Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/27

zapatuko geurik baño hobik bis

Ene, ene, ene.....!!!! Hamen nator osteabe!! Trankil, txapa
handirik paik ongun. Hor gure mensajin, Aurkenei
dedikatetsauen koplan ero hirukun ero dana dalakun, kantak
agertzen da osteabe hirugarren puntun!!! katastroffff!!!
trankiiiiiiilllll, ez ta poto, ezta lapsuse be.... makiñin
eta hatzaparran txarto ulertzi re bakarrik: hirugarrenin
kantak ez, tantak ti!!!! Bei gorrixantzako onenak
tantakkkkk!!!!!
aklaradooooooo!!!

Rosita

Zatar ondo ala?

Hementxe ba lengo larunbateko bertsuak zuen eskariz ta mahai-ordenean (ikusten da doinua sartu zaizuela... 3trukun lapurrarena):

Orain hastera noa ne zirkuitua
Esku artean hartuz gure fruitua
Irakurtzen bazute ze meritua

-Mikel & Ainhoa:
Antton eta Anttoni bi ta batera
Elkarrekin egina dute hasera
Noiz joan behar degu Ondarru aldera

-Rosita:
Rosita behin Phoskitoz genun gozatu
Geroztikan zakuan barrura sartu
Baietz gure bertsoak azpimarratu!

-Amaia:
Nola ez ba Amaia, zutzako tori!
Nahi baduzu beste bat dugu opari
segidilla kantatzen baiguzu guri

-Amagoia & Rosita:
Rosita ta Amagoia bi infiltratu
Gaur beharko dezute doble pagatu
O aurrerantzen xagua gehio klikatu

-Jone:
Behin batean hasi zen beatzirekin
Eta hor jarraitzen du berearekin
Ea zein atrebitzen den berarekin

-Julen:
Eta nolaz ahaztu beste naparra?
Nahiz txapelik ez izan, gure izarra
Oraindik gukin asko duk in beharra!

-Esti:
Esti inoiz bakarrik egon ezkero
Eta temperatura de bajo cero
Honekin ohira sartu ta ingoizu bero

-Aurkene:
Nahiz Aloñak esaten zun kontrakoa
Orri hauetan bertan dago gakoa
Aurkeneren debuta etzan potoa

-Dorron:
Aitor hasieratik beti ihesi
Lau kopla xixtrinekin gaitu erosi
Berak ez du nahi eta ez du merezi!

-Xabi:
Pozten naiz ikustea hemen gaurkoan
Bota gabea zendun zerbait kolkoan
Errebelazioa zibertxokoan

-Mikel:
Orain zuzenduko naiz ttikiangana
Bertso bideetako txoferrangana
Honek alaituko du zure Tourana.

-Rikardo:
Ritxi da lehendakari, berai ohore
Kaletik ibiltzen da beti dotore
Hau besapen hartuta askozaz hobe

-Jaione:
Garai baten Jaione ze neska fiña
Gero gure sektatik alde egina
Bat emateko eingo det ahalegina

-Aloña:
Aloñaren mezuek a ze grazia!
Ormaiztegitik iten du garrasia
Oain eskasia
Ea honekin kentzen duzun krisia.

-Xilber:
Zibertxokoko gatza ta perrejila
Bapaten hasten bada hoi bertso pila
Eskerrak tekleatzen mantso dakila

-Arnaitz:
Arnaitz teknologian degu liderra
Ekarpena egin zun honek ederra
Nola ahaztuko degu zibermasterra

Ta etorri ez zinetenok oraindik badaukazue zibertxokoaren liburua eskuratzeko aukera, baino hortarako penitentzia hau da: “Iparragirre” bat, bi“Mainontzi” ta “Joana Bixenta Olabe” bat errezatu. Ta bukatzeko lau kopla txiki. Hoik danak egin, eta halere oaindik Xilberrekin konfesatu beharko dezue aurrez aurre, afektatuta utzi zenuten eta, ia realak beste, kontuak atera...

-Apalategi:
Hau re azken boladan dabil lehorra
Ia Iñakin izena genuen borra
Noiz kitatu behar dek daukaken zorra

-Amaia Agirre:
Nola bazkaritara etzan arrima
Ezin da lasai egon zure arima
Han igoko zitzaizun adrenalina

-Itsaso:
Berak esan zun etzela etorriko
Penitentziarekin etzaitez ito
Zuretzat segidilla batekin nahiko

-Ane:
Nahiz etzan joan berak esan bezala
Zibertxokoak dio egin dezala
Elizondoko agur ofiziala

-Unai M.
Unai beatziko bat egiten hasi
Duda badaukat baina porsiakasi
Igual egon zan baina enun ikusi

-Uxue:
Xilberrek zutzat gorde hogei zigala
Baina jan aurretikan... Zion bezala:
Zazpi zortziko txiki egin ditzala


Oooooonndo segi ta bitartian zaindu txekorrak!!!

Joseff

zapatuko geurik baño hobik

Aupa ekipo!
Zelan jun de astelehena, ba? Guri geuri zeozelan, ajin eraginaz ero, telefonikako neska txatxalak pe ixildute ga!!! bueno, hori hurrengun kontakotsuau...
Zapatun elegante danok be, ez ala, apala?
bueno, gu hamen gatoz, betiko morun minuskulan!

Doñu: Hiru Trukune, Karidadeko bentak pe kantaten dabena eta Josebak bazkalostin geu deleitateko ibili bana:

