozima
nei behintzat egin diazu
egun osoa anima
halare bada gauza bat
bate kuadratzen ez-dina:
arren esplika zaiguzu
nola den hoien errima!!

BRAVO!!!! Hoik die hoik bertsok!!! ta azken bertsoa irakurri dianen malko
bat geau zat betilletik zintzilik!! earra!!!!baiño ikusten dianez Xabier
Leten legea zintzo-zintzo seittu zu, eh?? nola jokau zu errimekin??? ja ja
ja!!!! nik jeneralen bertso bat botatzen det, baiño...dedio a ze bi sartu
zaizkiun!!!; Arnaitz-Olaia, Olaia-Arnaitz!! txapela kentzeko mukok!!!

Aloña

Gure Tzolo harrituta Zibertxokoaren martxarekin

Selamat minum!!!-kafia altxata esateut. On dagizuela antzeko bat da
indonesioz, biño edariyai dagokiyona. Tragoxka-on edo.

Hau da hau! Iraila hasi biño lehen Zibertxokua funtzionamentun!! Superatua
nauka asuntuak, jende berriya, kuadrillakon bat ta dena tartin... Ene! Iya
ba, erantzunen bat o beste...

Doñua: Bukaeran errepikapena dakan 8ko ttikiya. Tralai, laralai, laralai...

Gue Julenek ulertuko du, Oiartzun-Lesaka euki genun lehengo ostiralin, ta
–ERA errima agortu arteko (poto itten tzuna kalea) punttukako sayuan
exertzen lehena izan genun. Oiartzuarrak nagusi dudik gabe, hori bai, ongi
ikasi zittun exeita aittutakuak.

Oiartzunen zein ongi
Ikasi zun –ERA
Eta errimatzeko
Orain ETBra
Uda luzatu nahi du
Betzi_hillabetera
Bertsolariyan pinta
Hartzen ari zera.
Tra lai laralai laralai
Hartzen ari zera.

Joño joño, ta ni jakin gabe, piloto izan nahi yula?? Hemen enteatu
beharra_re!!
Imaginatu Ruper Ordorika, o holako abeslariyen bat ondorengo letrak abesten:
“bertso berriyak arreglatutzen
badakat nahiko komeri…”
Zeñenak diala esango zenukete? Inkonfudible.

Orain zibertxokoan
In yeu lagun topo
-Zemouz, ondo al habill
Perito-piloto
Hauxe esan nahi nian
Insulto_o piropo
Klasifikatze hautela
Leten estiloko.
Tralai, laralai, laralai
Leten estiloko.

Aloña, Aloña... oain_e probokatzen. Ta geo parentesiyak... aurtengo
hontan... prometes.

Hordartzan imagina
Ezin dugu ahaz
Edertasuna ez da
Ahazten ez erraz
Eta rebozatuta
gutxiyo askozaz
Haize fuertearena
Sobra zegon beraz
Tralai laralai laralai
Sobra zegon beraz.

Olaiari: Behin aittu niyon zertaz ai zen zekin batei, hamarreko nagusiya
dominatu arte hobe dela Habanera ta holakotan ez tematzia. Biño usteut
eritziz aldatuko dula hok irakurtzin. Aupa Olaia.

Kaixo, enauzu ezautzen
Epa, ni naz Haitzol
Hitzegin didate bai
Aspaldian zutaz
Baña ez apuratu
Zeren baliteke
Igande hontan bertan
Elkar ezautzea.
Larai laralai laralai
Elkar ezautzea.

aupa denai, bateze bi pardill@ berriyei.

Haitzol

Arnaitz

Bueno,

Aloñak aurkeztu bezala, ni Arnaitz naz ta hor dijuzte ne bertso berriyak, nahiko lanekin jarriyak. Zortziko nagusian.

Agur lagunak, sartu orduko
aurpegia zait gorritu
Aloñak botatako loreek
benetan naute hunkitu.
Zibertxokoko kide guztiak
etzaiteztela harritu
nahiago nuke birtute hoiek
denak nereak banitu.

Aloñak esan duen bezala
Oiartzundikan naiz ari.
Piloto izan nahi nuen baina
azkenean injeniari.
Kantatzen ditut bertso zaharrak
ta abestiak ugari.
Bertso berriak arreglatzeko
badaukat nahiko komeri.

Zibertxokoan kontatu behar
omen da dena bertsotan.
Gutxi o gehio kostatuta re
ni saiatuko naiz hortan.
Arreta pixkat jarri dezadan
zeozer ikastekotan,
zuen bertsoak letu nahi ditut
sarri ezpada askotan.


Ayo

Arnaitz