1. Aupa ziberekipo
nola zaudete
astelehen ederra
ai! ke ajete (bis)
ez al duzue burua
matralluz bete

2. Hemen esan behar dugu
hiru lau egi
bertso promesak asko
ta hitz gehiegi
Zapatun non zegoen
Apalategi

3. Bere bertsoarekin
jentea astora
Zapatun nun pasatu
zuen denbora
Amaia ezen agertu
gure zirkora

4. Eta non ote zegon
gure Unai Muñoz
behintzat egin zun deia
gutzat apropos
eta horrekin Unai
parkauta zagoz

5. Ormaiztegi aldetik
bi sirenita
ordu bi terdietan
"Artason" zita
eta lau terdietan
egin bisita

6. Fitxaje berriari
nola ez bota
berari janariak
bape inporta
baiña beste biekin
egin zun ospa

7. Gure Josebak egin
zun ahalegiña
liburuxka ta kopla
ze atsegiña
ez genun uste zenik
halako fiña

8. Ta beste txiki honek
hartu zun kantxa
momentu batez sortu
zenuen saltsa
baiña helduko zaigu
laster rebantxa

9. Arnaitz paparatzia
dugu earra
baiña honek euki zuen
joan beharra
familiaduna bera
omen bakarra

10. Dotore jarri zuen
honek "Artaso"
ta Aitorren ahotik
bertso onak jaso
beti berba goxoak
guk PORSEKASO

11. Dotore egin zuen
berak frantsesez
bertso hizkuntzan ere
hor dabil artez
Julenek ez tu esaten
iñoz bez ezetz

12. Honek ikasi zuen
ongi solfeo
ta demostratu ere
jan eta geo
Estik kantatu zuen
en "stereo"

13. Dorroni ez zitzaiola
gustau zapoa
kuerda hartu zun eta
haize nahikoa
ongi astindu zuen
abanikoa

14. Gure Mungiko damak
entzun ban kantak
bañe ondo hartzen ban
bai bertso latak
begi gorrientzako
onenak kantak

15. Karpeta kamixetaz
"a juego" bera
lehendakaritik pasa
presidentera
orain Gipuzkoanoko
"Rik" gerente da

16. Egun bi pasa ondoren
Mikelek lotan
grazirik ez zen falta
haren ahotan
ederto aritu zen
intermediotan

17. Kontatzen Xabi dugu
oso trebea
lau lau kontatzen badu
abildadea
zapoa harek jan zun
behintzat berea

18.Bertsorik luzeenak
zibertxokoan
bertsoak entzuten ongi
salto autoan
Jone ez gendun entzun
beatzikoan

19. Anttoni eta Antton
hau bikotea
sarrerako bertsoa
elegantea
gehiago botatzeko
hartu tartea

20. E-mailak bidaltzeko
falta errezeta
baiña poltsa beti lez
gauzaz beteta
botika zertarako
barrea dute eta

21. Hogei elkartu giñen
hoitabat doaz
baiña beti lez buelta
eiteko asmoaz
nekaturik gaude ta
lotara goaz

Ala, entendiuten dabenak, ederto; eztabenak.... nun ibili ete zan!!!!! Hurrengo zitxi Elizondon Martzun 24an, danok Julen animatea!!!!!

Amaia ta rosita

2007/02/26

IBON ZALDUAN DEBUTA

Kaixo lagunok: hau da nere “debuta” zibertxokoan. Ormaizteiko bi dama gazte xarmanti, Aloña ta Jaionei, zor diet horren ohorea (“zaldun” baten ohorea?? Ikus 2007/02/20kua ). Beraz eta, jun dan larunbateko bazkalonduan jasotako “ongietorri”-bertsuak entzun da geo, erantzutera “behartuta” sentitu det nere burua. Hona, ordun, Donostiyako gazte batek jarritako bertsuak, gure herriyan ere antzeko zeoze iten dakigula erakusteko asmoz.

Doinua: “Dama gazte xarmant bat”

Zibertxokolariok
agurtzen zaituztet
lenbiziko bertsuak
bota nahi nituzke
iruditu ez arren
kosta zait dexente
ia aurrerantzean
geyago datozten
tralai, laralai, laralai,
geyago datozten

Larunbatian gendun
elkar ezagutu
bertso bat edo beste
zidaten paratu
hala’re egon lasai
ez naiz hasarratu
nahiz ta berria izan
ondo nun pasatu
tralai, laralai, laralai,
ondo nun pasatu


Bi dama gazte xarmant
nere aldamenian
tokia in zidaten
guztien artian
beraiei esker ni naiz
agertu web-ian
ezin gelditu hori
eskertu gabian!
tralai, laralai, laralai,
eskertu gabian!


Tira ba, kostata baño hortxe jun dia lenbizikuak. Ia azkenak ez ote dian. Haitzol eta Aitor: espero det nere Peugeot 206an ondo jun izana lengo larunbatian, nahiz ta “gauza” batzutako oso erosoa ez dala iruitu omen zitzaizuen (eztakiñantzako, Oiartzundik Donostirañoko bidian enun kotxeko irratia piztu beharrik izan, gure bi mutilen bertsuek jarri baitzuten musika).

Ibon

Larunbata

Ñooooo!!! Astelehena eh!?! Ni oaindik launbatian bizi naz. Ze igandia ahazteko hobia izan zen. Ta gaur... Larunbatekua buruan.

DOÑUA: Josebak eztakit nondik atea duna. Bazkalosteko koplena, negrita bis bat itteko da.

Pentsatzen jarri gure bazkari latzan...
Gauza onak Xilberrek, bere baratzan
ai! zeñen onak zeuden korkoiak saltsan!

Oiartzun Ormaiztegin, hoi beren nahie
bihurtuak horrela guretzat gaie
kilometrajia re patu ber zaie.

Joseban oparia, patxaranean
irakurri lasaitzen zeratenean
ohera sartzerakun, o komunean.

Tiempo extran geratu zen agerian
Bertso kantuan biak, ze onak dian
gure "grand Xilber eta petit Julian".

Ahotsa ozen eta, lotsa gordea
batak bestin ondoren, beti hobea
Zibertxokokuk hobik ziren ordea.

Horrelaxe zidan nei, han batek bota
hirutan exei, altxa hamarrak jota
- Oain noa zoazte? - Oain bertxota!!

Batzuk parrandarako "de pura zepa"
Nahiz rimategiyan ez, jarri arreta
Mendiluzekin ere arittu zen ta!

Jarri kolpla txar hauei, Rosita kuña
Jone eta Amaia, atera muña
gutxienez zerbatte, bota (h)Iruña.

...

Hiru punto suspentsibo bialtzen ttut, hiruña ta Iruña esan dut launbatin fuerte ikusi nittun ta... biño nornahik nonahitk segi lezake. Hau biño geyo eon tzen ta! Ezta?

Haitzol.

2007/02/25

Baratorrela!

Batzuk BETI zirikatzen
direktak ZUZEN botatzen,
Ei! ezkertzekoa da
PILAK jartzeko bada,
Baina oin ere denboraz
ez nabil bape ganoraz,
Vamos a cerar dio!!
Beno beno adio...

Kuadrilla... EGITAN segidilla bat nahi nizuen egin azkar azkar baina...LIBURUTEGITIK BOTATZEN NAUTE!!!! larunbaterako ni PREST!!!!!!! GORA GU TA GUTARRAK!!!!!!!!!!

ESTI

2007/02/22

Neurria: 18/98

Hartu, ZAI eta DESLAI, hartu BEGI eta ARGI ta honen antzeko zerbatt itten bazute... zuen fansa izango naz.

http://www.halabedi.org/page/2/

Letrak: Maialen L.

Ahotsa: Aiora.

Musika: Zea Mays.

Introa: Bert, Ijito Joakin, Koxme eta Philip.

((Skrrksko Rosita, ((ta Amaia!)) Philipatu in dut))

Haitzol

Badatorrela!!!

Doiñua:  Bertso eguneko Harkaitz eta Etxahunenena.
"larilo,lali,lale,lo..."

Bazkari famatu honek
sortu du zalaparta
hortaz izango dugula
giro_ ona ta aparta

Haitzol gure mutikoa
antolatzaile ona
animatzaile izan
behar zinen gizona

Zibertxoko kasi osoa
bertan egongo gera
elkar ezagutzeko ere
izango deu aukera

Ordua jarria dago
baita ere tokia
zenbat diru_ eraman behar den
falta zaizu esatia

Baiña denak ez dute eman
zibertxokoan izena
bertsoa bota ezkero
egiña da dena

Ondarrutarrak nahiko
baiña non dago besti
zure bertsorikan ez dut
irakurri Esti!

Bueno jente! Ondo ondo pasau ta ikusikoa zapatun Oiartzungo
plazan!!!!!

Txikita

LARUNBATEKO BAZKARIA TA BI

Hamentxe rabil aspaldixan mensaje uholdi!!! hori, hori!!
zeatxite ba? Haitzolen eune? Bazkaxe??' hauxera anbienti!!!
doñu: andra txarran bentajak
Bazkari honek bai euki dula
txoko hontan ohiartzuna
hogei bat lagun larunbatean
hor goaz ba Oiartzuna
baina ekipo ez al duzue
inoren faltarik suma?
Amagoia, Esti ta Rosit
nun da zuen erantzuna???


Et, et, et, et, et...!!! Nun dabil Gasteiz-Donosti-Ondarru
eji ba??? Ixilik zabize!!! Bixalduxuen mensajito bat,
bengaaaaa.... bardiñye, bertsoz, koplaz, prosaz,
epistolan, formato karta, formato telegrama, tipo sermon,
hitzaldi, sketch, gioi..... nahi zuena bañe señal de
vidan bat zibertxokuuuuuunnnnn.... k menos!!!

Bueno, gusta azta antolakuntzakuk proponiuraben ruti,eh!!
Ederto, ixan bir dan morun: hiru tragito bazkaldu
aurretik!!! Kafe bat eta bi, hiru kafe, mosto bi te
ardaubat... hiru bermut.... Nahi dabenak, nahi dabena!!!!
Ala maj@s eongoa zapatun!!!!
bitxartin be ondo ibili!!

Rosita

LARUNBATEKO BAZKARIA.
DEIALDI OFIZIALA:

DOÑUA: Koplak, nagusian.

LARUNBATEKO ZITA GANORAZ
ADOSTU BEHAR DUGU TA:
ORDU BATEAN TA AMAZKARREN
DUGU LENENGO BERMUTA.

LO FALTAK EDO AMETS GOZOAK
BALDIN BAZAITU ATZERA
ORDUBATA T'ERDIAK ALDERA
"MAKUTSO"N IZANGO GERA.

ORDUBITAN LARRI, GALDETUTA
"ZIBERTXOKOKUK" NON DIREN,
ERANTZUNGO DIZUTE SEGURU:
B'AL DAKIZU NON DEN "MIREN"?

TA ONDOREN "KARRIKA AUZOAN"
SOZIEDADEA: "ARTASO".

HURA BILLATZEN SAIATU ETA
AURKITTUKO ZU AKASO!!


Ptz: Inbidiya nork nori? Egañak ez dakala inbidiyik? Iñork dudatu al du ba?
Ptz: Ibon, bayeu tartian Joseff pillotari deitzen den bat. Hogeitabat gaudek bazkaltzeko ta ilusiyua itten tziok 22ra heltziak. Kopla batekin serbilleta, bikin platera ta kubiertuk, ta gosia baduk... hik ikuskouk. Ongi etorri zibertxokoa.

Haitzol

2007/02/20

ORMAIZTEGIKO DAMAK ETA IBON ZALDUNA

(edozein doñutan kantatzeko)

Ormaiztegiko damak
gatoz atakean
nahiz izan zaittuztegun
nahiko apartean
komeni zaigunean
tartean-tartean
hementxe_agertzen gera
biok bapatean
jarri bi plater gehio
ai derrrrrepentean!!!!!!!

Iepaaaaaaa mutillek!!!! (ta nola ez, neskak).Beno, izango ditteu ba bazkariako txartelak ala??? gaiñea nik uste, ein deun bertxo puxka horrekin razio doblea meziko deula!!!!

Ba bai!!! bizi ga! ta bertsoik alpalditxon biali ez badeu_re, denak irakurri dittut ta esan beharra dauket nibelazo horrekin ez taula Egañak inbidik!!!!

Bide batez, beste tareatxo bat dauket zibertxokoako; ea Apala ezaune itten zazun honoko hau!!!:

*Iparragirre habilla dela doiñun

Goierritarra habilla dela
hori gauza jakiña da
baiña Donosti aldean ere
horrelakorikan bada
IBON da bere izena
ZALDUA abizena
informazioa hara!!!
Hartu ezazu gure bertsoa
ongi-etorri gisara

Ezautzen Apala??? "Frantzes klasek" esaten baizut??? oain bai, ala??? ez det uste tipo jator hontaz aztuko ziñenik!!

Aupa Ibontxu!!!!!!!!

Aloña ta Jaione

2007/02/19

... sagarrari koxk!!

Eeeeup! Hiru ta bi, bost. ta hogeitamabitan plost! Biño bueno, güe zibertxokoko leyenda urbanan arabera zibertxokoko arima den ta iñork ezautzen ez dun Ramon horri begira, ta egunen batian zibertxokoko kide izango dugun Oskar bertsoeskolakidian hitzetan: gaur egun eozein umek dittu 40 urte.

Barkatuko dizkiazue sorta maratoniano hauek, biño nola utzi zuenak erantzun gabe? Skrrksko kaketan plost, sagarrari koxk!- biyurtzeagatik.

DOÑUA: Jon, Gurru, ta Apalategi. (Goatu "Apalategi & Co." deittu ber yogula donnu honei).

Itxaso!!! Sorpresa izan da geo zuria! Neria aleiya!! (Hoi nahasmena!) aleiya, (ne nahasmena, ez, zuria, bueno...). Adi zaude gero eh? Egitan pena ematen digula ez etortziak!

Aupa Itxaso, a ze bertsoak
Earra txo! “Bua chavala!!!”
Carpe diem bat, oparittuaz
gustatzen tzaidan bezala.
Telefonoan kontuaz berriz
ez daukat pena makala!
bazkariyana, nahiz “fijo” izan
beste baterako dala!

Ze opari politta Elizondotik!! Aupa Ane!!! Poza emateu kable hauen denen bestaldian zuriak bezelako belarriyak daudela jakittiak, nik enekin behintzat. Muxu bat, ta Elizondorarte.

Hasi bazaigu, hasi, ta nola!
“bertsolari fiñak” deitzen
Elizondoko atea_irekiz
gure izen ta abizen.
Eta ixilik, baña gustora
omen gaitu han aditzen.
Desira billa, hasita etzait
besterikan okurritzen.

Aupa zuek! Anttoni Anttoni, bagoaz bagoaz... ta klaro, azkenin dena bider bi! Zibermasterrra nahastia lortu zute, ta ez da gutxi!

Antton-anttoni, badatozela!
Jesús! Zenbat tira-bira
Izena eta sorta, den dena
Igoak batetik bira.
Bazkarirako “Bai-ez”ko hortan
aklara izan balira!
Bertso artean kopla batekin
despedittu itten dira.

Bakarra izango zen, inpresentable hau aleiya, bere e-mailla zerrendan eon ta bertsoik jarri gabia zuna, dozena bat bertsotan aipatu ta ezer idatzi gabia zuna, ta txoko hontan pertsonalki zoriondu ta erantzun gabia zuna. Ta hara non...

Ta Dorronekin, orain bi urte
Jarria genuen zita
Iada hartua geniyon denak
“Betiko promesa”n pinta
Nola engaña? Argi zegoen
bazkari on bat jarrita!
Hori bai, Dorron, ez hadi sartu
soziedadin berorika !!

Ze Julen! Hire gain zeukaten plusa gogorarazten eh katxokabron! Hamalau hamalau... inguratu ta...
En fin, to edo tori!!

Dorronen eran, Julenentzat hau:
Zer moduz zera berori?
Añorga aldean, botea duzu:
“Ez nabil nahi bezain ongi,
ta jendaurreko azken plaza zen.”
-Zibertxokokoa, tori!!!
Orixekoa baño latzago
izango da plaza hori !!

Hara bestia! Beste kabroi bat aleiya! Lehenbizi irakasle deittu, ta geo...

Gure ttikiya, eman ta eman
edo ta, dale ta dale !!
Orain artean ustea nuen
hau nuela Haitzol-zale.
Baña oraingun, argi esan du,
ongi ulertua, bale!
-Bertso kontuan, Haitzol, onartu:
Geyenez_e gai-jartzalle!

Txikitaaaa! Onekin doa despedida, atxe gabe.

Txikitak ere azaldu zuen
zaharberritzean gaia
nahiz eta ez den, berdin izaten
ahal dena eta nahia
aurrez aurre ta, beti aurrera
ezin penarik garraia
eskerrikasko zuri ta denei
hauxe da nere Amaia.

2007/02/16

Bertso entzule bi

Doñu: Anttoni Anttoni

Aupa kuadrilla, zer moduz gabiltz?
Ondarru aldetik hemen bi
Mikel ta Ainhoa bazkarirako
Sarrera bila mutur bi
Bertsozaleak bagara ere
Kopletan katedradun bi
Poto eginez lortu nahi dugu
Oiartzunen sarrera bi

Ihaute ihaute
Edo eta haratuzte
Bihotzak hau dio
Ondo pasa ta adio

Perretxikodun entsalada ta
Sagardo botila ugari
Gure artera azaldu arte
Anbotoko gure mari
Txitxarroa ta berdela dugu
Guk zuentzako afari
Ondarruara uda aldean
datorrenarentzat sari

Ihaute ihaute...

Badira batzuk estranjerian
Mozorro luze ta guzti
Epaile baino diruditela
Toga beltz azpiko pizti
Ahari ahuntz ta aker piloa
Sasiarteko gezurti
Izango al gara su handi hori
itzaltzeko bezain azti

Ihaute ihaute...

Kantu dantza ta ihauteria
Bizitzaren gatz ta grazi
Lizunkeriaz goza dezagun
Garizumatik ihesi
Txitximurka ta zimiko ere
Gerrialdealdetikan hasi
Kezkak erantzi ta lotsak utzi
Ta dantzan gaitezen nahasi

Ihaute ihaute...

Orain artean izan duzue
Kuadrila nahiko pazientzi
Muxu haundi bana guztioi eta
gugaz ez zaitezte ahantzi
Kopla bertsoa ezin bereiztu
Kantuan alferrontzi
sarrera gabe geldituz gero
arriolari goraintzi

Bagoaz bagoaz
Erdi serio erdi bromaz
Bihotzak hau dio
ondo pasa ta adio

Bagoaz bagoaz...

Mikel ta Ainhoa

2007/02/14

berandu

DOINUA:zibertxokoa.

LENGUAN ESAN NUEN BEZELA
DEGU GURE IRAKASLE
LAGUNTASUNAREN LAGUNTZAILE
TA MUNDUAREN MAITALE
BERTXOETAN IZATEN DEGULA
KRISTOREN GAI-JARTZAILE
ZORIONAK TXIPITO-TXIKI TA
BIZITZARI EMAN DALE.bis

Bazakit berandutxo dukela biño...limitatua niok bastante interneten!!!ZORIONAK.

Mikel

Ke brasa! Itsasondoko errepublikatik zibertxokoko "satorra". Askotan zin egin det bertson bat idatziko nola baina beti aitzekin bat. Ba bai, beste remedioik eztau ta bertsoa bota ezean bazkarik ez taunez ba hor dijo txapuza bat.
Doñue: bakoitzek nahi dona baño nei "Ihesa zilegi balitz"-ek inspirau nau (inspirau o...)

Berorri, ziber nagusiari
zuzentzen ari natzaio,
bazkaltzera berorrekin noa
ongi iruitzen bazaio

Zenbaitetan saiatu naiz baina
ez naiz bertsotako jaio
bazkarirako baldintza da ta
hasiko naiz, ze arraio!

Errima ta neurrietan trakets
parrandan ordea iaio
baina zuen parera heltzeko
nahikoa pare bat saio

Bazkaltzeko tortura hau baino
hurrengon pintxoa nahio
sasi bertsozale honen partez
gutioi aio pelaio.

Bale, bale, nahi dittuzuen kritika guztik onartzen dittut.
Dorron

AUPA DENORI!!!! ESTREINALDIA!

Ni ez naizela ba gutxiago izango...

Zibertxokoan sartu naiz eta
"bua chaval" bertso mordua!
orain batek ta gero besteak
abalantxa modukua!
Haitzol zure urteak direla
horretan al do gakua
nonbait ba dauka , dudarik gabe
mutil honek enkantua,
esan zaidazu , zuk belarrira
zein da zure sekretua?

ZORIONAK bihotzetik eta
kunplitu askoz gehiago
bizitza unetxo bat dala ta
hortan Xabi zukin nago
txuri eta beltz , negar ta irri
beti eskutik akabo!
baina kolorez jantzi gaitezen
ez al da dotoreago?
horretarako "carpe diem" a
bezelakorik ez dago!

Fijo, mobila, mobil, fijoa
en fin Xilver dena dela ...
entzuna daukat , kozinerua
aparteakoa zarela!
pena dadukat bazkaritxora
joan ezina detela
jakin zazue kantu ta kontu
beteaz bapo sabela
ni re zuekin arras gustora
egongo nintzatekela!

Beste batean fijo!! (edo mobila?.... barkatu ez, ez, Fijo!) , ai, ai a zer nahasmena...

Bueno , ba hoixe, besarkada haundi bat denei eta ongi , ongi pasa!!!

Itsaso

berandu baina...

iep!

doinua:desaparezido

atzo enintzen bertan sartu ta
beti zerbait, ze arraro!
sustraiek beken kanta bezala:
ZORIONAK HIRI , KALBO!
brometatikan harago
pozten nauk, ongi bahago
hi lasai egon bada bizitza
adin hortatik harago
ni duda batean nago
harriturikan zeharo
hogeitamabi? aibalaletxe!
ni baino hamalau gehiago!

julen

2007/02/13

Zoixonak

Doiñua: "iparragirre"

Nahiz ta atzo zuretzat izan zen
Haitzol egun printzipala
zibertxokoa gerturatu zen
idaztera berehala
nola zaren jatorra
ta gutzat emankorra
zorionak zuri bala!
ziberretik zoriondu behar
legea dugun bezala!

Bueno, Haitzolillo ZORIXONAK ostabe, ondo atzo? Besteik barik 24en egongoga frente a frente ta trankilla. Muso bat ondo ibili danoi!

Txikita

Elizondotik aunitz urtez!!!

Kaixo denori!!! Itxaron momentutxo bat! Lehenik...

Haitzolen urtik omen direla
zibertxokon ageri da,
gaurkoan bada ezin gelditu
besteen bertsoei begira.
Hainbeste bertso jaso ta gero
bertso bat zutzat sikira,
kandela itzali, eska itzazu
nahi adina desira,
gaurko zorion eta muxuak
Haitzol zuretzako dira.

Hauxen bai bapatian botatakoa, lotsa´re ematen dit ba Ramonen segida irakurri ta geo, baina tira, okasioak merezi zuen da... Gaur bertsolari talentu exkaxa atera det baña nire Zibertsokozaletasuna sendo dabil gero. Haitzol, Rosit, Jone, Joseba, Uxue, Julen, Ramon...(norbait ahazten al det????) gure bertsolari fin hauen atzetik zibertxokozale ugari gaude hemen. Astero astero zuen bertsoekin gozau egiten dugun zibertxokozaleak, gure txaloak sentituko dituzue hala??? Segi ba hortan...
Bazkarirako ezin ba apuntau oraingoan ta zoaztenak ondo pasa. Agian hurrengo zitan? Nafarroko bertsolari txapelketaren finala Elizondoko Lurren ospatuko da aurten ere... Gonbidapena luzatua dago... !
Bitaretan ondo segi ta muxu ugari.

Ane

2007/02/12

Ramonen portatilletik:

Aupa bat denai! Gora gora iyoko zattuzten hoitako aupa bat. Josebak Ramon aipatu du. Ta hara non, Ramonen portatilla mediyo, gabeko hamabitan jarri, ta zuen mezu guziyai erantzun arteko onik ez nakanez, kariño osoz bialtzeizuedana (pasa in banaz, bertsotan esan):

DOÑUA: Apalategi & Co. Donnutegiyan Jon, Gurru ta Apalategi bezela laugarren agertzen tzaizuena ta Amaian permisukin zibertxokoko modako donnua bihurtuko dena. Ez bertsuk irakurri donnua ikasi gabe gero!!

Gaur euri jasak, esnatu nau ta
min eman dit esnatziak.
«Baña hi lasai», pentsatu dut ze...
«Hoi beti pasatzen tziak!»
Geo krixtoren retentziyua
oparittu A8-ak
ta pentsatu dut, joder denbora
gaurre azkarregi ziak!

Baña denboraz iritsi nahiz ta
jon naz gosayaren billa.
Ze pentsatu dut, “haseratikan
eun ona izan dadilla”.
“tortilla pintxo bat» eskatu dut
ta harrittu neskatilla,
ne baitan: «gauzak ettuk aldatu»
«perdon, pintxo de tortilla».

Ordu beteko lanaldiya ta,
jolasgarayak alaitu
Zibertxokoko ne momentua
goiz goizetikan dut zaittu.
Eta Gaza ta, Euri-jasa ta,
Ritxingandik berriz aittu,
-Doctor Deseo entzuten bazu
Depresiyuk Joko zaitu!

Ta Xabi-k ere poza eman dit
Bertsoa dauka zañean.
Polittak mobill ta zibertxokun
«Lagun-izen-izanean»
Eta Rositak, gure Rositak
kanta Jon Maiarenean
Ta badirudi, etzila ari
gezurren mendi gañean.

Eta Josebak, « acceder » eta
« nueva entrada » ta « voila »
zibertxokoan bertsorikan ez
lehen zegoen iguala!
Banekiken nik bertute hori
geneena genduala
Banekiken nik, dexpixtiana
urtiana ez huala.

Jone, muxu bat, kaso in nazu
ta beatzikua utzi.
Nahiz labur labur, esan dittutzun
Ahatik, ez zen ez gutxi.
harro erantzi, bizitzaz jantzi,
bittartin denak nahi luzi
gaur ne gisara, horretan ere
kontraesanak nagusi.

Eta azkena, iada indarrez
nagola juxtu juxtuan
zoriontzera etorri zinai
kasko batekin eskuan
bizikletan ta, baita bertsotan
beti zuen arrastuan
“especialized” izan nahi nuke
zuentzat urte askuan.


Haitzol

Adiskide... laguna.

Adiskide on, izan zorion

ta ondo pasa eguna

32 urte dituzu

entzun Xabik diotzuna

benetan dena, da unetxo bat

motza, laburra, gatzduna

izan zu une bakar hoietan

beti zarena, laguna



besarkada bat,

Xabi

Haitzol! Zoixonak bai hoixo!

Orain, zibertxokoa bertsolaritzaren erreferente nagusi bilakatzen ari
delarik (oraindik ez baina ia-ia), jakingarri da... Ja, ja, ja! Hau
katxondeua daukauna inguru hontan! Bueno ba, esaten ai nitzana: gehienok
ez bakizute ere, zibertxokoa gure Erramun omentzeko bertsoetatik sortu zen
ta beraz, toki berezia daukate zorion-bertsuek. Haitzool, urte askuan
txapela kaskuan!! Imajinatze al dezute Haitzol bere "specialized" berrian
gainen txapela belza jantzita? Hintxante, alegiya, enchanté! Bo ya bale
no? Hemen ba hitzako bertxua, azkenaldian doinu izar bihurtu dan
"Amaiarenean".

Ikusten dut bai bazkari hori
bide onetik doala
Monotematik ihes egiten
nator ni beti bezala:
jakin ezazute denok
Haitzolen urtek dirala.
Eta zuk Haitzol jaso ezazu
ne bertso hau, voie la!
Jarraitu ezazu hola
egiten guri itzala
kafekin edo kaferik gabe
ze nolako bala,
kalimotxo pixkatekin
ze parrandero petrala,
nahiz neska denek bidaltzen duten
a jugar a pala.
Izan zaitezke "Exkaxman"
izan zaitezke argala.
Izan zaitezke...baina etzera
batere makala!
Hogeita hamabi urte!
Ala! Ala! Ala! Ala!
Hori da asko? Hori da jaio
eta berehala (bis)

Bueno, ta honenbestez, jun dan larunbateko ikastaroan ikasitakoa praktikan
jartzeko garaia heldu da... Acceder, nueva entrada...
...
...
... Berandu baino azkenian lortu det!

Joseba

Zoixonak

doñu: "sentimentu bat bihotzian" Jon Maiana, ikasten zabizena, ala onuxkio ikasizu, ez?

Sentimentuak bihotzian
ta mingainean errima
kantatuz heldu zaizu
Haitzol hogeitamabien zima
Kantatuz bertso, segidilla,
mainontzi eta dezima
Bertsolai txiki-handia ta
antolatzailea handina
baduzu denok elkartzeko
errezeta ta pozima
ZOIXONAK ta muso handi bat
zibertxokoko arima!!!

Bixar gexa!!!! Errimi gatxe aukeratu rot eta ezin asmata..... bueno majo, zoixonak eta ondo ondo pasa!!! Zelebra ondo,meezirau te!! behin bakarrik etxen di 32,eh!! bestioi listo 24rako!!!! falta zazenok ia koplatxu bateaz animaten zazen!!!! MUuuuuuaaaaaa!!!!

Rosita

zorionak tzolus!

Doinua: Xilbeirak ezagun egin zuen Bebé-rena.
Goizean, A8an, hileran, euritan egindakoa, beraz, barkatu baina triste xamarra.
Haitzol gaurkoan omen zaik
urte bete geyo pasa,
zorionak hiri eta
eguna primeran pasa;
Baina jarri adi orain
hartuzak ondo arnasa,
nahiz jakin ez dela berdin
Euskal Herria ta Gaza,
hartu dezagun bizitza
balitz bezala jolasa
urteak tantak baitira
gizartea euri-jasa (bis)
ritxi

2007/02/11

saiakeratxo xume bat

Azkenaldian gauza gogorrak
fijo ta mobila tarten.
Bainan Karrikarako txartela
lortzea da netzat latzen.
Hemen Haitzolek atzo esana
urteak zela ospatzen
“Otordutxo bat lortzeko adina
bertsoa saia idazten”

Zibertxokora sartu naiz eta
“Hara! Ez ote naiz azken”
zertxobait leitzen jarri hezkero
zaitue bertsoak batzen
bertsoak batu, hitzak goxatu
burutapen bat zait hasten
idatzi dudan kaxkar hauekin
emango al didate jaten

agur bat denoi.

xabi

2007/02/10

Fijo, mobilla dela.

Larunbata larunbat, hona hemen lagun bat... nola ez, parrandan zebillena.

DOÑUA: Eskubiko donnutegiyai itten ai zazten boikota jarraittuz, Egañai aittu izan yogun luze tipiko bat, izena ez dakit.

Lehengo batean umore onez
Xilber irten zen festara
Neska eder bat bixtatu eta
gonbidatu zun dantzara.
Arrimaturik ari zirela
zerbatte gogorra, hara!
Neskak hartuaz patxara
esan zion begitara (Bis)
“Aizu mobilla somatzen zaizu
ta_hasi da egiten traba”
Xilberrek lasai erantzun zion:
“Ez, barkatu fijoa da”.(Bis)

Hernaniko Tabernetako bertsolari txapelketan Exte-k kantatua, ta bart gaueko bertso eskolakoen sagardotegiyan paperezko serbilleta batian zibertxokorako espreski grabatua. Bi silabako eozein protagonista onartzen du.

Izan untxi.

Haitzol

Bertsolari on bat

Donnua: Zibertxokoko donnua.

HEMENTXE DATOR GURE TTIKIYA
BERTXOAK KANTATUZ NEKEZ
HOGEITALAUKO NAHIKO NUKELA
BERTXOLARI ON BAT FRENTEZ
BADAKIZUTE BERTXOLARITZA
HARTZEN DUDALA UMOREZ
JAN ETA EDAN EGINGO DEGU
ETA PARRANDARE GAUEZ

Bazkaltzeko txartela lortu dut ez? Bertsua txarra badare, platerak garbitzeko berko zute batenbat.

ttikiya.

2007/02/08

lehen kale

Hau partehartze, hau bertso pila
gure hasieran bezela
parrandarako jendea gogoz
ta mugi egin da bela
baina "garesti" dago oraingoan
bazkaritako txartela
jakina dugu horretarako
bertso bat bota behar dela
azken boladan denen bertsotan
bazela edo ez zela
lehen bazkaria ofiziala da
ta igo da bertso nibela
Karrika aldean entsaladatxo
bildotsa eta pastela
nik pena dut bai, ezin bainaiz joan
denoi on dagizuela

Uxue

...kaixo Euskal Herria ...

.... Betroi....petroi.....

nork bere doinuan ba
abestea xede
ta ni nire leloan
oaindik halere
Haitzolek esan zun da
zuek egin ere
ta entzun nahi ez dunai
denak sobra, bede!
pertsona, abere
nere, zure, bere
denak beren fede
neretzat mesede
eta betroiarena
egin dot nere (ber)

Ongi bizi

Jone

2007/02/07

ni be banoalaaa

Zibertxokoko parte hartzea
aspaldian dut pasibo
irakurri bai baina idazten
ibili naiz nahiko eskibo
hogeitalauko asunto hori
izan dut argi motibo
kasu hontan apuntau Aurke
horretako bai aktibo

Aurkene

Zirkotxokoa

Doinua: Langile baten semea naiz ni (Amaiarena, bertsio laburtuan)

Arratsaldeon ongi etorri
bertsoen txokora
alde handiya egonagatik
Ondarrutik oriora,
denak gabiltza kantari
denak gabiltza gustora,
Bortzirietan eta Goierrin
Badute denbora;
AndoaindikVillabona
Tolosan ibaian gora
lehendakaria ere badoa
Oiartzun Txokora.

Segidillakin ta doinuekin
ez gabiltza oso oker,
halare irakurtzerakoan
ezin asmatu guk, joder!
Batzuk antxume izu ta
bestiak nahikoa aker
batzuk ezagun, besteak lagun
ez bedi inor bazter.
Baina galdera bat badut
mesedez erantzun laster
ezizena ez, izena nahi dut
Zein koño da xilber?

ritxi

2007/02/06

Julenen saiakera Amaiaren doñuan

iep!

nere saiakera amaiaren doinuan, baina 6 puntukoan gehiegi luzatu gabe, ...hor amaia pasa zen ta!jejeje!

oharra: azken puntua aurrekoaren errepikapenaren ordez doa, ezta poto

Behin aipatu nun txapelketa ia
bazetorrela hor
eta otsailak hogeitalauan
etxarrin derrigor
egon behar nula baina
ni beti horren egoskor
kasualidadez egun berean
nitun bi plan koxkor
bat aukeratu behar ta
aspaldi agindua zor
kontzientziak utzi ezkero
bazkarira nator.
(nafar bertsoa "saldu" ondoren
bazkarira nator)

julen

Hemen nak bueltan

Doñua: Andre txarraren bentajak (Xabier Leten zale amorratu guziyantzat)

Aspaldi hontan Zibertxokua
daukat abandonatua,
besteren bertso batzuk itsatsi
eta horrekin nahikua.
Buruan gauza asko bueltaka
ta gutxi esatekua.
Bazkari horta jun in berko da
ze eaman ber da? Zatua?

Bertso txar ba osatu dut eta
or dijoa bigarrena:
Beste batzuk ere falta dira
inguru hotan barrena.
Nun ote dabil Mikel Ttikiya?
eta nun gure sirena?
Oraintxe duzue azaltzeko
aukerarikan onena.

Arnaitz

Zirkotik katedralera.

Aupa Amaia! Ongi etorri, bazkariko pasia badun. Plajiyuakin oso zorrotzak gattun hemen biño bueno... Plajiyo kreatibua artetzat zekanneu. Ni, de etxo, horrei esker naun artixta.

DOÑUA: Juanito-na estrenatzeko ohoria, netzat.

Hara, bere doñuan,
Nor? Amaia bera.
Eta bere kontutan
gu lehoiak gera!
Insulto garbi edo
lorea ote da?
Aitor ustez zu Real
zale ziñen/zera?!!
Edo pasatu al yaz
ya Athletikera?!? (bis)

- Ti eta To-piko, biño aste pare batian Xilberrei "Lehontzio" deitzeko aukera emateit. Plazer hutsa.

- Txikita!! Forman jarraitzen tzula ikusteut. Nik bost doñu jarri, ta halare luziaguan billa!

- Jone!! Ezin esango dun hemendik aurrea beste donnuik ez takinnela eh!! Ya ez dun jendin izena aldatu berko betzikua errimatzeko (Txoto-k eskerketuko din).

- ZENNEK izango du hurrengo DONNUA estrenatzeko luxua?

Haitzol

Estrainekoz

DOÑUA: Amaiarena (derrigortuta!)

Arratsalde on ongi etorri
bertsoen zirkora
alde haundia egonagatik
pailazotik pailasora
hiru triple salto mortal
nigandik zibertxokora
nahia alanbre, zuek kalanbre
piztu da polbora
Haitzol ta Aitor bi lehoi
kupel artean gustora
ta Oroitz lanean inurria
ta lokomotora
Ritxin exitaziotik
........ren orgasmora
ta 24ko bazkaria
hau zeinek mejora!
Web orria domadore
nor zirika, nor aztora
ea errenditzen asmatzen dedan
zuen erritmora. (bis)

Amaia

Neu be a la lista!

Ieup! Santa aggeda bezpera dogu... bueno zelan asteburu, ondo? eztarrixek urratu zue? bertsutan edo kantun? ni itxuridanez ena kantzau ta segidilli botateko gogotxuaz nator, ezta izengo xilberren modoko luzi baiña, bazkarixen apuntau ahal izeteko beste eingot!!!

Aupa ekipo egunon
upela bete zorion
hemen nator berriro
hauxe da hauxe giro
bazkaltzeko zita ikusi
ta denak idazten hasi
apuntatzeko lege
hortan denok errege
nire izena apuntatu
data hori dut hautatu
joateko bazkaltzera
hara oiartzun aldera
laster dator txapelketa
Julen ez da berriketa
zatoz entrenatzera
eskola berezira
xilberrek dio prest nago
haitzol e alboan dago
bikote mundiala
bertsotan berehala
ta Jone zu be_ aspaldiko
betziko puntuan tinko
bestea laro laro
beti_ ematen hor dago
ta zer moduz zu Rosita
Astelehena polita?
denbora agortzen ai da
ta nago bastante "ida"
ta ez nabil brometan
segidillaren bueltan
bat nahastu eiten da
bere onetik irtenda
beraz agur danori
atakogu ganori
hartuaz nahiko tarte
agur ta ordu arte!

Bueno lo ditxo! Neube a la lista!

Txikita

2007/02/03

Donnnnnuak

Donnnnuak bai. Tekladuak pronuntziatu ezin ttun
'nn' de Ezpa'nn'akin. Ta ez bat ta ez bi. Ta ez hiru
ta ez lau. Bost geyo. Betiko zibertxokokuak hortxe
seitzen du, Egoitzen permisoik ez badugu re.
Gannekuan... donnuak eztakit, binno bertsolayak
ezaunak ingozaizkizue noski (bateze Juanito):
  • Xilber. Bertso Eskola 2006.
  • Julen: Etxerat 2007.
  • Jon, Gurru ta Apalategi: Auzolan 06.
  • Amaia: Bertso Eguna 2007.
  • Juanito: GR8.Makutso 2007.
Ah! Portzierto, Amaia, zibertxokuan estrenua in berra
dakan oaindik (bazkaira jon nahi badun behintzat!)

Baldintza bakarra: Hire donnuan izatia!

Haitzol

Banan bana

Otsailak hogeita lau
bazkari on askua rau
hau da hau oiartzuna
etorri oiartzuna
giro ona egongo da
ta anbientia aztora
bizkai ta nafarroa
ez dugu arraroa
gipuzkoarrak ere hor
ez baita faltako iñor
rosita lehendakari
beti erne ta hadi
eta berriz gure tzolus
ardorik ez, ta insalus
ardua maite baidu
gero burua galdu
oriotik gure ritxi
auko zolua ezin itxi
deseatzen neone
etorko al haiz jone?
ta ezti zu seguraski
etorriko zera noski
iñaki apalategi
nahiz ez den apalegi
etorri oiartzunera
hi guri erakustera
hire zai aurrez aurre
hor amaia agirre
lasai lasai mantxo mantxo
julen edo juliantxo
haitzol ta ni suplente
ta salto derrepente
bueno bueno segi segi
tokatu zaidanez neri
jaione ta aloña
hain bikote moñoña
beharbada galdu dira
joan dira urrutira
non kristo ote daude
amak saldu debalde
bueno animatu zaitezte
hemen nabil jende eske
meba meba meba meba
ahaztu neri joseba
badaude hainbat artista
egin behar degu lista
bueno ya aspertu naiz
oheratzeko garaiz
ondo jarraitu zazute
eta zuek badakizute
ia ba zenbat geran
talde on bat aukeran
bukatu da bukatu da
bai edo ez badut duda
ikusko gera ziur
eta denori agur

Xilber

2007/02/02

Ññooo! Mantela ta plantela...

Ññññññoooo! Mantela ta plantela rimatu berko... o... ez, zerbatte "barre"-kin.

DOÑUA: Zibertxokoko DOÑUA.

Postalin gisan Julen top-ean
beraz ez gelditu, arre!!
Amaia berriz, izendatzen haut
‘Zibetxokoko plazandre’!

Aitzakiyik ez, eta baietza,
Iñaki, de puta madre!
Xilber guk eyeu rimatu berrik
desbentajan gaude eta. (bis)

-Zer diyok ttiki? Egañai bota yoken ta... hauei re bota berko yok zerbatt ez?

-Apagoya 5 minutukua bakarra zen e? Ormaiztegin zalda ordenadoreik o? Bi sirenitak...??

-Txikita???? Etxi ta itxi bertsotan rimatzia bale biño... Ate ñaaaai itxiak ateik baldin badu behintzat!! Guria irekiya zion!!!!

-Jossefff!! Prepatu zak mahaia bedeinkatzeko bertso bat.

-zIbErMaStEr!!! Hurrengo semia euki arte zal_duk bertsoik bota ber o?

Tzolo

Noiz eta non???

DOÑUA: Betroiarenean (nola ez!)

Ziber-proposamenai
nao ni begira
noizbait jarri duzue
data sikira
Julenen mingainari
tira eta tira
txapleketa dela ta
gira eta bira
goazen ba harira
izenak behar dira
nortzuk bazkarira
ez dot iñen pira
non ta zein egunetan
bilduko gira

Jone

24ko bazkarie

Hogeitalauan xuabe
bazkaritan parez-pare
gu elkartzekotan gaude
agendan libre edukitzea
nola ez den nobedade
Oiartzun aldera alde
aitzakirik jarri gabe
han izango naiz ni ere

Iñaki

2007/02/01

lo, laro lo la lo....

Doñu: Tapian "konpostelan erromes". Bizkaitxarrak ibili bena gabaz danai egurre emoteko!!! Aupa Lekue ta Estiballes!!!

Aupa ekipo zer moduz
pasa al da ajea? (bis)
astegunean jantzi behar
guk formalen trajeaaaa

lo laro lo la lo la lo.....

Lipusek montatu zuen
kursalean zirkoa (bis)
Bera ta hamaika mago
atsalde magikoaaaa

lo laro lo....

Berasategin erara
afaldu gendun bapo (bis)
eta kupelan ondoan
bazegon jende nahiko

lo laro lo....

Amaia Agirre omen dator
ziberko bazkarira
Aitorrek mugitzen ditun
hariak finak dira

lo laro lo....

Kupel ondoan ez geunden
ziberko kide gitxi
eta hantxe agertu zen
lehendakaria Ritxi

lo laro lo....

Bazkari data jartzeko
ez zegon arazo lar
eguna adostu zen por
aklamasion popular

lo laro lo

Gero ematen diote
gure Juleni kulpa
bestela finak diranik
iñork ezin du uka

lo laro lo....

Julen lasai hartu zazu
aurtengo txapelketa
Bazkarian sparring-ik
ez da faltako eta

lo laro lo....

Menu hori ondo entzunda
nork egingo du uko
apuntatzen ez zaigunai
ai zaio damutuko

lo laro lo...

Ah! han ibili omen zen
hemengo Apalategi
bazkarira etortzeko
harek maila gehiegi

lo laro lo...

Donostin ere egin leike
ene, ene gaupasa
nibela zeozelakoa
bañe oye ke pasa?

lo laro lo...

Astelenin goxo goxo
egon nintzen ni lotan
beti ondo egoten da ta
ai kantauriko kostan

lo laro lo

Ajea pasatu ondoren
han zain neukan Isaba
Berriz pilak kargatzeko
"fondo" oso ona da

lo laro lo...

Eskiatzen neu bakarrik
kantatuz lere lere..
Han ez zegoen iñortxo
ez ta txoririk ere

lo laro lo....

Atzo zibilizaziora
egin beharra buelta
eta ziberra han zegon
segidillaz beteta

lo laro lo...

Bueno amaitzera noa
hauxera hauxe txapa
burukomina baduzu
ai laguna zuk barka!!!!

lo laro lo la lo la lo lo laro lo la lo la lo.................

bueno ba, hoixe, ni apuntaten na bazkatxa. Zuk Julen, ondo pentsa ze txapelketan aurten aukerak ikustetsut, eh???? Hori bai, entrenamentu bir bozu hor dan bertsolai kuadrilliaz entrena zeinke aspertu arte!!!! Bueno, dan danoi aste buru on bat eta eongoa!!!!

Rosita